Estreina
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Urriaren 10ean estreinatuko dute “Karmele” filma

Lehenago, Asier Altunaren filma Donostiako Zinemaldiko Sail Ofizialean proiektatuko dute. Jone Laspiur eta Eneko Sagardoy dira protagonistak, eta “Elkarrekin esnatzeko ordua” Kirmen Uriberen eleberrian oinarrituta dago.
"Karmele" filmaren kartela

Karmele Asier Altuna zuzendariaren (Amama, Aupa Etxebeste!, Agur, Etxebeste) film luzea urriaren 10ean estreinatuko da. EITBren parte-hartzea duen filma Donostiako Zinemaldian ikusiko da lehenago, nolanahi den, Sail Ofizialaren barruan baina lehiatik kanpo, proiekzio berezi batean.

Fikziozko filma Elkarrekin esnatzeko ordua Kirmen Uriberen eleberrian oinarrituta dago, Jone Laspiur eta Eneko Sagardoy ditu protagonista eta Nagore Aranburu eta Javier Barandiaran ere ageri dira antzeztaldean.

Karmele eta haren familia Frantzian erbesteratuko dira 1937an, gerraren ondorioz. Han, Karmelek erbesteko euskal enbaxada kulturalaren proposamena jasoko du, dantza  eta musika ikuskizunen bitartez gerraren kontra borrokatzeko.

Bide horretan, Txomin ezagutuko du, tronpeta-jole profesional bat, eta harekin maiteminduko da. Venezuelan bizi ondoren, bikotea etxera itzuliko da, kendu zieten guztia berreskuratzeko esperantzarekin.

Aitor Etxebarria (musika), Ander Sistiaga (ekoizpen zuzendaria), Javier Agirre (argazki zuzendaria), Zaloa Ziluaga (arte zuzendaria), Alazne Ameztoy (soinua) eta Nerea Torrijos (jantziak) profesionalak daude lantaldean. 

"Karmele" filmaren kartela

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

AEBko aktoreen sindikatuak bultzada eman dio "Sinners"i

Oscar sarietarako bi aste falta direla, banpiroen dramak film onenaren saria irabazi du bart SAG-AFTRA Hollywoodeko aktoreen sindikatu nagusiaren sarien 32. edizioan.  Michael B. Jordanek aktore onenaren saria jaso du 'Sinners' filmean egindako lanagatik, Leonardo DiCaprio (One Battle After Another), Ethan Hawke (Blue Moon), Jesse Plemons (Bugonia) eta Timothée Chalameten (Marty Supreme) aurrean.  Emakumezkoen atalean, Jessie Buckley irabazi du saria, Hamnet filmean egin duen paperari esker. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X