66. edizioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Koldo Almandozen 'Oreina' filmaren kartela ezagutzera eman dute

Filma Txintxua Films etxearen ekoizpena da, ETBren partaidetzarekin. Irailaren 28an zinema-aretoetan estreinatuko da.
'Oreina' filmaren kartela. Irudia: Txintxua Films
'Oreina' filmaren kartela. Irudia: Txintxua Films

Oreina Koldo Almandoz zinemagile donostiarraren fikziozko lehen filmak 2018ko irailaren 21a eta 29a bitartean egingo den Donostiako Zinemaldian parte hartuko du, New Directors sailean, eta haren kartela ezagutzera eman du Txintxua Films konpainiak, ostiral honetan, ohar batean.

Irailaren 28an estreinatuko da zinema-aretoetan, Golem banatzailearen eskutik. Txintxua Filmseko ekoizpen hau Almandozek munduari ikusteko modu pertsonala erakusten duen film garaikidea da. Hiria, industria-giroa eta natura elkartzen dituen hiri-periferia bateko hainbat pertsonaia erakutsiko dizkigu.

Periferia horretan, jatorri desberdineko pertsonak gurutzatuko dira: elkarri hitzik egin gabe bizi diren bi anaia, norabiderik gabe dabilen mutil gaztea, zelatan dabilen eta inguru horretatik ihes egin nahi duen neska gaztea.

Pertsonaia nagusien antzezleak hauek dira: Patxi Bisquert (Tasio, 100 metro), Ramon Agirre (Handia, Julieta, Aupa Etxebeste!), Iraia Elias (emakumezko aktore hasiberri onenaren Goya saria eskuratzeko izendatua Amama filmean egindako lanagatik), Erika Olaizola (Los tontos y los estúpidos) eta Laulad Ahmed Saleh aktore lanetan lehen aldiz dabilen gaztea.

OREINA KARTELA ZINEMALDIA

Oreina filmaren kartela: Txintxua Films

2017ko udazkenean sei astetan grabatu zen Gipuzkoako hainbat eremutan (Aginaga, Usurbil, Orio, Donostia, Zubieta, Oiartzun) eta Nafarroan (Elkano).

Filmaketan, ekipo tekniko eta artistikoaren artean, 60 profesional baino gehiago aritu ziren, horietako asko euskal zinemako film nagusienetan lan egindakoak.

Teknikarien artean, Almandozekin aurreko beste proiektu batzuetan lan egin duten kolaboratzaileak nabarmentzen dira, hala nola Javier Agirre (2018ko Goya sarietako Argazki Zuzendaritza onena Handia filmagatik), Laurent Dufreche (2018ko Goya sarietako Muntaia onena Handia filmagatik), Alazne Ameztoy soinu-arduraduna eta Marian Fernandez Pascal produkzio exekutiboaren buru. Filmeko jatorrizko musika Elena Setienek eta Ignacio Bilbaok konposatu dute.

Filma Txintxua Films etxearen ekoizpena da, eta ETBren partaidetza eta Eusko Jaurlaritzaren, ICAAren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren lankidetza izan ditu.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

“Argi gorriak” seriea martxoaren 20an estreinatuko da Primeran plataforman

Itziar Ituño protagonista duen komedia garratza ordu erdiko zortzi atalez osatuta dago. Martxoaren 18an hiru atal estreinatuko dituzte, Kursaalen. Alex Merino, Alejandra Arróspide eta Alberto Gastesi dira seriearen sortzaileak, eta Gastesik berak zuzendu du. Antzeztaldea Iñigo Gastesi, Yangxi Chen, Iñigo Rodríguez, Klara Badiola, Miren Gaztañaga, Sara Cozar, Ziyi Yang, Guiomar Puerta, Aitor Beltran eta Jon Lukas Puertas aktoreek osatzen dute. Elena Mugika izeneko bikoizketako aktorearen rola betetzen du Itziar Ituñok. Bere urterik sutsuenak atzean utzita, errutinan murgilduta bizi da. Baina iktusa izan duen eta heriotza-mehatxu arriskutsu batean nahastuta dagoen senar ohiaren itzulerak dena aldatuko du.

"M8 - IKUSI ETA IZAN" lanaren egilea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Estibaliz Urresola Solaguren: “Zinema pantaila ispilu bat bezalakoa da”

Laudioar zinemagileak erreferenteen gorazarrea egin du “M8 - Ikusi eta Izan” EITBk sustatutako ekimenean. Hiru minutuko fikzioan, 26 euskal emakume zuzendariren filmen txatalak josi ditu, erreferente feministei eta zinemaren munduari buruzko hausnarketa egiteko. Estibaliz Urresola Solagurenen (20.000 especies de abejas, Cuerdas…) ikus-entzunezko pieza Primeran plataforman ikus daiteke. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

AEBko aktoreen sindikatuak bultzada eman dio "Sinners"i

Oscar sarietarako bi aste falta direla, banpiroen dramak film onenaren saria irabazi du bart SAG-AFTRA Hollywoodeko aktoreen sindikatu nagusiaren sarien 32. edizioan.  Michael B. Jordanek aktore onenaren saria jaso du 'Sinners' filmean egindako lanagatik, Leonardo DiCaprio (One Battle After Another), Ethan Hawke (Blue Moon), Jesse Plemons (Bugonia) eta Timothée Chalameten (Marty Supreme) aurrean.  Emakumezkoen atalean, Jessie Buckley irabazi du saria, Hamnet filmean egin duen paperari esker. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X