Goraipamena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

2016ko Ohorezko Goya saria Mariano Ozoresentzat izango da

Espainiako Zinema Akademiak “ia ehun filmetan espainiarren belaunaldi askori barrea eragin diolako” emango dio saria Ozoresi.
Mariano Ozores. Argazkia: Efe.
Mariano Ozores. Argazkia: Efe.

Espainiako Zinemagintza Arte eta Zientzien Akademiako zuzendaritza batzordeak 2016ko Ohorezko Goya saria Mariano Ozores zuzendari eta gidoigileari (Madril, 1926) ematea erabaki du, “komedian ibilbide sendo eta oparoa baitu”.

Akademiak iragarri duenez, Ozoresek “poz handiz” hartu du albistea, Antonio Resines elkarteko presidenteak horren berri emateko deitu dionean.

“Lotsa apur batez, merezi dudala pentsa nezake, baina heltzen den egunean bozkario handi batek hartzen zaitu”, esan du Ozoresek.

Hirurogeiko, hirurogeita hamarreko eta laurogeiko hamarkadan arrakasta handia izan zuen zuzendari eta gidoilariaren “ibilbide luzea” eta “komediaren ikuspegitik unean uneko egoera islatzeko erakutsitako abilezia” saritu nahi dituzte horrela.

Akademiaren arabera, “espainiarren hainbat belaunaldi jarri ditu barrez, ia ehun filmetan”.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

“Argi gorriak” seriea martxoaren 20an estreinatuko da Primeran plataforman

Itziar Ituño protagonista duen komedia garratza ordu erdiko zortzi atalez osatuta dago. Martxoaren 18an hiru atal estreinatuko dituzte, Kursaalen. Alex Merino, Alejandra Arróspide eta Alberto Gastesi dira seriearen sortzaileak, eta Gastesik berak zuzendu du. Antzeztaldea Iñigo Gastesi, Yangxi Chen, Iñigo Rodríguez, Klara Badiola, Miren Gaztañaga, Sara Cozar, Ziyi Yang, Guiomar Puerta, Aitor Beltran eta Jon Lukas Puertas aktoreek osatzen dute. Elena Mugika izeneko bikoizketako aktorearen rola betetzen du Itziar Ituñok. Bere urterik sutsuenak atzean utzita, errutinan murgilduta bizi da. Baina iktusa izan duen eta heriotza-mehatxu arriskutsu batean nahastuta dagoen senar ohiaren itzulerak dena aldatuko du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X