Michael Madsen, 'Kill Bill' eta 'Reservoir Dogs' filmetako aktorea hil da, 67 urterekin
Malibuko bere etxean topatu dute aktorea hilda, antza, bihotzekoak-jota. Madsenek, Quentin Tarantinoren film ugaritan lan egiteaz gain, ehunka film eta telesailetan parte hartu du 1983an bere ibilbide artistikoa hasi zuenetik.
Michael Madsen aktore estatubatuarra hil da ostiral honetan, 67 urte zituela. Kill Bill eta Reservoir Dogs filmetan egindako lanengatik laudatua izan da, besteak beste.
Agintariek The Hollywood Reporter hedabideari baieztatu diotenez, Madsen konorterik gabe aurkitu zuten Malibuko bere etxean, 911ko dei bat jaso eta gero.
Bere ordezkariak hedabide nazionalei baieztatu dienez, aktoreak, itxuraz, "bihotzekoa" izan du eta TMZri adierazi dio Madsen gogotsu zegoela zinema independentean egiten ari zen lana erakusteko, Resurrection Road, Concessions eta Cookbook for Southern Housewives film luzeak, esaterako.
Madsen Quentin Tarantinoren filme ugaritan agertu zen, zinemagilearen opera prima Reservoir Dogs-en bezala, gerora etorriko ziren The Hateful Eight, Kill Bill edo Once Upon a Time in Hollywood filmetan.
IMDb datu-basearen arabera, 328 lan baino gehiagok osatu dute Madsenen ibilbidea, eta horien artean aipatzekoak dira Mike Newellen Donnie Brasco eta Ridley Scotten Thelma & Louise esaterako.
Madsen Chicagon jaio zen 1957ko irailaren 25ean eta Matthew Broderick protagonista zuen 1983ko War Games filmean lortu zuen zinemako lehen papera.
Ibilbidearen zatirik handiena zinemari eskaini bazdion ere, parte hartu zuen telebistako hainbat saiotan ere, Vengance Unlimited edo Tilt.
Gainera, ekoizle eta gidoilari gisa ere aritu zen eta hainbat liburu argitaratu zituen poeta gisa, hala nola Burning in Paradise, 1998an, edo Expecting Rain, 2013an.
Zure interesekoa izan daiteke
Alejandro G. Iñarritu: "Bilbon egotea benetan sinbolikoa da niretzat"
Hotz zaplada batez hartzen du bisitaria, EITBren Bilboko egoitzaren 5. platoan, “Carne y arena” Alejandro Gonzalez Iñarritu mexikar zuzendariak sortutako errealitate birtualeko “esperientziak”.
“Palestine 36” filmak irekiko du Giza Eskubideen Donostiako Zinemaldia
Apirilaren 23tik 30era 23. edizioa egingo duen jaialdiko pelikuletan hizpide hartuko dituzte, besteak beste, emakumeek erlijioetan duten zeregina, larrialdi klimatikoa, prekarietatearen feminizazioa eta pertsona transek landa giroan duten egoera.
Piztu ziren argi gorriak Hernaniko eskalextrikean
"Argi Gorriak" telesailaren zortzi ataletan, krudela oso da komedia, bizitza nola. Zortzi atal horietan, algarak izozten dizkizute gidoilariek eztarrian.
Stephen Colbertek "Eraztunen jauna" sagako film berria idatziko du, lehen liburuan oinarrituta
Film berria, Eraztunen jauna: eraztunaren komunitatea liburuko lehen kapituluetan oinarrituko da, Peter Jacksonen zinema-egokitzapenean sartu ez ziren kapituluetan, hain zuzen ere.
Martxoak 3 Elkarteak Paul Laverty sarituko du Langilearen Inguruko Zinema Astean
Arkabia Gasteizko aretoa izango da jaialdiaren egoitza, eta eskoziar gidoilaria, Ken Loachen ohiko lankidea, itxiera galan izango da. Zikloan, Estibaliz Urresolak eta Irati Gorostidik ere hartuko dute parte, eta, besteak beste, The Old Oak, Cuerdas eta Contadores ikusi ahalko dira.
Fant zinema jaialdiak Eugenio Mira zuzendaria sarituko du
Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren Film Laburren Sail Ofizialak 19 lan proiektatuko ditu, horietako hamar euskal ekoizpenak. Fantasiazko zinemaren jaialdiaren 32. edizioa maiatzaren 8tik 16ra egingo dute.
Crossover jaialdiak Donostia telesailen hiriburu bihurtuko du aste honetan
Bederatzigarren edizioak estreinaldiak, topaketak eta larunbatera arteko jarduerak bilduko ditu, euskarazko programazio zabalarekin.
Chuck Norris hil da
Aktorearen ibilbidea arte martzialei lotuta dago. 90eko hamarkadan, Walker Texas Ranger telesailak arrakasta eman zion.
Iñarritu: "Kamera ikusleari eman diot eta bakoitzak esperientzia ezberdina biziko du"
Alejandro Gonzalez Iñarritu zinemagile mexikarrak "Carne y arena" instalazioa aurkeztu du EITBren Bilboko egoitzako 5. platoan. Zuzendariak espazio honetan sortzen diren sentsazio eta bizipenak azaldu dizkigu.
Iñarrituren "Carne y arena", mugan hara-hona
“Carne y arena” EITBren Bilboko egoitzan ekainaren 20ra arte bisitagai dagoen murgiltze instalazioan, Alejandro Gonzalez Iñarritu mexikar zinemagileak bultza egiten dio bisitariari besteen zapatetan sartzeko, une batez ezdeusei bidean lagundu eta mugan hara-hona ibiltzeko, errealitatetik fikziora, haragitik pixelera, hareatik zulora eta gizatasunetik ankerkeriara.