Izarrak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Juliette Binoche, Ryan Gosling eta Robert Pattinson Zinemaldian izango dira

Donostiako Nazioarteko Zinemaldiaren 66. edizioko Epaimahai Ofizialak Alexander Payne zuzendaria izango du buru.
Ryan Goslingek 'First man' Damien Chazelleren azken filma aurkeztuko du. Argazkia: Efe.
Ryan Goslingek 'First man' Damien Chazelleren azken filma aurkeztuko du. Argazkia: Efe.

Hiru Donostia saridunez gain, hainbat aktorek eta zuzendarik baieztatu dute Donostiara etorriko direla: besteak beste, Juliette Binoche, Laetitia Casta, Timothée Chalamet, Ricardo Darín, Lily-Rose Depp, Ryan Gosling, Claire Foy, Mercedes Morán, Robert Pattinson eta John C. Reilly bertaratuko dira filmak aurkeztera.

Zuzendariei dagokienez, Donostian beren filma aurkezten izango dira Jacques Audiard, Alfonso Cuarón, Claire Denis, Bruno Dumont, Louis Garrel, Lucile Hadzihalilovic, Mamoru Hosoda, Kim Jee-Woon, Naomi Kawase, Nadine Labaki, Brillante Mendoza, Peter Strickland eta Felix Van Groeningen.

Halaber, Alexander Payne zuzendari eta gidoilari estatubatuarra izango da Sail Ofizialeko epaimahaiaren presidentea. Urrezko Maskorra emateko deliberazioetan, Sideways, The Descendants, Nebraska eta Downsizing filmen egileak Nahuel Perez Biscayart eta Rossy de Palma aktoreak; Francesca Cima (La grande bellezza) eta Agnes Johansen (Mýrin / Jar City) ekoizleak; Bet Rourich argazki-zuzendaria; eta baieztatzeko dagoen zazpigarren epaimahaikidea izango ditu lagun.

Beste aktore eta zuzendari hauek ere irailaren 21etik 29ra Donostian egongo direla iragarri du jaialdiak: Rodrigo Sorogoyen, Antonio de la Torre, Barbara Lennie, Carlos Vermut, Najwa Nimri, Natalia de Molina, Enrique Urbizu, Jose Coronado, Daniel Grao, Juana Acosta, Iciar Bollain, Paul Laverty, Isaki Lacuesta, Isa Campos, Jose Luis Cuerda, Blanca Suarez, Roberto Alamo, Lola Dueñas, Anna Castillo, Pedro Casablanc, Paco Leon, Inma Cuesta, Ingrid Garcia-Jonsson, Marisa Paredes, Leonor Watling…

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

“Argi gorriak” seriea martxoaren 20an estreinatuko da Primeran plataforman

Itziar Ituño protagonista duen komedia garratza ordu erdiko zortzi atalez osatuta dago. Martxoaren 18an hiru atal estreinatuko dituzte, Kursaalen. Alex Merino, Alejandra Arróspide eta Alberto Gastesi dira seriearen sortzaileak, eta Gastesik berak zuzendu du. Antzeztaldea Iñigo Gastesi, Yangxi Chen, Iñigo Rodríguez, Klara Badiola, Miren Gaztañaga, Sara Cozar, Ziyi Yang, Guiomar Puerta, Aitor Beltran eta Jon Lukas Puertas aktoreek osatzen dute. Elena Mugika izeneko bikoizketako aktorearen rola betetzen du Itziar Ituñok. Bere urterik sutsuenak atzean utzita, errutinan murgilduta bizi da. Baina iktusa izan duen eta heriotza-mehatxu arriskutsu batean nahastuta dagoen senar ohiaren itzulerak dena aldatuko du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X