Maiatzak 8-19
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euskal zinemak leihoa irekiko du Cannesko 71. jaialdian

‘Another day of life’ Raul de la Fuenteren filma sail ofizialean erakutsiko dute, lehiaketatik kanpo, eta ‘Carmen y Lola’ Arantxa Echevarriaren lehen film luzea Zinemagileen Hamabostaldian izango da.
Dena prest dago Canneseko zinemaldian
Maiatzaren 8tik 19ra egingo dute Canneseko zinemaldia. Argazkia: Efe.

Euskal zinema ordezkatuta egongo da Cannesko jaialdian, gaurtik maiatzaren 19ra arte, Cate Blanchett aktorea buru izango duen epaimahaiak Frantziako jaialdiaren palmaresa argitzen duen arte.

Sail ofizialaren barruan, baina lehiaketatik kanpo, Another day of life Raul de la Fuentek (film dokumental onenaren saria, Minerita lanagatik) Damian Nenowrekin batera zuzendutako animaziozko filma emango dute, zeinetan, ETBren parte-hartzearekin, Ryszard Kapuscinski erreportariaren bizitza kontatzen baita.

 

CONTENIDO NO ENCONTRADO

Horrez gain, Arantxa Echevarria bilbotar zuzendariak Zinemagileen Hamabostaldian parte hartuko du Carmen y Lola bi emakumezko ijitoren arteko maitasun istorioa kontatzen duen pelikularekin, bere lehen film luzearekin.

 

Bestalde, Alberto Iglesias donostiar musikariak zinema jaialdia zabalduko duen filmaren musika sortu du. Todos los saben Ashghar Farhadi irandarrak zuzendutako pelikula da, Javier Bardem, Penelope Cruz eta Ricardo Darin protagonista dituena.

Abiatzeko filmetik ixtekora eginda, The man who killed Don Quixote proiektatuko den azken filma, Terry Gilliam Monty Phyton taldeko kide ohiak zuzendua, Nafarroan filmatu zuten, besteak beste.

 

CONTENIDO NO ENCONTRADO

Zineuskadi

 

Cannesko pantailetan ez ezik, jaialdiaren kariaz egiten den azokan ere izango da euskal zinema, 43 proiektuko katalogoa eramango baitute bertara, tartean Elkano, lehen mundu bira Dibulitoon Studiosen lanik berriena.

Txintxua Films ere lanean arituko da Cannesen, eta Elkarrekin esnatzeko ordua Kirmen Uriberen eleberria pantaila handira eramateko demarako babes bila jardungo da.

Koreeda, Spike Lee…

Cate Blanchett aktorearekin batera, hauek osatuko dute epaimahaia: Chang Chen txinatar aktorea; Ava DuVernay estatubatuar gidoigile, zuzendari eta ekoizlea; Robert Guediguian frantses zinemagilea; Khadja Nin burundiar musikaria; Lea Seydoux frantses aktorea; Kristen Stewart estatubatuar aktorea; Denis Villeneuve quebectar zuzendaria; eta Andrey Zvyagintsev errusiar zinemagilea.

Sail ofizialean lehiatuko diren filmen artean, Farhadirenaz eta Gilliamenaz gain, hauek daude: Le livre d'image (Jean-Luc Godard), Manbiki kazoku (Hirokazu Koreeda), Blackkklansman (Spike Lee), Se rokh (Jafar Panahi) eta Lazzaro felice (Alice Rohrwacher).

Zure interesekoa izan daiteke

Neguan joareak ozen entzuten diren ibar batean, Aiarak joaldun izatearekin amesten du.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Aurtengo Kimuak katalogoko film laburrak aukeratu dituzte

Zazpi film labur hauek hautatu dituzte euskal film laburrak sustatu eta zabaltzeko: ‘Aho beltza' (Alba Lozano), 'Al otro lado' (Pablo Esteo, June San Sebastián, Leyre Fernández, Antton Gorroño, Leire Martínez, Irune Aguirreazaldegui eta Javier Martínez), 'Bitartean, gero' (Raúl Barreras), 'Hemen gaude' (Sébastien Boulard), 'High River' (Daniel Alegrete), 'Joare Tte' (Ekaitz Bertiz) eta 'Los Divulgators' (Pablo Hernando Esquisabel).

Gehiago ikusi
Publizitatea
X