Zinecittà zinema italiar garaikideko zikloa, aste honetan Bilbon
Zinecittà Euskaditalia spazio di unione culturale/kultura bateragunea elkarteak antolatutako zinema italiar garaikideko zikloaren hirugarren edizioa egingo dute ostegunetik, otsailak 15, larunbatera Bilbon, Zinebi Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiaren, BBK Aretoaren eta Erromako Luce Institutuaren laguntzarekin.
Antolatzaileek jakinarazi duenez, egitarauak hiru film izango ditu, "oso estilo desberdinetako hiru drama": "Indivisibili" (Edoardo De Angelis, 2016), "Piuma" (Roan Johnson, 2016) eta "Il Contagio" (Matteo Botrugno eta Daniele Coluccini, 2017). Italierazko jatorrizko bertsioan eskainiko dituzte, gaztelaniazko azpitituluekin, 20:00etatik aurrera, BBK Aretoan. Sarrera librea izango da, eserleku guztiak bete arte.
Zinecittà zikloak Euskadiren eta Italiaren artean hizkuntza, kultura eta sozioekonomia alorretako lotura estutzea du helburu.
Albiste gehiago zinema
"Gaua" eta "Decorado" euskal ekoizpenak Sitgeseko zinema jaialdian lehiatuko dira
Paul Urkijoren film berria eta Alberto Vázquez galiziarraren animaziozko lana urriaren 9tik 19ra Kataluniako kostaldeko herrian egiten den zinemaldiko Sail Ofizialean izango dira.
Urriaren 10ean estreinatuko dute “Karmele” filma
Lehenago, Asier Altunaren filma Donostiako Zinemaldiko Sail Ofizialean proiektatuko dute. Jone Laspiur eta Eneko Sagardoy dira protagonistak, eta “Elkarrekin esnatzeko ordua” Kirmen Uriberen eleberrian oinarrituta dago.
Karmele, Maspalomas eta Zeru ahoak Zinemaldiko Sail Ofizialean egongo dira
Donostiako Zinemaldiak aurtengo programazioan egongo diren Estatuko ekoizpenak aurkeztu ditu gaur, Madrilen. Euskarazko hiru jasoko ditu aurtengo edizioaren Sail Ofizialak: Koldo Almandozen Zeru Ahoak, Asier Altunaren Karmele eta Moriartiren Maspalomas. Azken hori, gainera, Maskorra eskuratzeko lehian izango da.
Euskarazko hiru ekoizpen jasoko ditu Donostiako Zinemaldiaren Sail Ofizialak
“Maspalomas” Moriarti hirukotearen filma Maskorretarako lehian izango da, eta “Karmele” Asier Altunaren filma eta “Zeru ahoak” Koldo Almandozen seriea, lehiatik kanpo. Donostiako Zinemaldiak aurtengo programazioan egongo diren Estatuko ekoizpenak aurkeztu ditu gaur, Madrilen.
Ion de Sosak Locarnoko zinema jaialdian estreinatuko du “Balearic”
Donostiar zinemagilearen film luzea Concorso Cineasti del Presente sailean lehiatuko da Suitzako hiriko jaialdian.

"Jone, batzuetan" Sara Fantovaren filma irailaren 12an estreinatuko dute
Malagako zinema jaialdian eta D’A Film Festivalen sariak jaso eta gero, Josean Bengoetxea eta Olaia Aguayo protagonista dituen pelikula zinema aretoetara iritsiko da.
“Maspalomas” Moriartitarren film berriaren lehen irudiak
EITBk Moriarti hirukotearen film berriaren lehen trailerra estreinatu du. Jose Mari Goenagak eta Aitor Arregik (Marco, La trinchera infinita, Handia, Loreak…) zuzendu duten filmaren protagonistak Jose Ramon Soroiz eta Nagore Aranburu dira. Vicenteren bizitza du kontagai: Kanarietan bizitzaz gozatzen ari dela, Donostiara itzuli beharko du eta, adinekoen etxe batean sartzen dutenean, homosexuala dela ezkutatuko du. EITBren parte-hartzea duen filma irailaren 26an iritsiko da zinema aretoetara.
Michael Madsen, 'Kill Bill' eta 'Reservoir Dogs' filmetako aktorea hil da, 67 urterekin
Malibuko bere etxean topatu dute aktorea hilda, antza, bihotzekoak-jota. Madsenek, Quentin Tarantinoren film ugaritan lan egiteaz gain, ehunka film eta telesailetan parte hartu du 1983an bere ibilbide artistikoa hasi zuenetik.
Zinemajaletasunak ez du mugarik onartzen
Bada zinemazale ororen arteko elkartasun estrainioa, mugak gainditzen dituena, ozeanoak zeharkatzen dituena.
“Between goodbyes” dokumentalak irabazi du Zinegoakeko sari nagusia
LGTBIQ+ zinema eta arte eszenikoen Bilboko jaialdia gaur bukatu da. Europan adoptatutako pertsona batek Koreako jatorrira egindako bidaia kontatzen du film irabazleak.