Euskal zinema
Gorde
Kendu nire zerrendatik

"Unicorn Wars" euskal produkzioa munduko animazio-jaialdirik garrantzitsuenean lehiatuko da

Annecyko Nazioarteko Animazio Zinemaldia ekainaren 13tik 18ra egingo dute.
Unicorn Wars. Argazkia: EITB Media.
Unicorn Wars. Argazkia: EITB Media.

Unicorn Wars euskal ekoizpena Annecyko (Frantzia) Nazioarteko Animazio Zinemaldiko sail ofizialean izango da. Munduko animazio-jaialdirik handiena da, eta ekainaren 13tik 18ra egingo dute. Aurtengoa 46. edizioa izango du.

Filmak gatazka bat kontatzen du, erlijioaren jarraitzaile sutsuak diren bi hartzen eta adarbakar ekologista batzuen artekoa. Istorio apokaliptiko horrek gerraren aurkako aldarria egiten du, umorea eta fantasia uztartuta.

Euskal produkzioa film hauekin lehiatuko da sail ofizialean:

- Blind Willow, Sleeping Woman (Pierre Földes)

- Charlotte (Eric Warin eta Tahir Rana)

- Goodbye, DonGlees (Atsuko Ishizuka)

- The Island (Anca Damian)

- No dogs Nor Italians Allowed (Alain Ughetto)

- Little Nicholas – Happy as Can Be (Amandine Fredon eta Benjamin Massoubre)

- Misaki no Mayoiga (Shinya Kawatsura)

- My Love Affair With Marriage (Signe Baumane)

- Nayola (José Miguel Ribeiro)

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

‘Itzalak argitzen’: euskal zinemaren lau klasikoren zaharberritze prozesua erakusten duen dokumentala

Koldo Almandozek eta Gorka Bilbaok 'Itzalak argitzen' dokumentala gauzatu dute 80ko hamarkadaren erdialdean ekoitzitako lau film ertain zaharberritzeko prozesua dokumentatu ostean: ‘Hamaseigarrenean, aidanez’ (Anjel Lertxundi, 1985), ‘Zergatik panpox’ (Xabier Elorriaga, 1985), ‘Ehun metro’ (Alfonso Ungria, 1985) eta ‘Oraingoz izen gabe’ (Jose Julian Bakedano, 1986). Euskadiko Filmategiaren barruko Euskal Zinema zikloan estreinatuko da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X