Zinema
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Pedro Almodovar Urrezko Lehoiaren bila, ''The Room Next Door'' ingelesezko bere lehen film luzearekin

venecia almodovar la habitación de al lado efe
18:00 - 20:00
Pedro Almodovar Urrezko Lehoiaren bila, ''The Room Next Door'' ingelesezko bere lehen film luzearekin
Filmak Tilda Swinton eta Julianne Moore ditu protagonista, eta gerrako erreportari ohi baten (Tilda Swinton) azken egunak kontatzen ditu. Minbiziak jota dago, eta aspaldiko lagun bati (Julianne Moore) agurrean laguntzeko eskatzen dio.

Zure interesekoa izan daiteke

"Aro berria" Irati Gorostidiren filma
18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

"Aro berria" filmaren trailerra

Azaroaren 28an iritsiko da zinema aretoetara Irati Gorostidi zuzendariaren lehen film luzea, Donostiako Zinemaldiko New Directors atalean epaimahaiaren aipamen berezia jaso eta gero.  EITBren parte-hartzea duen filma ur-kontagailuen fabrika bateko langileen batzarrarekin hasten da: azkenean aurrera egingo ez duen greba bat eztabaidatuko dute. Desengainatuta, inkonformistenek eremu intimoagoetara bideratuko dituzte errotiko transformaziorako dituzten nahiak. Batzuek, fabrika utzi, eta mendietako komunitate isolatu batean integratuko dira, non dozenaka gaztek bilaketa bizia egingo duten, esperientzia katartiko partekatuen medioz.

Gehiago kargatu
Publizitatea
X