Veronica Echegui espainiar aktorea hil da
Gaixotasun batek jota hil da Yo soy la Juani filmeko protagonista, 42 urte zituela, haren ingurukoek iragarri dutenez.
Yo soy la Juani Bigas Lunaren filmaren protagonista da Echegui
Veronica Echegui espainiar aktorea (Verónica Fernández de Echegaray, Madril 1983) atzo, igandearekin, hil zen Madrilen, gaixotasun batek jota. 42 urte zituen interprete eta zuzendariak.
Yo soy la Juani Bigas Lunaren filmaren protagonista moduan bereganatu zuen lehenik Echeguik publikoaren arreta, 2006an, eta harrezkero Daniel Calparsoro, Gorka Merchan, Marta Ripoll, Daniel Sanchez Arevalo, Cesc Gay eta Pau Freixas zuzendariekin lan egin du, besteak beste, baita Intimidad euskal ekoizpenean ere.
2022an, fikziozko film labur onenaren Goya saria irabazi zuen, Tótem loba lanari esker.