Zinemaren Jaia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zinemako sarrerak, 3,5 euroan Hegoaldean

Zinemaren Jaiarekin bat, zinema aretoetan ikusgai daude, besteak beste, "La cosagración de la primavera", "Black Is Beltza 2: Ainhoa", "918 gau", "La vida padre" eta "Izurde mutikoa".
"Black Is Beltza 2: Ainhoa" da prezio horretan ikusi ahal den pelikuletako bat
"Black Is Beltza 2: Ainhoa" da prezio horretan ikusi ahal den pelikuletako bat

Zinemaren Jaia urriaren 3tik 6ra iritsiko da Hegoaldeko zinema aretoetara, pandemiaren aurreko datuekin alderatuta % 37ko jaitsiera izan duen sektorea biziberritzeko helburuz.

Aretoetan 3,5 euroren truke sartzeko, ikusle guztiek akreditazioa jaso behar dute ekimenaren webgune ofizialean, betiere 60 urtetik gorakoak eta 14 urtetik beherakoak ez badira, horiek ez baitute urrats hori egin beharko.

Ekimenaren antolatzaileak dira Fedicine Zinema Banatzaileen Espainiako Federazioa, FECE Espainiako Zinema Federazioa eta ICAA Zinematografia eta Ikus-entzunezko Arteen Espainiako Institutua.

Zinemetako eskaintza

Zinema aroetarako karteletan, hainbat film ageri dira egunotan, hala nola "La consagración de la primavera", "Black Is Beltza 2: Ainhoa", "918 gau", "La vida padre" EITBren parte-hartzea duten lanak eta "Izurde mutikoa" euskarara bikoiztutako animaziozko pelikula.

Zure interesekoa izan daiteke

"Cada día nace un listo" Arantxa Echevarriaren pelikularen teaser kartela.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Horrelakoa da “Cada día nace un listo”, Arantxa Echevarriak “La infiltrada”ren ondoren egin duen filma

Pelikula, “satira garratz bat”, Malagako zinema jaialdiko Sail Ofizialean aurkeztuko dute, lehiatik kanpo, maiatzaren 22an zinema aretoetan estreinatu aurretik.   Cada día nace un listo, Arantxa Echevarría bilbotar zinemagilearen film berria, Malagako zinema jaialdian estreinatuko dute; martxoaren 6tik 15era egingo dute jaialdia.   Echevarriak eta Patricia Campok idatzia, Hugo Silva, Susi Sánchez, Dafne Fernández, Jaime Olías, Ginés García Millán, Diego Anido, Markos Marín, Marina Ostolaza, Sofía Otero eta Javier Tolosa dira aktoreak, eta Belen Rueda, Pedro Casablancek eta Gonzalo de Castrok ere hartu dute parte. EITBren parte-hartzea du Lazona Zinemaren eta Lamia Produccionesen ekoizpenak. Echevarriaren seigarren film luzea da Cada día nace un listo (2026), Carmen y Lola (2018), La Familia Perfecta (2021), Chinas (2023), Políticamente Incorrectos (2024) eta La infiltrada (2024) lanen ondoren.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X