Mendia eta surfa, Savage Cinema Zinemaldiko sailaren ardatzak
Donostiako Zinemaldiaren arduradunek Savage Cinema lehiaketaz kanpoko sailaren programazioa aletu dute gaur. Rory Kennedy eta Jennifer Peedom zuzendari prestigiotsuen film berriak; Serge Hazanivicious zuzendariaren lana; Indonesiako paradisu baten aurkikuntzaren historia; Chris Burkard argazkilari prestigiotsuaren proiektu pertsonal bat; eta Kai Lenny surflariari buruzko film biografiko bat erakutsiko dituzte.
Peedomek dokumental onenaren BAFTA sarirako izendapena lortu zuen 2016an Sherpa filmarengatik, eta Mountain aurkeztuko du aurten Donostiako Zinemaldian, gailurren edertasuna goresten duen film poetiko bat, Willem Dafoeren narrazioarekin.
Bestalde, Tout là-haut / To the Top pelikulak genero berrietara irekiko du Savage Cinema; izan ere, sailean sartu den fikziozko lehen filma da Serge Hazaniviciusek zuzendutako eta Berenice Bejok protagonizatutakoa.
“Secrets of Desert Point” lanean, Bill Heickek grabatutako irudiak berreskuratu dituzte, 40 urtez isilpean gorde den bidaia basati bat erakusteko.
Gainera, bi film biografiko ere ikusi ahalko dira. Take Every Wave (Rory Kennedy) lanak Laird Hamiltonen bizita kontatzen du, AEBko herri-iruditerian sartu den surflari bakanetako batena, eta Paradigm Lost filmak Kai Lennyrena.
Zure interesekoa izan daiteke
‘Itzalak argitzen’: euskal zinemaren lau klasikoren zaharberritze prozesua erakusten duen dokumentala
Koldo Almandozek eta Gorka Bilbaok 'Itzalak argitzen' dokumentala gauzatu dute 80ko hamarkadaren erdialdean ekoitzitako lau film ertain zaharberritzeko prozesua dokumentatu ostean: ‘Hamaseigarrenean, aidanez’ (Anjel Lertxundi, 1985), ‘Zergatik panpox’ (Xabier Elorriaga, 1985), ‘Ehun metro’ (Alfonso Ungria, 1985) eta ‘Oraingoz izen gabe’ (Jose Julian Bakedano, 1986). Euskadiko Filmategiaren barruko Euskal Zinema zikloan estreinatuko da.
Euskadiko Filmategiak ondareari eta emakumeen zinemagintzari eskainiko die Euskal Zinema zikloa
Datozen hiru hilabeteetan Gasteizen, Donostian eta Bilbon egingo den zikloan, Itzalak argitzen estreinatuko dute, besteak beste, 1980ko hamarkadaren erdialdean ekoitzitako lau film ertainen zaharberritze lanei buruz Koldo Almandozek eta Gorka Bilbaok egin duten filma.
Alejandro G. Iñarritu: "Bilbon egotea benetan sinbolikoa da niretzat"
Hotz zaplada batez hartzen du bisitaria, EITBren Bilboko egoitzaren 5. platoan, “Carne y arena” Alejandro Gonzalez Iñarritu mexikar zuzendariak sortutako errealitate birtualeko “esperientziak”.
“Palestine 36” filmak irekiko du Giza Eskubideen Donostiako Zinemaldia
Apirilaren 23tik 30era 23. edizioa egingo duen jaialdiko pelikuletan hizpide hartuko dituzte, besteak beste, emakumeek erlijioetan duten zeregina, larrialdi klimatikoa, prekarietatearen feminizazioa eta pertsona transek landa giroan duten egoera.
Piztu ziren argi gorriak Hernaniko eskalextrikean
"Argi Gorriak" telesailaren zortzi ataletan, krudela oso da komedia, bizitza nola. Zortzi atal horietan, algarak izozten dizkizute gidoilariek eztarrian.
Stephen Colbertek "Eraztunen jauna" sagako film berria idatziko du, lehen liburuan oinarrituta
Film berria, Eraztunen jauna: eraztunaren komunitatea liburuko lehen kapituluetan oinarrituko da, Peter Jacksonen zinema-egokitzapenean sartu ez ziren kapituluetan, hain zuzen ere.
Martxoak 3 Elkarteak Paul Laverty sarituko du Langilearen Inguruko Zinema Astean
Arkabia Gasteizko aretoa izango da jaialdiaren egoitza, eta eskoziar gidoilaria, Ken Loachen ohiko lankidea, itxiera galan izango da. Zikloan, Estibaliz Urresolak eta Irati Gorostidik ere hartuko dute parte, eta, besteak beste, The Old Oak, Cuerdas eta Contadores ikusi ahalko dira.
Fant zinema jaialdiak Eugenio Mira zuzendaria sarituko du
Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren Film Laburren Sail Ofizialak 19 lan proiektatuko ditu, horietako hamar euskal ekoizpenak. Fantasiazko zinemaren jaialdiaren 32. edizioa maiatzaren 8tik 16ra egingo dute.
Crossover jaialdiak Donostia telesailen hiriburu bihurtuko du aste honetan
Bederatzigarren edizioak estreinaldiak, topaketak eta larunbatera arteko jarduerak bilduko ditu, euskarazko programazio zabalarekin.
Chuck Norris hil da
Aktorearen ibilbidea arte martzialei lotuta dago. 90eko hamarkadan, Walker Texas Ranger telesailak arrakasta eman zion.