Patxi Uriz: 'Gure osasuna ez zen negozio izan beharko'
Patxi Uriz nafarrak eta Axel O’Millek film labur dokumental onenaren saria irabaz lezakete larunbatean, hilak 6, Madrilen egingo den galan. “Hijos de la Tierra” hainbat kulturatako gizon-emakumeen esperientzien bidez gizakiaren eta Lurraren arteko lotura erakusten duen lana azken lau hautagaien artean dago.
Lana medikuntza naturalaren aldeko aldarria da, eta interes ekonomikoen bila Lurra eta gure osasuna merkataritzarako gai bihurtu dituen planetaren esplotazioaren aurka egiten du.
Uriz “Hijos de la Tierra” dokumentalaren egilearekin hitz egin dugu, beren lanaz, izendapenaz eta argazkilaritzatik zinemarako jauziaz. Raul de la Fuentek aholku hau eman zion bide horretan bultzatzeko: “10 segundoko argazkiak egin eta bizitza kameraren aurretik pasatzen ikusiko duzu”.
Nola hartu duzue Goya sarietarako izendapena? Espero ote zenuten?
Goyetarako izendapena dokumentalak bere bideari ekin zionetik jaso dugun saririk onena izan da. Lau finalisten artean egotea bera inportantea da. Baina inportanteena da Lurraren seme-alaba edo naturaren apostolu hauei eta horien mezu argiei ahotsa emateko balio izatea honek guztiak; izan ere, Lurraren aieneak dira, eta horiek entzuteko premia handia dago.
Izendapena, espero baino gehiago, jasotzeko gogoa genuen, baina ustekabe handia hartu genuen gure filma lehen hautaketan sartu zutenean, zarata atera nahian aurkeztu bainuen zinta Goya sarietara; eta zarata egiten ari gara, bai.
Zuen atal berean, “Regreso a la Alcarria” (Tomás Cimadevilla Acebo), “Ventanas” (Pilar García Elegido) eta “Viento de atunes” (Alfonso O’Donnell) ere izendatu dituzte. Ikusi dituzue? Zer deritzezue?
Egia esan, aurrerapenak soilik ikusi ahal izan ditudanez, ez dut oso iritzi sendorik. Honaino heldu badira, ez da kasualitatez izango.
Nolakoak izan ziren ekoizpen eta filmatze lanak Amazonasen eta beste toki urrun batzuetan druida eta xamanen lekukotasunak hartzeko? Ez dirudi erraza izan behar denik…
Ekoizpen lana oso gogorra izan zen, batik bat Amazonaseko bidaia prestatzeko egindakoa. Oihanaren bihotzeraino heltzeko, lau abioi hartu eta makina bat ordu egin behar izan genituen txalupaz…
Joan baino hilabete batzuk lehenago, yawanawa indiarren buruetako batekin hitz egin genuen, proiektua azaltzeko. Bere herrian indigenen nortasuna aldarrikatzeko jaialdi bat egin behar zuten, eta guretzat lehentasuna zen hori grabatzea. Zorionez, haiekin lotura duen brasildar ekoizle batekin harremanetan jartzeko aukera izan genuen.
Druiden laguntza lortzea ere ez zen erraza izan. Hasieran, uzkur hartu gintuzten, eta ez zuten ezer grabatzerik nahi, beren zeremoniak arinkeriaz erabili dituztelako hainbat hedabidetan.
Baina, tira! Apurka-apurka, haien konfiantza lortzen joan ginen, eta Aveburyko artxidruida elkarrizketatu ahal izan genuen. Naturarekin harreman oso sakona du, eta asko ikasi genuen harengandik.

Zure ustez, zergatik dago onura ekonomikoa bizi ongizatearen gainetik bizitza sozialaren esparru guztietan? Zer dago horren atzean?
Gaur egungo gizartean, balio ekonomikoak giza balioen gainetik daude. Teknologia inoiz baino garatuago dago, baina, gehienbat, Lurrarekin entzungor jokatzen duten multinazionalen mesedetan erabiltzen da, planeta baliabideen iturri amaigabea izango balitz bezala esplotatzen dutenei laguntzeko.
Lurra txeraz zaindu behar dugun botika bizia da, gure bizi iturri nagusia. Beraz, ez osasuna ez Lurra ez ziren negozio izan beharko. Konpainia farmazeutikoek, gaixotasunaz asmatuz, irabaziak lortzen dituzte, eta, osatu beharrean, gaixotasunak betikotu egiten dituzte, botikak hartzeari utz ez diezaiogun.
Osasuna ez da jolasa. Medikuntza kimikoaren eta naturalaren arteko eztabaida zaharkituta dago. Biak elkarren osagarri izan beharko liratekeela uste dut.
Argazkigintzatik etorrita, nolakoa izan da zinemagintzarako aldaketa?
Bai, argazkigintzatik nator. Kamera-operadore gisa egin nuen lehen lana argazkilari baten bila ari zen ekoiztetxe batean izan zen. Zinemagilerik onenak aurretik argazkilari izandakoak zirela esanez arrazoitu zidaten ni hartzeko erabakia.
Zorionez, Raul de la Fuenterekin bat egin nuen, eta hitz hauekin erakutsi zidan bidea: “Patxi, egin itzazu 10 segundoko argazkiak, eta bizitza kameraren aurretik pasatzen ikusiko duzu”.
Dokumentalean, medikuntza naturalaren kontzeptua hitzetik hortzera erabiltzen duzue. Zer alde dago medikuntza horren eta sendagai kimikoetan oinarritutako medikuntzaren artean?
Botikak edo landareak hartzearen arteko aldea da bigarren horiek hartuta zailagoa dela albo ondorioak izatea. Eragina ez da botikak hartuta izaten dena bezain azkarra, baina epe luzean kalte txikiagoa egiten dioten gure gorputzari.
“Hijos de la Tierra” ikusi berri duen batek zer pentsatzea nahiko zenuke?
Ikuslea hotzepel ez gelditzea nahikoa da niretzat. Kontzientziak esnatzea da asmoa, salaketarako bide berriak irekitzea eta pertsonei Lurraren arima sentiaraztea, inguruko guztian dagoen jakinduria azaleratzeko.
Goya sarien zeremoniaren atarian, iazko zer lan azpimarratuko zenituzke?
Pelikula onenaren ataleko filmei dagokienez, “Truman” ikusi dut, eta asko gustatu zaizkit Ricardo Darinen eta Javier Camararen interpretazioak, baina busti egingo naiz, eta zuzendari onenaren Goya saria Fernando Leon de Aranoarentzat izango dela esango dut.
Hala ere, “Amama” gustatu zait niri gehien.
Zer proiektu dauzkazu aurretik?
Bada zerbait, baina “Hijos de la Tierra”ren bertsio luzea egitea gustatuko litzaidake gehien, jendea gehiago ikusteko gogoz gelditu baita.
Zure interesekoa izan daiteke
Manolo Solo espainiar aktorea hil da
Andaluziar aktoreak, "Cerrar los ojos" eta "Una quinta portuguesa" flimen protagonistak, 62 urte zituen.
Hamalau zinemagilek beren lehen edo bigarren filmak aurkeztuko dituzte New Directorsen
Javier Giner barakaldar zuzendariak “Esta soledad” bere estreinako pelikula aurkeztuko du Zinemaldiaren atal honetan.
Eta sirenek kantu ez bazuten egin?!
Sirenen isiltasunaren kontra (edo alde) egin behar izan zuten borroka The Odissey filmaren musikaz arduratu zirenek, Suedian jaiotako Ludwig Göransson musikari hiru Oscar sariduna buru zela. Erabaki sendoak, ezin utzizkoak hartu zituzten. Lehengo eta kasik garrantzi handienetakoa: orkestrarik ez zen izango.
Urriaren 9an iritsiko da zinemetara “Inurri itsuak” Igor Legarretaren filma
Euskarazko pelikulak Ramiro Pinillaren eleberri bat du oinarri, eta antzeztaldea Urko Olazabal, Itziar Ituño, Josean Bengoetxea, Miren Gaztañaga eta Carlos Santosek osatzen dute.
Pablo Larrain, Mike Leigh eta Yesim Ustaoglu lehiatuko dira Donostiako Urrezko Maskorra lortzeko
Zinemagile horien film luze berriak Donostia Zinemaldiko Urrezko Maskorra lortzeko lehiatuko dira, Nicole Garcia, Maha Harada, Hans Petter Moland eta Benjamín Naishtaten azken lanekin batera.
Ione Hernandezen "Hermanas" filma Torontoko zinema jaialdian estreinatuko da
Pelikulak EITBren babesa du, eta Bizkaiko eta Madrilgo hainbat tokitan filmatu dute. Elena Anaya eta Emma Suarez aktoreak dira protagonistak.
Mikel Gurrea, Koldo Almandoz eta David Perez Sañudoren film berrienak Zinemaldiko Sail Ofizialean izango dira
“Sants” Mikel Gurrearen filma Urrezko Maskorrerako lehian arituko da Donostiako zinema jaialdian, eta “Azken agurra” Almandozena eta “Sacamantecas” Perez Sañudorena, biak ere euskarakoak, lehiatik kanpo ikusiko dira. Zinemaldiak 74. edizioan pantailaratuko dituen hainbat euskal film aurkeztu ditu, Madrilen.
Oliver Laxe, Tabakaleran, "HU, egin dantza inor begira ez balego bezala" proposamenarekin
Sirāt eta O que arde filmen zuzendariak aurkeztu du, Donostiako zentroan, urriaren 12ra arte ikusgai egongo den erakusketa. Jatorriz Reina Sofía Museorako sortua, instalazioak artistaren azken hamar urteetako filmazioak ditu abiapuntu, Sirāt film sarituaren unibertso bisualarekin lotura dutenak.
Ontziratu al ziren Fuchs anaiak "Winnipeg" barkuan?
Jakina fuchstarrak ez zirela itsasontziratu 2.500 iheslari Espainiako Gerraren osteko krudelkeriatik urrundu zituen Winnipeg barkuan.
Sam Neill zeelandaberritar aktorea zendu da
Jurassic Park sagan Alan Grant paleontologoarena egin zuen aktorea Pianoa eta Urri Gorriaren ehiza filmetan ere agertu zen.