Veronica "La Juani" izan zenekoa
Ez diot heriotza-oharrik egingo. Sekula ere ez dut egiten. Inori ez. Heriotza dator eta bizitza doa. Edo aldrebes. Edo, batek daki, bataren etorrerak ez du zertan ekarri bestearen suntsipena.
Segidako testua ez da, beraz, zendu berri den Veronica Echegui aktore eta zinemagilearen ohorez idatzitako hil-kanta, bizi-gomutagarria, zeluloide-hil-mezu bizia baizik.
Sustraiak, sustrai sendo eta zaharrak, Gipuzkoan zituen Veronica Fernández de Echegaray 2006an deskubritu nuen nik ere, denok bezala, markaz fuerakoa izan zen Bigas Luna zuzendariaren Yo soy la Juani izenburuko zinema artefaktu hartan, zeina poligonoetan, plastikozko txandalez jantzita, legez kanpoko kotxe lasterketetan parte hartzen duten legerik gabeko mutilekin amodio (edo) kontuetan ibiltzen diren nesken laudorio ikaragarria den. Bai, neska horien aldeko potreta itzel eta balenta, desairez ‘txoni’ deitutako emakume gazte horien alabantza gazi-gozoa.
Hantxe maitemindu ginen denok Veronica Echeguirekin. Zergatik? Zaila oso, azaltzen. Hobe duzue Yo soy la Juani, fotogrametako aldarrikapen sutsua, ikusi. Filmin plataforman da eskuragarri. Ez ahaztu, inolaz ere, ze maila altuko zinema sortzailea izan zen Bigas Luna. Aurki ezazue, sareetan ere, harrituko zaituzten Bilbao izenburuko bere lana. Ez, ez da Bizkaiko hiriburuaren isla titaniozkoa, baizik eta psikopata baten inguruko kontakizuna. Orduan zergatik deitzen da Bilbao? Striptease saioak burutzen dituen dantzari baten izengoitia da. Psikopata berarekin zoratzen da seko…
La Juani eta Veronica ikasi genuen maitatzen. Pasa ziren urteak, pasa ziren pelikulak, pasa ziren telesailak eta jarraitzen genuen guk minbiziak jota 42 urtez hil berri den aktorea miresten. Derrepentean, 2021ean zuzendari afanetan ibilia zela, bazuela Tótem Loba izeneko lan kristona esan ziguten. Poztu ginen. Ikusteko irrikan geunden. Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldian estreinatu zen.
Ez zen kokapen txarra, baina, aterpe edo erakusleiho moduan, egokia suerta zitekeen era berean Donostiako Beldurrezko Astea. Edo Bilboko FANT jaialdia. Zergatik? Totem Lobak izua duelako zeluloidezko erraietan. Herriko festetan parte hartzera gonbidatu du lagunak Estibaliz. Ondo pasatzeko beta zoragarria dirudi. Badakizue, baina, herri askotako tradizioak ilun samarrak suerta daitezkeela. Bai, herri gehienetakoak. Bai, Euskal Herriko inauteak barne (egia esatearren, bereziki gure inauteriak…)
23 minutu dirau Totem Lobak. Echeguik aise, trebe, airos, zuhur maneiatzen du kamera, irudiak eta soinua nahasten iaioa ematen du arras, eta muntaia gobernatzen, primerakoa. Ez zen batere arraroa izan Goya saria eskuratzea. Dudarik baduzue, film labur izuzko hau, barrenetan salaketa gordina gordetzen duena, ere Filminen da….
Testu hau ez da ez hil-kanta, zuek Veronicarekin ez ahazteko edo Echegui ezagutzeko akuilu gisa erabilitako hitzak baizik.
Izan dadila zuretzat pisu gutxikoa lurra, Veronica.
Zure interesekoa izan daiteke
Zinemaldiaren zuzendari berria aukeratzeko lehiaketa publikoa hasi da
Jose Luis Rebordinosek 2026ko abenduaren 31n utziko du zinema jaialdiaren gidaritza, eta haren ordezkoa “goi mailako unibertsitate titulua, ingeles maila handia eta euskaraz nahiz gaztelaniaz komunikatzeko gaitasuna dituen pertsona bat” izango da.
AEBko aktoreen sindikatuak bultzada eman dio "Sinners"i
Oscar sarietarako bi aste falta direla, banpiroen dramak film onenaren saria irabazi du bart SAG-AFTRA Hollywoodeko aktoreen sindikatu nagusiaren sarien 32. edizioan. Michael B. Jordanek aktore onenaren saria jaso du 'Sinners' filmean egindako lanagatik, Leonardo DiCaprio (One Battle After Another), Ethan Hawke (Blue Moon), Jesse Plemons (Bugonia) eta Timothée Chalameten (Marty Supreme) aurrean. Emakumezkoen atalean, Jessie Buckley irabazi du saria, Hamnet filmean egin duen paperari esker.
Alauda Ruiz de Azua: "Ametsetako gaua da"
Barakaldar zinemagilea pozik agertu da "Los domingos" filmak bost Goya sari irabazi eta gero.
Jose Ramon Soroiz: "Puztuta, bete-bete eginda nago"
Legorretar aktoreak gizonezko aktore protagonista onenaren Goya saria irabazi du Bartzelonan, "Maspalomas" filmean egindako lanagatik.
Nagore Aranburu: "Poz-pozik nago"
"Los domingos" filmean egindako lanari esker antzeztaldeko emakumezko aktore onenaren Goya saria jaso berritan, azpeitiar aktorearekin hitz egin dugu. "Oso gauza politak pasatu zaizkit, eta oso eskertuta nago", esan du.
Ibone Bengoetxea harro agertu da Goya sarietan euskal zinemari egindako aintzatespenagatik
Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakariorde eta Kultura sailburuak sektorearen talentua eskertu du, eta hori bultzatzen duen ekosistema nabarmendu du, erakundeen babesaz harago.
Euskal zinemak urte handia ospatuko nahi du gaur Bartzelonan
Euskal zinemako ekoizpen eta profesionalek Goya sariak irabazteko aukera izango dute gaur gauean, Espainiako Zinema Akademiaren galan. Guztira, 47 izendapen jaso dituzte, 28 kategorietko 23tan.
Euskal zinemak urte oparoa biribildu nahi du Goyetan
Espainiako Zinema Akademiak bere sariak emango ditu larunbat iluntzean, Bartzelonan. Euskal ekoizpen eta profesionalek 47 izendapen jaso dituzte, eta “Los domingos” eta “Maspalomas” filmek, esate baterako, Donostiako Zinemaldian abiatu zuten bide arrakastatsua osatu nahi dute.
Teddy hartza eta Sebastiane patroia, festan eta borrokan Berlinen
Iván & Hadoumek irabazi zuen Berlinen Teddy sari 40.a. Merezi duelako. Zergatik? Polita bezain mikatza delako. Eta pantailaratzen dituen galdera guztietarako erantzunik ez duelako.
Alauda Ruiz de Azua: "Ez da ohikoa film bat elkarrizketa zinematografikoan ez ezik, sozialean ere egotea"
Arantza Ruizek Alauda Ruiz de Azua elkarrizketatu du ETB2ko "12 minutos" saioan. "Los domingos" filmaren zuzendariak arrakasta nola ari den bizitzen eta datorren larunbatean ospatuko den Goya sarien galari begira nola dagoen azaldu du.