Victor Ericeren filma
Gorde
Kendu nire zerrendatik

"Cerrar los ojos"ek txalo zaparrada beroa jaso du Canneseko jaialdian

Erice (berak hala erabakita) bertan ez zegoela, EITBren parte-hartzea duen filmaren lantaldeak Frantziako jaialdiaren Premiere sailean aurkeztu zuen "Cerrar los ojos", lehiatik kanpo.
Helena Miquel, Jose Coronado, Ana Torrent, Manolo Solo eta María León, atzo Cannesen. Argazkia: Efe.
Helena Miquel, Jose Coronado, Ana Torrent, Manolo Solo eta María León, atzo Cannesen. Argazkia: Efe.

Txalo zaparrada bero eta luze batek itxi du bart, astelehenarekin, "Cerrar los ojos" Victor Ericeren filmaren lehen proiekzioa Canneseko zinema jaialdian. Zinemagilearen laugarren film luzea literaturari eta zinemari eginiko keinuz beteta dago, eta "El sol del membrillo" bere aurreko film luzea estreinatu eta 31 urtera dator.  

Erice aretoan ez zegoela proiektatu zuten filma, eta datu hori azpimarratu zuen Thierry Fremaux jaialdiaren ordezkari nagusiak bere aurkezpenean.

Fremauxek aretoan egon bazeuden aktoreak aurkeztu zituen, filma hasi aurretik: Manolo Solo, José Coronado, María León, Helena Miquel eta Ana Torrent (gaueko txalo zaparrada handiena jaso zuen Debussy aretoan sartu zenean).

Pelikula bat filmatzen ari dela desagertu den aktore baten (Coronado) istorioa du kontagai "Cerrar los ojos" filmak. Inoiz ez dute haren gorpua aurkituko; 22 urte geroago, telebista saio batek hura gogoratzeko saio bat egingo du, eta antzeztu zituen azken eszenak proiektatuko ditu.

Identitateari eta memoriari buruzko filma da, eta Ericeren artista gustukoen hainbat erreferentzia ditu, hala nola Juan Marse eta Borges idazleenak, baita zenbait autoerreferentzia ere, Ana Torrent aktorearen presentzia esate baterako.

Umea zela, Torrent "El espíritu de la colmena" Ericeren lehen filmean agertu zen, eta gerora kultuzko pelikula bihurtu den lan horrek Urrezko Maskorra irabazi zuen Donostiako Zinemaldian.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Itzalak argitzen": Euskal zinemaren lau klasikoren zaharberritze prozesua erakusten duen dokumentala

Koldo Almandozek eta Gorka Bilbaok Itzalak argitzen dokumentala ondu dute, 80ko hamarkadaren erdialdean ekoitzitako lau film ertain zaharberritzeko prozesua dokumentatu ostean: Hamaseigarrenean, aidanez (Anjel Lertxundi, 1985), Zergatik panpox (Xabier Elorriaga, 1985), Ehun metro (Alfonso Ungria, 1985) eta Oraingoz izen gabe (Jose Julian Bakedano, 1986). Euskadiko Filmategiaren Euskal Zinema zikloan estreinatuko da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X