Ekainak 26 – uztailak 3
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zinegoak jaialdiak aniztasuna goraipatu du aurtengo kartelean

Bilboko LGTBIQ+ zinema eta arte eszenikoen jaialdia ekainaren 26tik uztailaren 3ra egingo dute aurten, eta Estela Osorio bilbotarrak diseinatu du aurtengo kartela.
Estela Osorio bilbotar diseinatzaile grafikoak sortu du kartela
Estela Osorio bilbotar diseinatzaile grafikoak sortu du kartela

Zinegoak LGTBIQ+ zinema eta arte eszenikoen Bilboko jaialdia ekainaren 26tik uztailaren 3ra egingo dute, ekainaren 28arekin bat, LGTBIQ+ aldarrikapenen data esanguratsuenetako batean.

Hilabete baino apur bat gehiago gelditzen dela, zuzendaritza taldeak jaialdiaren kartel ofiziala aurkeztu du gaur.

Estela Osorio bilbotar diseinatzaile grafikoak sortu du kartela: "Ez dugu irudian agertzen den materiala zehaztu nahi izan, sentsazio ezberdinak sortu nahi genituelako. Baina, aldi berean, Zinegoaken 20. urteurrenari keinu bat egitea ere bilatu dugu, ehundura krematsu eta arrosa erabiliz, ospakizunaren ideiarekin ere lotuko gaituena".

Jaialdiaren 20. urteurrenaren kariaz, Alaitz Arenzana jaialdiko zuzendari artistikoak adierazi du "kulturaren bidez sexu, identitate eta genero aniztasunari buruz eztabaidatzeko, salatzeko eta hausnartzeko foroa" izaten jarraitu nahi dutela.

Zinegoak 2023 kartela cartel Zinegoak 2023 kartela cartel

Zure interesekoa izan daiteke

"Cada día nace un listo" Arantxa Echevarriaren pelikularen teaser kartela.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Horrelakoa da “Cada día nace un listo”, Arantxa Echevarriak “La infiltrada”ren ondoren egin duen filma

Pelikula, “satira garratz bat”, Malagako zinema jaialdiko Sail Ofizialean aurkeztuko dute, lehiatik kanpo, maiatzaren 22an zinema aretoetan estreinatu aurretik.   Cada día nace un listo, Arantxa Echevarría bilbotar zinemagilearen film berria, Malagako zinema jaialdian estreinatuko dute; martxoaren 6tik 15era egingo dute jaialdia.   Echevarriak eta Patricia Campok idatzia, Hugo Silva, Susi Sánchez, Dafne Fernández, Jaime Olías, Ginés García Millán, Diego Anido, Markos Marín, Marina Ostolaza, Sofía Otero eta Javier Tolosa dira aktoreak, eta Belen Rueda, Pedro Casablancek eta Gonzalo de Castrok ere hartu dute parte. EITBren parte-hartzea du Lazona Zinemaren eta Lamia Produccionesen ekoizpenak. Echevarriaren seigarren film luzea da Cada día nace un listo (2026), Carmen y Lola (2018), La Familia Perfecta (2021), Chinas (2023), Políticamente Incorrectos (2024) eta La infiltrada (2024) lanen ondoren.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X