Sara Bilbatua: "Lan nekeza, landua eta mardula dago pelikulen atzean"
Sara Bilbatua casting zuzendariak (Eibar, 1958) oso ondo ezagutzen du Donostiako Zinemaldia, baina aurten oso modu berezian biziko du. Bilbatuak errotik aldatu behar izan ditu jaialdiaren 68. edizio honetarako zituen planak, gaur gauean (22:30ean, eitb.eus-en zuzenean) Zinemira urtero-urtero euskal zinemagintzaren alorreko pertsona ospetsu baten ibilbidea aitortzen duen saria jasoko baitu.
Bilbatua ikus-entzunezko 75 ekoizpenetako castingaren arduraduna izan da, 1994an Justino, un asesino de la tercera edad filmean debuta egin zuenetik. Harrezkero, hamaika zuzendarirekin aritu da lanean, hala nola Pedro Almodóvar (Todo sobre mi madre, Hable con ella), Juanma Bajo Ulloa, Daniel Calparsoro, Julio Medem, Carlos Vermut eta Guillermo del Toro.
Bilbatuarekin hitz egin dugu, gaur gauean sariaren irabazleen zerrendan Imanol Uribe, Alex Angulo, Elias Querejeta, Michel Gaztambide, Juanba Berasategi, Pedro Olea, Karmele Soler, Ramon Barea, Julia Juaniz, Ramon Agirre eta Jose Mari Txepe Larari lekukoa hartu aurretik.
Nola jaso duzu sariaren berri? Ustekabean harrapatu zaitu?
Erabat. Urtero bezala Zinemaldira joateko tren txartela erosita nuen ordurako, eta ustekabe handia izan da: bi egunetarako nindoan, El verano que vivimos pelikula aurkeztera.
Orduan, Jose Luis Rebordinosek deitu zidan Zinemira saria emango zidatela esateko, eta oso hunkigarria izan zen, ez bainuen espero. Saria ematen dizutenean lehenago deituko dizutela pentsatzen duzu, eta harrituta gelditu nintzen. Eskertuta nago, bihotz-bihotzez.
Madrilen bizi eta Donostiatik igaro den eibartar gisa, esker ona adierazi nahi diet Ibaia eta EPE-APVri, Zineuskadiri, EiTBri eta, noski, Zinemaldiari, Zinemira sariagatik.
Zure ustez, horrelako sariek lan ezezagunagoak, ikus-entzunezko lanetan oharkabean pasatzen diren zereginak, ezagutarazten laguntzen dute?
Guztiz. Nire ustez, asko laguntzen du gure departamentuaren lana azaleratzen. Norbaitek pentsatzen badu aktoreak berez agertzen direla, jakin dezala lan nekeza, landua eta mardula dagoela pelikulen atzean.
Pelikula egiteko dirua dagoela jakin eta berehala hasten gara lanean, proiektua abiatu bezain laster.
Batzuetan, protagonistak aurretik erabakita daude, baina gu pertsonaia guztiez arduratzen gara, “kaixo” bakarrik esaten duten horietaz ere. Gure zeregina da pertsonaia guztiak profil jakin bati egokitzea, eta hasiera-hasieratik bideratzen dugu proiektua.
Nola biltzen duzu gero baliagarriak izan ditzakezun aktoreen informazioa?
Lan gogorra da, egia esan. Gertatzen denaren berri izan behar da, eta modak ere badaude: aktore jakin batek merkatuan eragin handia badu, ekoizpenek horiek edukitzera jotzen dute, nolabait ikus-entzunezkoen nahia baldintzatzen ari direlako.
Gu agenteek eskaintzen digutenari adi egoten gara, ordezkariek beren harrobiak dituzte, baina antzezpen eskolak ere hor daude, baita antzerkia, niretzat oinarrizkoa dena, film laburrak eta irismen eta aurrekontu txikiagoko filmak ere.
Zure lanak pelikulak ikusteko zure modua baldintzatzen al du?
Erabat. Batez ere, filmak espainiarrak direnean, kosta egiten zait istorioan zentratzea, aktoreen lanari erreparatzen baitiot… Kanpoko pelikulekin gutxiago gertatzen zait, ez baitut izaten harremanik britainiar edo frantziar aktoreekin, esaterako.
Horregatik, lagunekin zinemara joan eta “hau ikusiko dugu” esaten didatenean, frantziar pelikula bat ikustea proposatzen diet, adibidez. Badakite apur bat gehiago abstraitzen naizela.
Baduzu gogoan zuk deskubritu eta gerora harritu egin zaituen aktorerik?
Justino, un asesino de la tercera edad nire lehen filmarekin gertatu zen. Saturnino Garcia aktore ezezaguna zen, eta aktore berri onenaren Goya saria irabazi zuen. Atsegin dut pelikula hori aipatzea, poz asko eman baitzizkigun Goyetan bertan, Sitgesen…
2004an, El aire que respiro film laburra zuzendu zenuen.
Egia esan, asko gustatu zitzaidan film laburra zuzentzea: idatzi eta ekoitzi nuen, lokalizazioak bilatu nituen eta barruraino murgildu nintzen. Oso positiboa izan zen ikuspegi hori edukitzea, eta nire lanerako ere baliagarria izan zen.
Gero asko gustatu zitzaidan beste film labur bat idatzi nuen, baina, lana eta beste arrazoi batzuk zirela medio, aukeratu egin behar izan nuen.
Zinemaldiko Euskal Zinemaren Galan jasoko duzu saria, eta barrutik bizi izan duzu azken urteetan euskal zinemaren bilakaera. Nondik dator eta nora doa?
Handia-k mugarria ezarri zuen, noski. Zuzendarien harrobi oso ona dagoela uste dut, eta hainbat emakume zuzendari ere hasi dira agertzen.
Handia-ren urtean Goyak ikusten ari ginela, oso hunkituta nengoen, eta larri, eta “Ai, ama, denak eramango dituzte”, esaten nuen.
Egia esan, historia eta ibilbidea luzea dugu, eta gure gizartearentzat funtsezkoa da hori proiektatzea.
Zure interesekoa izan daiteke
Albiste izango dira: Oscar sariak, EAEko aireportuen kudeaketari buruzko bilera Madrilen eta udal hauteskundeak Ipar Euskal Herrian
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Aldarrikapen politikoek ez dute Oscarren bataila irabazi
Munduko egoera geopolitiko eta humano aldrebesak ez du Conan O’Brienek aurkeztu duen galako erdigunea hartu, Javier Bardem espainiar aktoreak gerraren kontra eta Palestinaren askatasunaren alde eginiko aldarri argiaz haratago.
Oscar sarien 98. edizioko palmaresa
One Battle After Another filmak sei Oscar lortu ditu, gaueko sari nagusia barne, film onenarena; Sinnersek, 16 ataletan izendatuta egonik, lau estatuatxo erdietsi ditu.
Oscar sarietako unerik onenak
Oscar sariek une gogoangarriak eta look apurtzaileak utzi dituzte. Hemen adibide batzuk.
“One Battle After Another” Paul Thomas Andersonen filma nagusi, Oscar sarietan
Estatubatuar zuzendariaren filma izan da Hollywoodeko sarien 98. edizioaren gaueko izarra, sei sari bereganatuta; besteak beste, film, zuzendari eta gidoi egokitu onenen ataletan irabazi du.
Gemma Cuervo aktorea hil da, 91 urte zituela
Antzokietako oholtza gainean egindako lanagatik eta telebistako programa zein telesailetan agertzeagatik oso ezaguna zen Bartzelonan jaio eta Madrilen hil den aktorea.
Hollywood, Oscar sarien 98. ekitaldirako prest
"Sinners" filmak markak hautsi ditu 16 izendapen jasota, eta "Sirat" Nazioarteko Film Onenaren saria jasotzeko izendatu dute. Emma Stone, Jessie Buckley, Rose Byrne, Timothee Chalamet, Leonardo DiCaprio eta Benicio del Toro izango dira galan protagonista nagusiak.
“Argi gorriak” seriea martxoaren 20an estreinatuko da Primeran plataforman
Itziar Ituño protagonista duen komedia garratza ordu erdiko zortzi atalez osatuta dago. Martxoaren 18an hiru atal estreinatuko dituzte, Kursaalen. Alex Merino, Alejandra Arróspide eta Alberto Gastesi dira seriearen sortzaileak, eta Gastesik berak zuzendu du. Antzeztaldea Iñigo Gastesi, Yangxi Chen, Iñigo Rodríguez, Klara Badiola, Miren Gaztañaga, Sara Cozar, Ziyi Yang, Guiomar Puerta, Aitor Beltran eta Jon Lukas Puertas aktoreek osatzen dute. Elena Mugika izeneko bikoizketako aktorearen rola betetzen du Itziar Ituñok. Bere urterik sutsuenak atzean utzita, errutinan murgilduta bizi da. Baina iktusa izan duen eta heriotza-mehatxu arriskutsu batean nahastuta dagoen senar ohiaren itzulerak dena aldatuko du.
Aranzazu Calleja musikagileak FANT zinema jaialdiaren ohorezko saria jasoko du
Fantasiazko zinemaren Bilboko jaialdia La casa en el árbol Luis Calderonen filmak irekiko du.
Beren senetik irten diren pelikulen alde, topa
Adibiderik nahi, behar? Hona hemen txundigarri oso diren pare bat: Maggie Gyllenhaalen The Bride! eta Anders Thomas Jensenen The Last Viking.