Adierazpena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kultura arloko 500 lagunek boikota jasan duten aktoreak babestu dituzte

Espainiako Estatuko 500 bat kulturgilek eta hainbat elkartek sinatutako idaztiaren arabera, ideologia edo jatorria ez litzateke izan behar inor kontratatzeko edo ez kontratatzeko arrazoia.

Espainiako Estatuko 500 bat aktore, zinemagile, ekoizle, bikoizle, casting zuzendari, makillatzaile, bertsolari, komediagile, idazle, musikari, kazetari, aurkezle, eta dantzarik eta hainbat elkarte profesionalek bat egin dute Euskal Aktoreen Batasunak duela egun batzuk zabaldutako oharrarekin.

Idatzi horretan, sindikatuak adierazi zuen sektorean haserrea eta kezka sortu dituztela “sare sozial batzuetan hedatu diren difamazioek”, sindikatuko aktore batzuek parte hartzen zuten produkzioei boikota egiteko deialdia zabaldu baitzuten sareotako hainbat erabiltzailek.

Orain, Espainiako Estatuko hainbat profesionalen babesa bereganatu dute aktoreok, “pertsonen integritateari eta adierazpen askatasunaren eskubideari egindako urraketa horiek salatzeko”.

“Interprete baten eta, oro har, edozein pertsonaren ideologia edo jatorria ez litzateke izan behar hura lan batean kontratatzeko edo ez kontratatzeko arrazoia”, dio 500 profesionalen sinadura dakarren oharrak.

Besteak beste, hauek sinatu dute boikota jasan dute aktoreen aldeko agiria: Ramon Agirre, Roberto Alamo, Uxue Alberdi, Anjel Alkain, Asier Altuna, Kike Amonarriz, Miren Amuriza, Nagore Aranburu, Itziar Atienza, Klara Badiola, Ylenia Baglietto, Ramon Barea, Josean Bengoetxea, Patxi Bizquert, Juan Diego Botto, Daniel Calparsoro, Borja Cobeaga, Sara Cozar, Secun de la Rosa, Alvaro de Luna, Karra Elejalde, Iraia Elias, Onintza Enbeita, Xabier Euzkitze, Ane Gabarain, Pascal Gaigne, Jon Garaño, Gari, Aitziber Garmendia, Aizepea Goenaga, Jose Mari Goenaga, Daniel Guzman, Iñake Irastorza, Elena Irureta, Lara Izagirre, Mikel Laskurain, Etxahun Lekue, Igor Legarreta, Ander Lipus, Fele Martinez, Jon Maya, Aitor Merino, Pepon Nieto, Melani Olivares, Jokin Oregi, Gorka Otxoa, Xabier Paya, Sergio Peris-Mencheta, Iñaki Perurena, Martxelo Rubio, Alberto San Juan, Aitana Sanchez Gijon, Xabi Solano, Patxo Telleria, Unax Ugalde, Kandido Uranga, Mikel Urdangarin, Pepe Viyuela, Amaia Zubiria.

Amaia Zubiria.

Zure interesekoa izan daiteke

Neguan joareak ozen entzuten diren ibar batean, Aiarak joaldun izatearekin amesten du.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Aurtengo Kimuak katalogoko film laburrak aukeratu dituzte

Zazpi film labur hauek hautatu dituzte euskal film laburrak sustatu eta zabaltzeko: ‘Aho beltza' (Alba Lozano), 'Al otro lado' (Pablo Esteo, June San Sebastián, Leyre Fernández, Antton Gorroño, Leire Martínez, Irune Aguirreazaldegui eta Javier Martínez), 'Bitartean, gero' (Raúl Barreras), 'Hemen gaude' (Sébastien Boulard), 'High River' (Daniel Alegrete), 'Joare Tte' (Ekaitz Bertiz) eta 'Los Divulgators' (Pablo Hernando Esquisabel).

Gehiago ikusi
Publizitatea
X