“La Grazia” Paolo Sorrentinoren film berriak abiatuko du Veneziako zinema jaialdia
Gaur, asteazkenarekin, Werner Herzog alemaniarrak jaialdiaren ohorezko Urrezko Lehoia jasoko du, Francis Ford Coppolaren eskutik. Palmaresean agertzeko lehian, hamaika zuzendari handiren azken lanak: Olivier Assayas, Noah Baumbach, Kathryn Bigelow, Guillermo del Toro, Jim Jarmusch, Pietro Marcello…
Toni Servillo, "La Grazia" Paolo Sorrentinoren film berriko protagonista
Veneziako zinema jaialdiaren alfonbra gorria zabalduta ageri da dagoeneko, asteazkenetik irailaren 6ra arte estreina deigarrienak hartzeko gertu. Lidon, Kanalen Hiriari aurrez aurre begiratzen dion uharte luzangan, gaur hasiko da Mostra, La Grazia Paolo Sorrentinoren filmaren proiekzioarekin. Ohi bezala, Toni Servillo aktorea jarri du napolestarrak bere aginduetara oraingoan ere.
Gainera, asteazkeneko irekiera ekitaldian, Werner Herzog alemaniar zinemagileak ohorezko Urrezko Lehoia jasoko du Francis Ford Coppoloaren eskutik, azken horri bihotzeko ebakuntza egin eta hogei egunera besterik ez. Zinema jaialdiaren ohorezko saria Kim Novak aktoreak ere jasoko du, 82. edizio honetan.
Horiez gain, beste izar askok egingo dute dir-dir Lidon, hala nola Julia Roberts After the hunt Luca Guadagninoren filmeko (lehiaketaz kanpo) protagonistak, George Clooney Jey Kelly Noah Baumbachen filmeko izar nagusiak, Alicia Vikanderrek, Cate Blanchettek, Mia Gothek, Laura Dernek, Emily Bluntek, Willem Dafoek, Adam Driverrek, Christoph Waltzek, Andrew Garfieldek, Sofia Coppolak eta Tilda Swintonek.
Han izango dira, halaber, Jacob Elordik eta Oscar Isaacek osatutako bikotea, monstruoa eta sortzailea Guillermo del Toro mexikarrak eginiko Frankenstein klasikoaren moldaketa berrian, zeina lehian izango baita Italiako zinema jaialdian.
Del Torok puntako aurkariak izango ditu Urrezko Lehoirako eta gainerako sarietarako bidean: Sorrentino bera, Olivier Assayas, Noah Baumbach, Kathryn Bigelow, Jim Jarmusch, Yorgos Lantimos, Pietro Marcello, László Nemes, François Ozon Arrotza Camusen lanaren moldaketa batekin eta Park Chan-Wook, besteak beste.
Lehiatik kanpo ere izen handiak daude; hots, Gudagnino, Julian Schanbel eta Jainko antzerkia Oscar Isaac, Gal Gadot, Gerard Butler, Al Pacino, John Malkovich, Martin Scorsese, Jason Momoa y Benjamin Clementine aktoreein; Gus Van Sant eta Sofia Coppola.
"Venezia, Palestinaren alde"
Mostraren edizio hau Palestinako egoerak ere baldintzatuko du, ia bi urteko Israelen bonbardaketen ondoren.
Italiar zinemako profesional talde batek 'Venice4Palestine' ("Venezia Palestinaren alde") izeneko kolektiboa sortu du, eta Israelek egindako genozidioa salatzeko eskatu dio zinema jaialdiari, gutun ireki batean (sektoreko 1.500 pertsonak baino gehiagok sinatu dute).
Bi izen aipatu dituzte idatzi horietan: Gal Gadot aktore israeldarrarena eta Gerard Butler aktore britainiarrarena, Julian Schnabelen In the hand of Dante filmeko aktore nagusiarena. Israelgo Gobernua babesten duten neurrian, gonbidapena kentzeko eskatu diete antolatzaileei.
Gainera, datorren larunbaterako, Lido zeharkatuko duen manifestazio bat deitu dute, Palestinako sarraskia salatzeko.
Gazako tragedia, gainera, Urrezko Lehoia lortzeko lasterketan sartuko da, The voice of Hind Rajab filmarekin. Bertan, Kaouther Ben Hania zuzendari tunisiarrak Israelen bonbardaketa batean auto batean harrapatuta geratu ondoren hildako neskato bat gogoratzen du.
Zure interesekoa izan daiteke
100 urte, Rodolfo Valentino Hollywoodeko lehen izar handia hil zela
100 urte bete dira gair Rodolfo Valentino hil zela, Hollywoodeko lehen izar handitzat hartzen dena. Arrakasta handia lortu zuen italiarrak eta oso gazte, 31 urterekin hil zen. Bere heriotzak inoiz ikusi gabeko fenomenoa eragin zuen: 100.000 pertsona baino gehiago bildu ziren hiletan, eta miresleen artean suizidioak ere izan zirela zabaldu zen.
21 film ariko dira 74. Zinemaldiko Zabaltegi-Tabakalera Saria irabazteko lehian
Maria Alche eta Benjamin Naishtaten 'Pedro en el país' filmak emango dio hasiera sekzioari, eta Isaki Lacuestaren 'Jaleos' filmak itxiko du. 13 film luze, 7 labur eta film ertain bat borrokatuko dira saria eskuratzeko, eta ikus-entzunezko performance bat izango da lehiaketatik kanpo, Albertina Carri zinemagile eta idazlearen eskutik.
Michaël R. Roskamen 'Le Faux Soir' filmarekin emango diote amaiera Zinemaldiari
II. Mundu Gerran Belgikako Erresistentziaren operazio batean gertatutakoa azaltzen duen filma lehiaketatik kanpo proiektatuko da irailaren 26an, Kursaalen, palmaresa iragarri ondoren.
Fatih Akinen "Ghost Song" filmak inauguratuko du Zinemaldiko Sail Ofiziala
Zuzendari alemaniarraren film berriaren mundu mailako estreinaldiak irekiko du irailaren 18an Donostiako Zinemaldiaren 74. edizioko Sail Ofiziala. Inaugurazio ekitaldiaren ondoren, Kursaal Auditorioan proiektatuko da filma, eta Akinek Urrezko Maskorra lortzeko lehian parte hartuko duen lehen aldia izango da.
Los Javis, Araujo, Dhont edo Hamaguchiren film berriak eskainiko dituzte Zinemaldiko Perlak sailean
Guztira 16 film luze proiektatuko dira Perlak sailean eta guztiak, Olivier Nakache eta Eric Toledanoren 'Juste une illusion' izan ezik, Donostia Hiria Publikoaren Saria eskuratzeko lehiatuko dira.
Zinemaldiko Belodromoko saioetarako sarrerak salgai daude dagoeneko
Donostiako belodromoak 'Karateka' eta 'Muguruza FM 40 Tour' filmen mundu mailako estreinaldiak hartuko ditu, baita 'Go! azen' telesailaren denboraldi berriaren lehen atala ere.
Hayden Panettiere aktorea hil da, 'Scream' eta 'Heroes'-eko protagonista, 36 urte zituela
Aktorearen ordezkariak baieztatu du albistea, baina oraingoz ez dute jakinarazi zergatik hil den.
Zinemaldiak Urrezko Maskorra lortzeko lehian arituko diren sei film gehiago iragarri ditu
Jesse Eisenbergen eta Fred Cavayeren lanak, besteak beste, aurretik iragarritako hamar izenburuei batuko zaizkie Zinemaldiko Sail Ofizialean.
Leihoa irekita izan arren, pantailarik ez
Werner Herzog, Donostia saria
Zuzendari, gidoilari, ekoizle eta aktore alemaniarrari Zinemaldiko ohorezko sari ospetsuenetako bat emango diote. Herzogek inaugurazio-ekitaldian jasoko du saria, eta bere azken filma aurkeztuko du: Bucking Fastard.