Zinemaren Jaia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zinemako sarrera 2,90 euroan EAEn eta Nafarroan, maiatzaren 8tik 10era

Zinemaren hamabigarren Jaia maiatzaren 8, 9 eta 10ean egingo dute Espainiako Estatuan. Data horietan, besteak beste, “Plan de fuga” egongo da ikusgai.
"Plan de fuga" Iñaki Dorronsororen filma ikusi ahalko da egun horietan, bestak beste.
"Plan de fuga" Iñaki Dorronsororen filma ikusi ahalko da egun horietan, bestak beste.

Zinemaren Jaiaren hamabigarren edizioa maiatzaren 8, 9 eta 10ean egingo dute Espainiako Estatuan, eta egun horietan, beraz, 2,90 euroan erosi ahalko dira zinemara joateko sarrerak, antolatzaileek ohartarazi dutenez.

Aurrekoetan bezala, eskaintza baliatu nahi duten herritarrek ekimenaren webgunean sartu beharko dute izena emateko, ostegun honetatik aurrera, eta sarrerak prezio horretan erosi ahal izatea ahalbidetuko dien akreditazioa jasoko dute horrela. 14 urtetik beherakoek eta 60tik gorakoek ez dute izena eman beharrik izango.

Sarrerak erosteko hiru bide daude: leihatilak, zinema aretoen atarietan egoten diren kutxazainak eta Interneteko ohiko plataformak.

Besteak beste, film hauek ikusi ahalko dira egun horietan EAEko eta Nafarroako zinema aretoetan: “Plan de fuga” (Iñaki Dorronsoro zinemagilearen filma), “La bella y la bestia”, “Nieve negra”, “Wilson”, “Últimos días en La Habana”, “Los Pitufos”, “Life”…

Zure interesekoa izan daiteke

Neguan joareak ozen entzuten diren ibar batean, Aiarak joaldun izatearekin amesten du.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Aurtengo Kimuak katalogoko film laburrak aukeratu dituzte

Zazpi film labur hauek hautatu dituzte euskal film laburrak sustatu eta zabaltzeko: ‘Aho beltza' (Alba Lozano), 'Al otro lado' (Pablo Esteo, June San Sebastián, Leyre Fernández, Antton Gorroño, Leire Martínez, Irune Aguirreazaldegui eta Javier Martínez), 'Bitartean, gero' (Raúl Barreras), 'Hemen gaude' (Sébastien Boulard), 'High River' (Daniel Alegrete), 'Joare Tte' (Ekaitz Bertiz) eta 'Los Divulgators' (Pablo Hernando Esquisabel).

Gehiago ikusi
Publizitatea
X