HERIOTZA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kike Diaz de Rada aktore donostiarra hil da, 65 urte zituela

EITBko zenbait saiotan aritu zen lanean, hala nola 'Jaun ta jabe', 'Ertzainak' edo 'Mi querido Klikosky' telesaila ospetsuetan. Horrez gain, 15 filmetan ere egin zuen lan, tartean, '27 ordu', 'Yoyes', 'Visionarios' edo 'Sabin' lanetan.
Kike Diaz de Rada
Kike Diaz de Rada Ceberio aktore donostiarra. EITB Mediaren bideo batetik hartutako irudia

Kike Diaz de Rada Ceberio aktore, gidoigile eta idazle donostiarra hil da, 65 urte zituela.

1959an jaioa, Tanttaka antzerki konpainiako sortzaileetako bat izan zen bera, Mireia Gabilondo eta Fernando Bernues aktoreekin batera.

EITBko zenbait saiotan aritu zen lanean, hala nola 'Jaun ta jabe', 'Ertzainak' edo 'Mi querido Klikowsky' telesaila ospetsuetan.

Horrez gain, 15 filmetan ere egin zuen lan, tartean, '27 ordu', 'Yoyes', 'Visionarios' edo 'Sabin' lanetan.

Beste telebista batzuetan ere hainbat telesail ezagunetan parte hartu zuen, besteak beste, 'Cuentame', 'Ana y los siete', edo 'Hospital Central'.

Gaixorik zegoen, eta eguerdian hil da.

Zure interesekoa izan daiteke

"Aro berria" Irati Gorostidiren filma
18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

"Aro berria" filmaren trailerra

Azaroaren 28an iritsiko da zinema aretoetara Irati Gorostidi zuzendariaren lehen film luzea, Donostiako Zinemaldiko New Directors atalean epaimahaiaren aipamen berezia jaso eta gero.  EITBren parte-hartzea duen filma ur-kontagailuen fabrika bateko langileen batzarrarekin hasten da: azkenean aurrera egingo ez duen greba bat eztabaidatuko dute. Desengainatuta, inkonformistenek eremu intimoagoetara bideratuko dituzte errotiko transformaziorako dituzten nahiak. Batzuek, fabrika utzi, eta mendietako komunitate isolatu batean integratuko dira, non dozenaka gaztek bilaketa bizia egingo duten, esperientzia katartiko partekatuen medioz.

Gehiago kargatu
Publizitatea
X