Heriotza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Terele Pavez aktorea hil da

Aktore emankorra oso ezagun egin zen jenio handiko pertsonaien paperak egiten.
Terele Pavez. Argazkia: Efe
Terele Pavez. Argazkia: Efe

Terele Pavez (Bilbo, 1939) aktorea hil egin da gaur, Zine eta Ikus-entzunezko Arteen Institutu Nazionalak jakitera eman duenez.

Jenio biziko pertsonaien paperak egiten ezagun egin zen aktorea Bizkaiko hiriburuan jaio zen, baina Madrilen hazi.

Burmuineko isuri baten ondorioz hil da La Paz Ospitalean, Madrilen.

Terele Pavezek ibilbide luzea egin du zinemaren, antzerkiaren eta telebistaren munduetan. Izan ere, txikitan egin zuen debuta, "Novio a la vista" Luis Garcia Berlanga zinemagilearen filmean.

2014an, taldeko aktore onenaren Goya saria irabazi zuen, "Las brujas de Zugarramurdi" Alex de la Iglesiaren pelikulan egindako lanagatik. Zuzendari bilbotarrarentzat, hain justu, haren aktore fetitxeetako bat zen Pavez, bere film gehinetan izan baitu. Azkenekoz, aurten bertan estreinatutako "El bar" lanean.

Artisten sendi bateko kide zen Pavez. Bi ahizpa zituen, eta biak aktoreak, abizen artistiko ezberdina bazuten ere.

Emma Penella ahizpa 2007an zendu zen, eta Elisa Montes (Emma Ozoresen ama) oraindik bizi da.

Zure interesekoa izan daiteke

"Cada día nace un listo" (Arantxa Echevarría)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikusi primizian “Cada día nace un listo” filmaren aurrerapena

Arantxa Echevarria zuzendariaren (“Carmen y Lola”, “Chinas”, “La infiltrada”) akziozko komedia beltzak EITBren parte hartzea du, eta ekainaren 5ean iritsiko da zinema aretoetara. Satira honetan, “pikarokeria, anbizioa eta itxurakeria” azaltzen dira, eta antzeztaldean daude Hugo Silva, Susi Sánchez, Dafne Fernández, Markos Marín, Marina Ostolaza, Javier Tolosa eta Sofía Otero.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X