67. edizioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zinemaldiak atzera begirako ziklo bat eskainiko dio Robert Gavaldón mexikarrari

Donostiar jaialdiak zinemagilearen 25 bat film eskainiko ditu. 1950eko eta 1960ko hamarkadetan, Mexikoko zuzendari nagusietakoa izan zen.
Roberto Gavaldón
Atzerriko film onenaren Oscar sarirako izendatu zuten lehen mexikar filma zuzendu zuen Gavaldonek

Donostiako Zinemaldiak Roberto Gavaldo mexikar zinemagilearen lanari buruzko atzera begirako ziklo bat antolatu du. Gavaldón (1909-1986) 1950eko eta 1960ko hamarkadetako Mexikoko zinemako zuzendari garrantzitsuenetakoa izan zen, eta, besteak beste, “Macario” zuzendu zuen, atzerriko film onenaren Oscar sarirako izendatu zuten lehen mexikar filma.

Jimenez hirian (Chihuahua) jaioa, estra, aktore, zuzendari-laguntzaile eta gidoilari lanetan hasi zen zinemaren munduan. Zuzendarikide moduan ere egin zituen lan batzuk, eta 1945ean zuzendu zuen bakarkako bere lehen lana: "La barraca", Vicente Blasco Ibáñezen izen bereko nobelaren egokitzapena.

Donostiar jaialdiak zehaztu duenez, lehen film horretatik bertatik, estilo “soila, klasikoa eta errealista” erakutsi zuen Gavaldonek.

Bere filmetan, Ignacio López Tarso, María Félix, Dolores del Río, Arturo de Córdova eta Pedro Armendáriz aktoreek hartu zuten parte, eta baita Libertad Lamarque argentinar melodrametako izarrak ere.

1979ra arte aritu zen lanean, eta, urte hartan "Cuando tejen las arañas" bere azken lana zuzendu zuen, neska nerabe baten sexualitate erreprimituari buruzko drama bat. Mexiko Hirian zendu zen, 1986an.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

“Argi gorriak” seriea martxoaren 20an estreinatuko da Primeran plataforman

Itziar Ituño protagonista duen komedia garratza ordu erdiko zortzi atalez osatuta dago. Martxoaren 18an hiru atal estreinatuko dituzte, Kursaalen. Alex Merino, Alejandra Arróspide eta Alberto Gastesi dira seriearen sortzaileak, eta Gastesik berak zuzendu du. Antzeztaldea Iñigo Gastesi, Yangxi Chen, Iñigo Rodríguez, Klara Badiola, Miren Gaztañaga, Sara Cozar, Ziyi Yang, Guiomar Puerta, Aitor Beltran eta Jon Lukas Puertas aktoreek osatzen dute. Elena Mugika izeneko bikoizketako aktorearen rola betetzen du Itziar Ituñok. Bere urterik sutsuenak atzean utzita, errutinan murgilduta bizi da. Baina iktusa izan duen eta heriotza-mehatxu arriskutsu batean nahastuta dagoen senar ohiaren itzulerak dena aldatuko du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X