69. edizioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Elias Querejeta eskolako lan bat, Nest Zinemaldiko zinema ikasleen sailean

Hamalau film labur lehiatuko dira guztira Nest lehiaketaren 20. edizioan, irailaren 17an hasiko den jaialdian.
“Poul de piatrâ / Pont de pedra” filma aurkeztuko du Elias Querejeta Zinema Eskolak

Hamalau film hautatu dituzte Donostia Zinemaldian zinema ikasleentzat egiten den film laburren nazioarteko Nest lehiaketaren hogeigarren ediziorako; guztira 310 film aurkeztu zituzten 42 herrialdetako 157 eskolak, eta hortik aukeratu dituzte hamalau horiek.

Hautatutako lanak Argentina, Brasil, Danimarka, Eslovakia, Estatu Batuak, Erresuma Batua, Errumania, Frantzia, Kroazia, Suitza eta Txinakoak dira, baita Elias Querejeta Zinema Eskolan egindako lan bat ere: "Poul de piatrâ / Pont de pedra" Artur-Pol Camprubí zuzendariarena.

Zuzendari guztietatik zazpi emakumeak dira, eta beste zazpiak gizonezkoak.  

Hamalau lanak Tabakalerako zinema aretoan emango dituzte hilaren 20tik (astelehena) 22ra (asteazkena), eta film labur irabazlearen zuzendariak 10.000 euro jasoko ditu.

Albiste gehiago zinema

Yune Nogueiras "Gaua" filmean
18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

"Gaua" filmaren trailerra

Paul Urkijoren hirugarren fim luzea Sitgeseko zinema jaialdian estreinatu dute joan den astean. Urriaren 31n, Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 36. Astea irekiko du, gero, EITBren parte-hartzea duen filmak, eta azaroaren 14an zinema aretoetan estreinatuko dute.  Yune Nogueiras da filmeko protagonista, eta Elena Irureta, Ane Gabarain eta Iñake Irastorza ditu ondoan. XVII. mendean dago girotuta istorioa, eta gaueko mitologiak zeharkatzen du. Sorgin ehiza betean, Kattalinek senarrarengandik ihes egingo du gau batez. Baso ilunean galduta, atzetik zerbait duela konturatuko da, eta bidean hiru emakume topatuko ditu.

Gehiago kargatu
Publizitatea
X