Heriotza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Veronica Echegui espainiar aktorea hil da

Gaixotasun batek jota hil da Yo soy la Juani filmeko protagonista, 42 urte zituela, haren ingurukoek iragarri dutenez.

MADRID, 25/08/2025.- Fotografía de archivo tomada el 22 de septiembre de 2022 que muestra a la actriz Verónica Echegui en la 70 edición del Festival de Cine de San Sebastián. La actriz Verónica Echegui, cuatro veces nominada al Goya y que se dio a conocer por su papel de La Juani en la película de Bigas Luna de 2006, ha fallecido en Madrid a los 42 años, según ha informado la Unión de Actores y Actrices en sus redes sociales. EFE/ Javier Etxezarreta

Yo soy la Juani Bigas Lunaren filmaren protagonista da Echegui

Veronica Echegui espainiar aktorea (Verónica Fernández de Echegaray, Madril 1983) atzo, igandearekin, hil zen Madrilen, gaixotasun batek jota. 42 urte zituen interprete eta zuzendariak. 

Yo soy la Juani Bigas Lunaren filmaren protagonista moduan bereganatu zuen lehenik Echeguik publikoaren arreta, 2006an, eta harrezkero Daniel Calparsoro, Gorka Merchan, Marta Ripoll, Daniel Sanchez Arevalo, Cesc Gay eta Pau Freixas zuzendariekin lan egin du, besteak beste, baita Intimidad euskal ekoizpenean ere.

2022an, fikziozko film labur onenaren Goya saria irabazi zuen, Tótem loba lanari esker. 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Itzalak argitzen": Euskal zinemaren lau klasikoren zaharberritze prozesua erakusten duen dokumentala

Koldo Almandozek eta Gorka Bilbaok Itzalak argitzen dokumentala ondu dute, 80ko hamarkadaren erdialdean ekoitzitako lau film ertain zaharberritzeko prozesua dokumentatu ostean: Hamaseigarrenean, aidanez (Anjel Lertxundi, 1985), Zergatik panpox (Xabier Elorriaga, 1985), Ehun metro (Alfonso Ungria, 1985) eta Oraingoz izen gabe (Jose Julian Bakedano, 1986). Euskadiko Filmategiaren Euskal Zinema zikloan estreinatuko da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X