Veneziako Mostra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

'Desde Allá' filmak irabazi du Veneziako 'Mostra'ko Urrezko Lehoia

Latinoamerikako bi pelikulak irabazi dituzte bi sari nagusiak: Film Onenaren Urrezko Lehoia eta Zuzendari Onenaren Zilarrezko Lehoia.
18:00 - 20:00
'Desde allá', film onenaren urrezko lehoia Veneziako zinemaldian

Desde Allá Lorenzo Vigas zuzendari venezuelarraren estreinako filmak irabazi du Veneziako 72. 'Mostra'ko Film Onenaren Urrezko Lehoia.

"Gora Venezuela" oihukatu du zuzendariak saria jaso ostean. Vigasen estreinako filmak Caracasen bizi den Armando izeneko hortz-protesiko homosexual baten ibilerak kontatzen ditu eta, aldi berean, istorio intimo eta soziala da.

"Sari sinestezin hau nire herrialdeari, Venezuelari, eskaini nahi diot", adierazi du. Haren herrialdeak arazoak dituen arren, venezuelarren izaera goraipatu du: "oso positiboak gara, izugarrizko nazioa gara eta ez dugu elkarri hitz egiteari uzten guztia konpondu arte".

Desde Allá-eta Pablo Trapero zuzendari argentinarraren El Clan filmak irabazi dituzte Veneziako 72. Mostrako bi sari nagusiak, hurrenez hurren, Film Onenaren Urrezko Lehoia eta Zuzendari Onenaren Zilarrezko Lehoia.

Aurten agerian gelditzen ari da Latinoamerikako zinemaren maila; izan ere, Veneziako 'Mostra'ko sariez gain, Pablo Larrain txiletarraren El Club pelikulak irabazi du Berlingo Urrezko Hartza eta Michel Francoren Chronic filmak, ostera, Gidoi Onenaren Saria Cannesen.

Veneziako 72. Mostrako irabazleak

Film Onenaren Urrezko Lehoia: Desde Allá (Zuzendaria: Lorenzo Vigas).

Zuzendari onenaren Zilarrezko Lehoia: Pablo Trapero (El Clan).

Epaimahaiaren Sari Nagusia: Anomalisa (Zuzendaria: Charlie Kaufman eta Duke Johnson).

Epaimahaiaren Sari Berezia: Abluka (Zuzendaria: Emin Alper).

Gizonezko aktore onenaren Volpi Kopa: Fabrice Luchini (L'hermine).

Emakumezko aktore onenaren Volpi Kopa: Valeria Golino (Per Amor Vostro).

Aktore berri onenaren Marcello Mastroianni Saria: Abraham Attah (Beasts of No Nation).

Gidoilari Onenaren Saria: Christian Vincent (L'hermine).

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Itzalak argitzen": Euskal zinemaren lau klasikoren zaharberritze prozesua erakusten duen dokumentala

Koldo Almandozek eta Gorka Bilbaok Itzalak argitzen dokumentala ondu dute, 80ko hamarkadaren erdialdean ekoitzitako lau film ertain zaharberritzeko prozesua dokumentatu ostean: Hamaseigarrenean, aidanez (Anjel Lertxundi, 1985), Zergatik panpox (Xabier Elorriaga, 1985), Ehun metro (Alfonso Ungria, 1985) eta Oraingoz izen gabe (Jose Julian Bakedano, 1986). Euskadiko Filmategiaren Euskal Zinema zikloan estreinatuko da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X