Zinemaldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bi fikzio eta Tetsuro Maeda, Jota Urondo eta Joan Roca sukaldarien erretratuak, Culinary Zinemaren plater nagusiak

Donostiako Zinemaldiaren Culinary Zinema sailak 73. edizioko menua aurkeztu du gaur, Donostian. Jon Arreguik Tetsuro Maeda Atxondoko Txispa jatetxeko arduradunari eginiko erretratuak EITBren parte-hartzea du, eta Virginia Jönas Urigüen bilbotarra da “El legado de Can Roca”ren egileetako bat.
"Tetsu, Txispa, Hoshi" filmaren fotograma: Tetsuro Maeda ”Tetsu”
"Tetsu, Txispa, Hoshi" Tetsuro Maeda sukaldari japoniarrari buruzko filma da

Morte cucina Pen-Ek Ratanaruang zuzendari thailandiar sarituaren thrillerrak, Mam New Yorken jatetxe vietnamdar bat irekitzeko ametsa duen Texasko sukaldari bati buruzko ekoizpen frantziarrak, eta Joan Roca, Javier Urondo eta Tetsuro Maeda chefen inguruko ez-fikziozko pelikula banak osatzen dute Donostia Zinemaldiaren 73. edizioko Culinary Zinema saileko menua. Bost filmak Culinary Zinema saria eta horrek dakartzan 10.000 euroak eskuratzeko lehiatuko dira Donostiako Zinemaldian, irailaren 19tik 27ra.

Tetsu, Txispa, Hoshi Tetsuro Maeda sukaldari japoniarrari eta haren jatetxeari, Txispa Atxondoko ibarrean kokatutako espazioari, buruzko dokumentala da. Jon Arregui Larrazabalek (Portugalete, 1970) zuzendu du EITBren parte-hartzea duen lana.

Uno de los nuestros. El legado de Joan Roca visto por 70 estrellas Michelin lanean, 20 sukaldarik El Celler de Can Roca jatetxeko sukaldaria omentzen dute. Jorge Fernández Mayoralek (Logroño, 1982) eta Virginia Jönas Urigüenek (Bilbo, 1975) zuzendu dute Culinary Zinemari amaiera emango dion filma.

Saileko bost filmetako laurekin batera, afari tematikoak () egingo dira irailaren 23tik 26ra Basque Culinary Centerren. 85 euro balioko dute emanaldi eta afari tematikorako sarrerek.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Itzalak argitzen": Euskal zinemaren lau klasikoren zaharberritze prozesua erakusten duen dokumentala

Koldo Almandozek eta Gorka Bilbaok Itzalak argitzen dokumentala ondu dute, 80ko hamarkadaren erdialdean ekoitzitako lau film ertain zaharberritzeko prozesua dokumentatu ostean: Hamaseigarrenean, aidanez (Anjel Lertxundi, 1985), Zergatik panpox (Xabier Elorriaga, 1985), Ehun metro (Alfonso Ungria, 1985) eta Oraingoz izen gabe (Jose Julian Bakedano, 1986). Euskadiko Filmategiaren Euskal Zinema zikloan estreinatuko da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X