"Memoria historikoak ezer gutxi lortzen du, sakon hausnartzera eramaten ez bagaitu"
1985eko azaroaren 26an, Guardia Zibilak Mikel Zabalza nafar gaztea atxilotu zuen, ETAko kidea izatea egotzita. Goizalde horretan Intxaurrondoko kuarteletik pasatu eta desagertutzat eman eta gero, haren gorpua Bidasoa ibaian agertu zen 20 egunen buruan, euskal gizarteak kaleetan bertsio ofizial herrena (dokumentalak Jorge Argote abokatuaren prentsaurreko bateko eldarnioak erakusten ditu, besteak beste) sinesten ez zuela argi utzi eta gero.
35 urte geroago, zigorrik gabe oraindik (2010ean itxi zuten auzia), “Non dago Mikel?” lanak garai hartako artxiboko irudi argigarri eta gordinak (nagusikeriaren, gizatasunik ezaren, potretak), Intxaurrondon torturatu zituzten hainbat herritarren (Ion Arretxeren hitz ausart, egiati eta eskuzabalak; Idoia Aierberen, Mikelen bikotekidearen, berunezko hitzak) eta zabalzatarren lekukotasunak (Garbiñe Garate amaren duintasuna) uztartzen ditu. Gainera, egiarako goseak badirauen erakusgarri, Mikel Zabalzaren iloben egungo hausnarketak ere biltzen ditu filmak, egitura dotore eta eraginkorrez eta efektu suntsigarri baina bizkorgarriz.
Torturaren eta tortura estaltzen eta hauspotzen duen geruza ustelaren, gizatasunik ezaren, eta familia baten sufrimenduaren kronika bat da “Non dago Mikel?”, gizatasunetik egindakoa. Amaia Merino eta Miguel Angel Llamas “Pitu” zuzendariekin hitz egin dugu EITBren parte-hartzea duen filmaz.
Nola sortu zen “Non dago Mikel?” dokumentalaren proiektua?
Miguel Angel Llamas, “Pitu”: Aezkoako jendea eta Zabalza familiak, belaunaldi gazteek Mikeli zer gertatu zitzaion, zer testuingurutan hil zuten, oso ongi ez zekitela ikusita, eskatu ziguten auziaren inguruko ikus-entzunezko bat egitea.
Nik garai horretan apurtu.org webgunean egiten nuen lan. Lanean hasi nintzen, grabaketa batzuk egiten eta dokumentazioa biltzen, baina hortik gutxira atxilotu ninduten eta proiektua gelditu zen. Espetxetik ateratakoan, proiektuarekin berriz jarri ginen martxan.
Zer iturritara jo zenuten hasieran, pelikularako materialaren bila?
Pitu: EITB izan da gure iturri nagusia, artxiboko irudien aldetik, eta, prentsari dagokionez, Egin eta El Mundo egunkariak.
Bestetik, auziarekin eta gertakariekin zerikusia izan zuten pertsona guztiekin kontaktatzen saiatu ginen. Eta ez zen erraza izan, zeren eta urte asko pasatu eta gero, jendea oso sakabanatua zegoen. Hala eta guztiz ere, gure pelikularen hizlari garrantzitsuena topatu genuen: Ion Arretxe.

Ion Arretxe ("Non dago Mikel?")
Gidoigintza prozesuan, bete-betean asmatu duzue egituran, egunez eguneko kontaketaren formatuarekin eta nolabaiteko egitura zirkularrarekin. Zein irizpide jarri zenituzten historia pantailaratzeko orduan?
Amaia Merino: Guk, lehenik eta behin, helburu bat aukeratu genuen: zertarako egiten ari ginen pelikula hau. Gero, koherente izan behar ginen helburu horrekin, fidelak eta zorrotzak.
Esku artean geneukan material guzti-guztia ikusi eta ikasi ondoren, konturatu ginen 20 egun horietan zer gertatu zen eta nola bizi izan genuen erakutsi, sentiarazi behar genuela, eta horretarako behar genuena bageneukala: ilobak eta transmisioa (memoriaren ibilbidea); Ion Arretxe eta tortura; eta, hirugarrenik, artxiboko ikus-entzunezko material magikoa, anitza. Hiru ile sorta, txirikorda osatzeko.
Ilobek kutxan aurkitutako materialaren aurrean esaten duten bezala, gertakariak eurak ez ezik, gertakari horien inguruabar emozionalak, gertakarien bizipenak, ere kontatzeak berebiziko garrantzia du nondik gatozen eta nora goazen ulertzen saiatzeko. Zer paper eta garrantzi ematen diezue dokumentalgintzari eta zinemari zeregin horretan?
Merino: Niretzat memoria historikoa egitea garrantzitsua da, eta zinema lagungarri bilakatzen da eginkizun horretan. Baina memoria historikoak bakarrik ezer gutxi lortzen du, hausnarketa sakonetara eramaten ez bagaitu.
Horretarako daukagu, hain zuzen, zinemak ematen digun tresneriaren indarra: enpatia dela medio, bestearen lekuan ipintzen gara, gatazka baten protagonista bihurtzen gara. Hortik aurrera, bakoitzak jakingo du, adibidez, noiz, zergatik eta zein baldintzatan onartuko lukeen tortura bere izenean erabiltzea zilegi dela.
Jakina, erantzuna “inoiz ez” izan beharko luke.

Mikel Zabalzaren ilobak ("Non dago Mikel?")
Aste honetan bertan, “Público” egunkariak Zabalzaren heriotzaren inguruko audio batzuk argitaratu ditu, eta Intxaurrondoko galdeketan hil zutela uste dutela esaten dute bertan. Ekarpen sozial dudagabeaz haratago, bestelako ondoriorik izan dezakeela uste duzue?
Merino: Ekarpen sozialak bidea eraikitzeko laguntzen badu, zorionak!
Pitu: Ni ez naiz legelaria eta ez dakit noraino irits daitekeen audio hori, baina gogoratu behar da Espainiako Justiziak horren berri izan zuela eta ez ziola eman behar zuen ibilbidea. Inoiz ez da epaiketarik izan, inor ez dute zigortu Mikeli egindakoagatik, eta ez dut uste hala izanen denik orain.
Dena den, nik uste dut garrantzitsuena dela agintariek, Espainiako Gobernuak, onar dezala Euskal Herrian era sistematizatu batean torturatu dela, Mikelek ez ezik, jende askok sufritu du Poliziaren bortizkeria, eta hori ez da inoiz berriro gertatu behar.
Pelikula Donostiako Zinemaldian erakutsi zenuten. Zer iritzi jaso dituzue obraren aurrean?
Merino: “Hunkituta nago” izan da gehien jaso dugun iritzia.

Zer opa diozue dokumentalari zinema aretoetatik igarotzen denerako?
Merino: Lagun askok zinemaren errituala egitea: jantzi, lagunak deitu, zinemara abiatu, telefonoa itzali eta itzalpean, kontzentratuta, “Non Dago Mikel?” sufritzen gozatu.
*Zinema areto hauetan ikusi ahalko da pelikula gaurtik aurrera:
Bartzelona (Malda)
Bilbo (Golem Alhondiga)
Burgos (Van Golem)
Madril (Golem, Artistic Metropol)
Iruñea (Golem Baiona, Golem Morea)
Portugalete (Ballonti)
Errenteria (Niessen)
Donostia (Principe, Antiguo Berri)
Sant Feliu de Llobregat (Cinebaix)
Gasteiz (Florida)
Eta martxotik aurrera: Lleida, Arrasate, Altsasu, Azpeitia, Beasain, Durango, Gernika, Irurtzun, Lasarte, Ordizia, Tolosa, Usurbil, Villabona, Zarautz...
Zure interesekoa izan daiteke
‘Ander eta Yul’ filma zaharberritu dute EITBk eta Euskadiko Filmategiak
Ana Diez zuzendari nafarraren ‘Ander eta Yul’ (1988) filma zaharberritu dute Euskadiko Filmategiak eta EITBk. Boloniako Zinematekaren menpeko L’immagine Ritrovata laborategietan aztertu eta eskuz konpondu dute, aurretik, besteak beste, ‘Tasio’ filmarekin egin zen moduan
Oliver Laxek instalazio bat erakutsiko du Tabakaleran
"HU/هُو.Bailad como si nadie os viera" instalazioak Sirāt filmaren sorkuntza prozesua, ikerketa lana eta grabazioak ditu oinarri. Uztailaren 16an aurkeztuko du Laxek bera, Donostian.
Nouvelles Vagues jaialdiak izarren dirdira piztuko du Biarritzen
Biarrizko zinema jaialdiaren 4. edizioa ekainaren 23tik 28ra egingo dute kostaldeko hirian. Kristen Stewart zuzendari eta aktorea izango da epaimahaiko burua, eta Los Javisek, Xavier Dolanek, Monica Belluccik, Marion Cotillardek eta Isabelle Huppertek parte hartuko dute.
Zinegoak LGTBQ+ jaialdiak 40 film baino gehiago izango ditu Sail Ofizialean
Ekainaren 22tik 29ra bitartean egingo den Zinegoak Bilboko LGTBIQ+ zinema eta arte eszenikoen jaialdiak 40 film baino gehiago izango ditu Sail Ofizialean. Gainera, kulturarekin eta sexu-, identitate- eta genero-aniztasunarekin lotutako 50 jarduera baino gehiagorekin beteko du Bilbao.
Zinemaren Jaia, Hegoaldeko zinema aretoetan bueltan
Ekainaren 8tik 11ra, 3,5 eurokoa izango da zinemarako sarreren prezioa. Ipar Euskal Herrian, Fête du Cinéma ekainaren 28tik uztailaren 1era izango da.
Aurtengo Kimuak katalogoko film laburrak aukeratu dituzte
Zazpi film labur hauek hautatu dituzte euskal film laburrak sustatu eta zabaltzeko: ‘Aho beltza' (Alba Lozano), 'Al otro lado' (Pablo Esteo, June San Sebastián, Leyre Fernández, Antton Gorroño, Leire Martínez, Irune Aguirreazaldegui eta Javier Martínez), 'Bitartean, gero' (Raúl Barreras), 'Hemen gaude' (Sébastien Boulard), 'High River' (Daniel Alegrete), 'Joare Tte' (Ekaitz Bertiz) eta 'Los Divulgators' (Pablo Hernando Esquisabel).
“Tamara ta Mara” euskarazko fikziozko telesail berria estreinatu dute Primeran plataforman
“Tamara ta Mara” umorez beteriko euskarazko fikziozko telesaila da, komedia zoro eta feminista bat. EITBren ‘Formatu txikiak, Talentu berriak’ deialdiaren barruan garatu den bigarren telesaila da. Bilboko Azkuna Zentroan estreinatu ostean, Primeran plataforman dago jada ikusgai.
Cannes, ispilu beltz murgiltzailean
Eta zeren bitartez sorgintzen gaituzte Carltonen Méliès aztiaren ondorengo sortzaile-teknologoek? Errealitate birtualarekin, errealitate areagotuarekin, erreala ez den errealitatearekin, errealitate mistoarekin, existitzen ez diren arren gure begi betaurrekodunen aurrean forma hartzen duten ikuskizun paregabeekin.
Zinemaldiko kartel berriek zinemako zenbait ogibide dituzte protagonista gisa
Ricardo Darin aktore, ekoizle eta zuzendaria izango da Donostiako Zinemaldiaren 74. edizioko kartel ofizialaren protagonista. Jaialdia 2026ko irailaren 18tik 26ra bitarte egingo da. Kartelak Donostiako Wallijai estudioak diseinatu ditu. Darin protagonista den kartelaren kasuan, collagea sortu dute 2024an hartutako erretratu batetik abiatuta. Poster ofizialarekin batera, gainerako sekzioetako kartelak ere eman dira ezagutzera, zinemagintzako ogibideei omenaldi egin nahian. Hala, Darinen irudia duen posterrak interpretaziora garamatza, eta gainerakoek, berriz, honako hauekin dute zerikusia: gidoia (New Directors), soinua (Horizontes Latinos), zuzendaritza (Zabaltegi-Tabakalera), muntaia (Perlak), arte-zuzendaritza (Nest), makillajea (Culinary Zinema), efektu bereziak (Zinemira) eta ekoizpena (Made in Spain). Kartel horiei Klasikoak ekimeneko hiru kartelak gehituko zaizkie laster. Aurten, Jose Giovanni zinegile, eleberrigile eta gidoilari frantsesa omeduko dute hiru kartel horien bidez.
Maialen Beloki: "Trantsizioa naturaltasun osoz bizi dugu"
Jose Luis Rebordinos Donostiako Zinemaldiaren zuzendariak eta Maialen Beloki urtarriletik aurrera horren tokia hartuko duenak hitza hartu dute irailaren 18an hasiko den hurrengo edizioaren kartelaren aurkezpenean.