Jarraipena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Honelakoa izango da 'Ocho apellidos vascos'en bigarren filma

Aktore berdinek paper berdinak egingo dituzte, baina euskal herritarrek Kataluniari buruz duten irudia izango da ardatza.
'Ocho apellidos vascos' filmaren une bat
'Ocho apellidos vascos' filmaren une bat

Ocho apellidos vascos pelikularen jarraipena hurrengo urteko apirilean hasiko dira filmatzen, eta litekeena da 2015. urtean bertan estreinatzea, Borja Cobeaga gidoilariak azaldu duenez.

Cobeaga eta Karra Elejalde aktorea (Koldo aitarena egiten du pelikulan) La Gula del Norteren Gabonetarako iragarkia grabatzen ari dira egunotan Madrilen, eta gidoilariak pelikula berriari buruzko datu berriak eman ditu.

Horren esanetan, hurrengo filma "lehenengoaren jarraipen literala" izango da. Aktore berdinek paper berdinak egingo dituzte, baina euskal herritarrek Kataluniari buruz duten irudia izango da ardatza. Gidoia "oso aurreratuta" dute.

"Pelikularen lehen zatia Andaluzian girotuta izango da, eta lehen pelikularen ikuspegiaren kontrakoa erakutsiko dugu, baina beste elementu bat gaineratuta: Katalunia", esan du.

"Diego [San Jose] eta biok [bi gidoilariak] oso euskaldunak gara, eta gauzak aldatu egin direla uste dugu. Lehen adiskidetasun handia zegoen, baina, orain, euskal herritarrek inbidia diete kataluniarrei, horiek baitira orain protagonistak", gaineratu du Cobeagak.

Bestalde, lehen pelikulan bezala, bigarrenak ez duela kutsu politikorik izango nabarmendu du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

“Argi gorriak” seriea martxoaren 20an estreinatuko da Primeran plataforman

Itziar Ituño protagonista duen komedia garratza ordu erdiko zortzi atalez osatuta dago. Martxoaren 18an hiru atal estreinatuko dituzte, Kursaalen. Alex Merino, Alejandra Arróspide eta Alberto Gastesi dira seriearen sortzaileak, eta Gastesik berak zuzendu du. Antzeztaldea Iñigo Gastesi, Yangxi Chen, Iñigo Rodríguez, Klara Badiola, Miren Gaztañaga, Sara Cozar, Ziyi Yang, Guiomar Puerta, Aitor Beltran eta Jon Lukas Puertas aktoreek osatzen dute. Elena Mugika izeneko bikoizketako aktorearen rola betetzen du Itziar Ituñok. Bere urterik sutsuenak atzean utzita, errutinan murgilduta bizi da. Baina iktusa izan duen eta heriotza-mehatxu arriskutsu batean nahastuta dagoen senar ohiaren itzulerak dena aldatuko du.

"M8 - IKUSI ETA IZAN" lanaren egilea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Estibaliz Urresola Solaguren: “Zinema pantaila ispilu bat bezalakoa da”

Laudioar zinemagileak erreferenteen gorazarrea egin du “M8 - Ikusi eta Izan” EITBk sustatutako ekimenean. Hiru minutuko fikzioan, 26 euskal emakume zuzendariren filmen txatalak josi ditu, erreferente feministei eta zinemaren munduari buruzko hausnarketa egiteko. Estibaliz Urresola Solagurenen (20.000 especies de abejas, Cuerdas…) ikus-entzunezko pieza Primeran plataforman ikus daiteke. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

AEBko aktoreen sindikatuak bultzada eman dio "Sinners"i

Oscar sarietarako bi aste falta direla, banpiroen dramak film onenaren saria irabazi du bart SAG-AFTRA Hollywoodeko aktoreen sindikatu nagusiaren sarien 32. edizioan.  Michael B. Jordanek aktore onenaren saria jaso du 'Sinners' filmean egindako lanagatik, Leonardo DiCaprio (One Battle After Another), Ethan Hawke (Blue Moon), Jesse Plemons (Bugonia) eta Timothée Chalameten (Marty Supreme) aurrean.  Emakumezkoen atalean, Jessie Buckley irabazi du saria, Hamnet filmean egin duen paperari esker. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X