Zinema
Gorde
Kendu nire zerrendatik

'Irati', Paul Urkijoren bigarren film luzea, otsailaren 24an iritsiko da zinema aretoetara

Pelikula VIII. mendean giroturik dago, euskal mitologiaren osagai magikoekin. Paul Urkijo zuzendariaren hitzetan, "Irati beti kontatu nahi izan dudan Erdi Aroko abentura pelikula fantastikoa da".
Argazkia: David Herranz
Argazkia: David Herranz

'Irati', Paul Urkijoren bigarren film luzea, 2023ko otsailaren 24an iritsiko da zinema-aretoetara, Sitgesko nazioarteko jaialdiaren sail ofizialean lehiatu ondoren. Hasiera batean, azaroan estreinatuko zutela iragarri zuten, baina atzeratu egin dute filma zinema aretoetara eramateko eguna,

Araba, Gipuzkoa, Bizkaia, Nafarroa eta Huescako toki ezberdinetan filmatu dute, eta VIII. mendean giroturik dago, euskal mitologiaren osagai magikoekin. Kristautasuna Europan zabaltzen ari zen, sinesmen paganoak desagertzen ziren bitartean.

Paul Urkijo zuzendariaren ahotan, "Irati beti kontatu nahi izan dudan Erdi Aroko abentura pelikula fantastikoa da".

Foto: David Herranz Foto: David Herranz

"Irati" filmak EITBren parte-hartzea du.

Filmak euskara du hizkuntza nagusia, eta aktoreen zerrenda Goya sariaren azken irabazlea, Eneko Sagardoy (Handia); Edurne Azkarate (Gutuberrak), Iñigo Aranbarri (Patria, Nora), Nagore Aranburu (Loreak, Patria), Elena Uriz (Akelarre, Lo nunca visto), Iñaki Beraetxe (Ostertz, Ocho apellidos vascos), Ramon Agirre (Errementari, Handia), Kepa Errasti (Loreak, Lasa eta Zabala) eta Itziar Ituñok (La casa de papel, Goenkale) osatzen dute, besteak beste.

Film luzearen talde teknikoari dagokionez, Nerea Torrijos jantzien arduraduna izan da, eta Mikel Serrano arte zuzendaria. Bestalde, Maite Arroitajauregik eta Aranzazu Callejak soinu banda egin dute. 'Akelarre' pelikulagatik Goya saria irabazi zuten guztiek. Azkenik, David Heras eta Jon Serrano efektu berezien arduradunak izan dira, eta Gorka Gomez argazki-zuzendaria.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

AEBko aktoreen sindikatuak bultzada eman dio "Sinners"i

Oscar sarietarako bi aste falta direla, banpiroen dramak film onenaren saria irabazi du bart SAG-AFTRA Hollywoodeko aktoreen sindikatu nagusiaren sarien 32. edizioan.  Michael B. Jordanek aktore onenaren saria jaso du 'Sinners' filmean egindako lanagatik, Leonardo DiCaprio (One Battle After Another), Ethan Hawke (Blue Moon), Jesse Plemons (Bugonia) eta Timothée Chalameten (Marty Supreme) aurrean.  Emakumezkoen atalean, Jessie Buckley irabazi du saria, Hamnet filmean egin duen paperari esker. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X