Maiatzak 10
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zumalakarregi bere museora itzuliko da, zonbi bihurtuta

Maiatzaren 10ean, 19:30etik aurrera, “Napardeath” filma Ormaiztegiko Zumalakarregi Museoan emango dute, doan, protagonista eta zuzendariak bertan direla.
"Ataun of the Death" trilogiako azken alea da "Napardeath"

Fantasiazko eta Beldurrezko Donostiako Astearen babespean estreinatu eta gero, “Napardeath” Ataun of the Death trilogiako azken alea Ormaiztegiko Zumalakarregi Museoan ikusi ahalko da ostiralean, maiatzak 10, doan.Katihotsak elkarte kulturalaren ekoizpena Beñat Iturrioz eta Xabier Padin zuzendariak bertan direla proiektatuko dute, eta solasaldi bat ere antolatu dute.Hirugarren film honetan, Zumalakarregi zonbia Iruñera joango da euskaldunen errege aldarrikatzeko, baina Antso Azkarraren momiarekin topo egingo du bidean. Nork irabaziko ote du?

Albiste gehiago zinema

Nagore Aranburu eta Jose Ramon Soroiz, "Maspalomas"
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

“Maspalomas” Moriartitarren film berriaren lehen irudiak

Jose Mari Goenagak eta Aitor Arregik (Marco, La trinchera infinita, Handia, Loreak…) zuzendu duten filmaren protagonistak Jose Ramon Soroiz eta Nagore Aranburu dira. Vicenteren bizitza du kontagai: Kanarietan bizitzaz gozatzen ari dela, Donostiara itzuli beharko du eta, adinekoen etxe batean sartzen dutenean, homosexuala dela ezkutatuko du. EITBren parte-hartzea duen filma irailaren 26an iritsiko da zinema aretoetara. 

Louis Garrel Zinemaldia Efe
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Irusoinek Nanni Morettiren film berrian parte hartuko du

"Succederà questa notte" Louis Garrel eta Jasmine Trinca protagonista dituen filmaren zati bat Bruce Springsteenek larunbatean Anoetan emandako kontzertuan filmatu zen. Lantaldea uda ostean Gipuzkoako hiriburura itzuliko da.

Korterraza 2024, Artium
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Korterrazak aire zabaleko zinema aretoa zabalduko du Gasteizen

Uda osoan, 47 saio egingo ditu film laburren jaialdiak Araba osoan, eta gaurdanik, ekainak 25, hilaren 28ra Gasteizen, Izaskun Arrue Kulturgunean eta Artium museoaren barruko plazan, bilduko du zinema eta musika programazioa.

Gehiago kargatu