Estreina
Gorde
Kendu nire zerrendatik

"Aztarnak-Huellas" dokumentala aretoetara iritsiko da

Maru Soloresek bere bigarren filmean haurtzaroan eta umetokian zehar egin duen bidea Bilbon, Gasteizen eta Iruñean ikusi ahalko da gaurdanik.
Umezaroak eta hazkundeak helduengan uzten dituzten aztarnak ditu hizpide pelikulak

Maru Solores donostiar zinemagilea zinema aretoetara iritsiko da gaur, ostiralarekin, "Aztarnak-Huellas" dokumentala aurkeztera, "galderaz josirik dagoen bidaia bat haurtzaro ahazturantz eta amaren umetokirantz".

Bera ama izan eta gero bururatu zitzaizkion hainbat gai jorratzen ditu filmean. Irailean Donostiako Zinemaldian azaldu zuenez, ama izateko bidean erditzeari eta hazkuntza errespetutsuari buruz jaso zuen informazioa ez zen gizartera iristen: "Ez zegoen horren inguruko elkarrizketarik, eta pentsatu nuen zinemagile naizenez gero zerbait egin nezakeela".

Haurdun dauden emakumeek, umearen esperoan dauden eta horien lehen urratsetan laguntzen dieten bikoteek hitz egiten dute dokumentalean, nola une gozoez hala kezkez, duda-mudez eta errudun sentipenaz.

Pelikula gaurdanik ikusi ahalko da Bilbon (Multis), Gasteizen (Florida) eta Iruñean (Golem Yamaguchi, hilaren 19an), baita Bartzelona, Girona, Madril eta Valentzian ere.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

AEBko aktoreen sindikatuak bultzada eman dio "Sinners"i

Oscar sarietarako bi aste falta direla, banpiroen dramak film onenaren saria irabazi du bart SAG-AFTRA Hollywoodeko aktoreen sindikatu nagusiaren sarien 32. edizioan.  Michael B. Jordanek aktore onenaren saria jaso du 'Sinners' filmean egindako lanagatik, Leonardo DiCaprio (One Battle After Another), Ethan Hawke (Blue Moon), Jesse Plemons (Bugonia) eta Timothée Chalameten (Marty Supreme) aurrean.  Emakumezkoen atalean, Jessie Buckley irabazi du saria, Hamnet filmean egin duen paperari esker. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X