Pablo Berger: 'Izendapenek jokatzen jarraitzeko aukera ematen dizute'
2013ko Goya sarietan 10 garaikur bereganatu eta gero, Pablo Berger zuzendariak (Bilbo, 1963) hitzordua du berriz Espainiako zinemaren urteroko galarekin. Oraingoan, Abracadabra filmak eramango du bertara, Blancanieves-en aldean erabat ezberdina izanagatik “haren ahizpa” den filmak, osagai nagusi berak baitituzte biek, Bergerren hitzetan: “emozioa, umorea eta ustekabea”.
Oraingoan, zortzi sailetan izendatuta dago Abracadabra; besteak beste, Berger bera jatorrizko gidoi onenaren atalean, Antonio de la Torre gizonezko aktore onenaren atalean, Maribel Verdu emakumezko aktore nagusi onenaren atalean eta Jose Mota bigarren mailako gizonezko aktore onenarenean.
Abracadabra-k zortzi izendapen lortu ditu Goya sarietarako. Zelan hartu dituzue? Espero zenuten halakorik?
Aurreko pelotoiko filmetako bat izatea magikoa da. Zortzi izendapenak oso ondo ari zara esaten dizuten lankideen zortzi bizkarreko lakoak dira.
Denok atsegin ditugu laudorioak eta sariak, baina izendapenen forma hartu duen aintzatespen honen alderik onena da filmak ikusgarritasuna hartu duela berriz, eta, ondorioz, jende gehiagok ikusiko du Abracadabra aretoetan, DVDan eta plataformetan.
Espero ote genuen? Ez, egia esan. Izendapenak lortzea loterian dirua atzera egokitzea bezalakoa da: jokatzen jarraitzeko aukera ematen dizu.
Zu zeu izendatuta zaude, jatorrizko gidoi onenaren atalean. Zerk bultzatu zintuen istorio hau idaztera?
Duela hogeita hamar urte baino gehiago, zuzeneko hipnotismo ikuskizun batean izan nintzen, diskoteka batean. Nirekin zegoen lagunak bere burua boluntariotzat aurkeztu zuen sinesgogor, desafioa jotzeko asmoz.
Ni eta, batik bat, bera ezustean harrapatuta, berehala hipnotizatu zuten, eta ziplo erori zen. Ordudanik, “I’m a believer”, Monkees taldearen kantuak dioen moduan.
Ikusi dituzu jatorrizko gidoi onenaren atalean izendatuta dauden gainerako filmak (Estiu 1993, Handia eta Verónica)? Zer iruditu zaizkizu?
Ikusi ditut, noski; pantaila handian, gainera. Zoragarriak dira hirurak. Espainiar zinemaren “uzta” ederra egon da 2017an.
Jatorrizko gidoi onenaren atalean izendatuta dauden hiru filmak oso ezberdinak dira beraien artean, eta horrek agerian uzten du industriaren dibertsitatea: katalanez filmatutako drama txiki bat, euskarazko film epiko bat, beldurrezko ohitura-film bat eta Abracadabra genero nahasketa. Zer gehiago eska daiteke?
Blancanieves-ekin hamar sari irabazi eta gero, aldatu da horrelako galei aurre egiteko aldartea?
Alde batetik bai eta bestetik ez. Batetik, lasai joaten zara, zure apaletan hainbat goya dituzulako dagoeneko, baina, bestalde, kirioak dantzan edukitzen dituzu sabelean, pozgarria izaten baita beti zure pelikula Goya sariekin ohoratzea. Batez ere, izendatutako lantaldeetako buruek eta aktoreek “buruhandia” etxera eramatea nahi duzu.
Blancanieves-en ostean, Abracadabra egin zenuen, erabat film ezberdina. Nahita bilatu zenuen tonu aldaketa muturreko hori?
Blancanieves-en aurreko erantzuna da Abracadabra. Batak zuri-beltzezko kolore kontrastatua zuen, eta Abracadabra-n kolore saturatuak erabili ditugu. Blancanieves mutua zen, eta Abracadabra zaratatsua. Blancanieves melodrama gotikoa zen, eta Abracadabra komedia beltza. Eta horrela, ad infinitum.
Abracadabra-ren abiapuntua lantalde tekniko eta artistiko berarekin Blancanieves-etik oso ezberdina izan behar zen filma egitea izen zen.
Baina oso film ezberdinak izanagatik, Abracadabra eta Blancanieves filmak “ahizpak” dira, nire film guztietako osagai berak baitituzte: emozioa, umorea eta ustekabea.
Proiektu berririk baduzu esku artean?
Oraintxe bertan, Torremolinos 73-eko megafonoa eskuan daukat, eta jendeari oihuka ari natzaio, Abracadabra ikus dezaten. Nire filma saltzen ari naiz, Espainian eta mundu osoan. Azken hilabeteetan, Londresen, Parisen, Erroman, Miamin eta Bruselan egon naiz filma iragartzen.
Zure interesekoa izan daiteke
Albiste izango dira: Oscar sariak, EAEko aireportuen kudeaketari buruzko bilera Madrilen eta udal hauteskundeak Ipar Euskal Herrian
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Aldarrikapen politikoek ez dute Oscarren bataila irabazi
Munduko egoera geopolitiko eta humano aldrebesak ez du Conan O’Brienek aurkeztu duen galako erdigunea hartu, Javier Bardem espainiar aktoreak gerraren kontra eta Palestinaren askatasunaren alde eginiko aldarri argiaz haratago.
Oscar sarien 98. edizioko palmaresa
One Battle After Another filmak sei Oscar lortu ditu, gaueko sari nagusia barne, film onenarena; Sinnersek, 16 ataletan izendatuta egonik, lau estatuatxo erdietsi ditu.
Oscar sarietako unerik onenak
Oscar sariek une gogoangarriak eta look apurtzaileak utzi dituzte. Hemen adibide batzuk.
“One Battle After Another” Paul Thomas Andersonen filma nagusi, Oscar sarietan
Estatubatuar zuzendariaren filma izan da Hollywoodeko sarien 98. edizioaren gaueko izarra, sei sari bereganatuta; besteak beste, film, zuzendari eta gidoi egokitu onenen ataletan irabazi du.
Gemma Cuervo aktorea hil da, 91 urte zituela
Antzokietako oholtza gainean egindako lanagatik eta telebistako programa zein telesailetan agertzeagatik oso ezaguna zen Bartzelonan jaio eta Madrilen hil den aktorea.
Hollywood, Oscar sarien 98. ekitaldirako prest
"Sinners" filmak markak hautsi ditu 16 izendapen jasota, eta "Sirat" Nazioarteko Film Onenaren saria jasotzeko izendatu dute. Emma Stone, Jessie Buckley, Rose Byrne, Timothee Chalamet, Leonardo DiCaprio eta Benicio del Toro izango dira galan protagonista nagusiak.
“Argi gorriak” seriea martxoaren 20an estreinatuko da Primeran plataforman
Itziar Ituño protagonista duen komedia garratza ordu erdiko zortzi atalez osatuta dago. Martxoaren 18an hiru atal estreinatuko dituzte, Kursaalen. Alex Merino, Alejandra Arróspide eta Alberto Gastesi dira seriearen sortzaileak, eta Gastesik berak zuzendu du. Antzeztaldea Iñigo Gastesi, Yangxi Chen, Iñigo Rodríguez, Klara Badiola, Miren Gaztañaga, Sara Cozar, Ziyi Yang, Guiomar Puerta, Aitor Beltran eta Jon Lukas Puertas aktoreek osatzen dute. Elena Mugika izeneko bikoizketako aktorearen rola betetzen du Itziar Ituñok. Bere urterik sutsuenak atzean utzita, errutinan murgilduta bizi da. Baina iktusa izan duen eta heriotza-mehatxu arriskutsu batean nahastuta dagoen senar ohiaren itzulerak dena aldatuko du.
Aranzazu Calleja musikagileak FANT zinema jaialdiaren ohorezko saria jasoko du
Fantasiazko zinemaren Bilboko jaialdia La casa en el árbol Luis Calderonen filmak irekiko du.
Beren senetik irten diren pelikulen alde, topa
Adibiderik nahi, behar? Hona hemen txundigarri oso diren pare bat: Maggie Gyllenhaalen The Bride! eta Anders Thomas Jensenen The Last Viking.