Eleberriaren egokitzapena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Daniel Calparsorok thriller bizi bihurtu du 'El silencio de la ciudad blanca'

Eva Garcia Saenz de Urturiren eleberrian oinarritutako filma ostegunean aurrestreinatuko dute Gasteizen, eta bihartik aurrera Hegoaldeko zinema aretoetan egongo da.
Daniel Calparsoro, erdian, alde banatan Javier Rey eta Belen Rueda aktoreka dituela. Argazkia: Efe.

Daniel Calparsoro zinemagileak thriller “indartsu eta bizia” eraiki du “El silencio de la ciudad blanca” Eva Garcia Saenz de Urturi gasteiztar idazlearen eleberri ospetsuan oinarrituta. Gaur, ostegunarekin, estreinatuko dute filma Gasteizen, girotuta dagoen hirian, eta bihartik aurrera zinema aretoetan egongo da ikusgai.

“Erronka ez zen eleberriaren itzulpena egitea, baizik eta irakurri nuenean izan nituen emozio eta sentsazioak zinemaratzea, eta, lehenik eta behin, liburua irentsi egin genuenez, pelikula dardaratsua egin nahi izan nuen ikuslearentzat”, esan du donostiar zinemagileak.   

“Inork baino hobeto filmatzen du Calparsorok akzioa”, esan du Belen Rueda aktoreak, kazetari ospetsu batekin (Manolo Solo) ezkonduta dagoen Gasteizko ertzainen buruarena egiten duenak. Filmean, Ruedak Unai “Kraken” eta Estibaliz (Aura Garrido) izango ditu bere aginduetara, duela hogei urte hasi zen hilketen segida bat ikertzeko. 

Bitxia bada ere, lantaldeko inork ez zuen irakurri Eva Garcia Saenz de Urturiren suspenseko eleberria, nahiz eta milioi bat ale baino gehiago saldu diren. Idazlea bera gidoiaren gainean egon da, Roger Danesek eta Alfred Perez Fargasek egindako egokitzapen lana gainbegiratzen.

Eleberria, trilogia baten lehenengo atala, Gasteizen girotuta dago, baina Calparsorok ikusmira handiagoa ikusten dio: “Asmo bat dago, paisaia ez dagokio Gasteizi soilik, ezpada Euskadiri: mundu landatarra eta hiritarra nahasten dira eta elkarrekin bizi dira”.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

AEBko aktoreen sindikatuak bultzada eman dio "Sinners"i

Oscar sarietarako bi aste falta direla, banpiroen dramak film onenaren saria irabazi du bart SAG-AFTRA Hollywoodeko aktoreen sindikatu nagusiaren sarien 32. edizioan.  Michael B. Jordanek aktore onenaren saria jaso du 'Sinners' filmean egindako lanagatik, Leonardo DiCaprio (One Battle After Another), Ethan Hawke (Blue Moon), Jesse Plemons (Bugonia) eta Timothée Chalameten (Marty Supreme) aurrean.  Emakumezkoen atalean, Jessie Buckley irabazi du saria, Hamnet filmean egin duen paperari esker. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X