Estreinua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

"Basque selfie", zinema aretoetan ostiraletik aurrera

Filmak Agus Barandiaranen sentimenduak ditu ardatz, bere etxea eraitsi behar dutela jakiten duenean.
"Basque selfie"
Agus Barandiaran eta Itziar Ituño

Ostiralean, otsailak 8, Basque selfie filma estreinatuko dute Bilbon (Multicines), Gasteizen (Florida), Donostian (Príncipe) eta Iruñan (Golem Yamaguchi), Agus Barandiaran Korrontzi folk musika taldearen sortzailea protagonista duen filma, “euskal tradizioen balioari buruzkoa”.

Basque selfie Joaquin Calderonek zuzendu du, eta makina bat aurpegi ezagun azaltzen zaizkigu bertan: Itziar Ituño (Loreak, La casa de papel), Itziar Aizpuru (80 egunean, Loreak), Kandido Uranga (Amama), Aizpea Goenaga, Aitor Merino (Asier eta biok)…

Zuzendariaren hitzetan, “Agusek eta Korrontzi taldeak mundu osoan zehar pilatutako bizipen guztien erretratua” da filma. “Horrek, etxearen inguruko hausnarketa pizten du, eta gaur egun inguratzen gaituen sistema materialista eta espekulatzailearen inguruan pentsatzera bultzatzen gaitu”, erantsi du.

Basque selfie filmaren lehen estreinaldia irailean egin zuten, Donostiako Zinemaldian.

Korrontzik disko-liburu batean aurkeztu ditu filmaren soinu banda eta jatorrizko gidoia.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

“Argi gorriak” seriea martxoaren 20an estreinatuko da Primeran plataforman

Itziar Ituño protagonista duen komedia garratza ordu erdiko zortzi atalez osatuta dago. Martxoaren 18an hiru atal estreinatuko dituzte, Kursaalen. Alex Merino, Alejandra Arróspide eta Alberto Gastesi dira seriearen sortzaileak, eta Gastesik berak zuzendu du. Antzeztaldea Iñigo Gastesi, Yangxi Chen, Iñigo Rodríguez, Klara Badiola, Miren Gaztañaga, Sara Cozar, Ziyi Yang, Guiomar Puerta, Aitor Beltran eta Jon Lukas Puertas aktoreek osatzen dute. Elena Mugika izeneko bikoizketako aktorearen rola betetzen du Itziar Ituñok. Bere urterik sutsuenak atzean utzita, errutinan murgilduta bizi da. Baina iktusa izan duen eta heriotza-mehatxu arriskutsu batean nahastuta dagoen senar ohiaren itzulerak dena aldatuko du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X