Irailak 3-6
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Animadebak 18. urtebetetzea ospatuko du irailaren 3tik 6ra

Nazioarteko film laburren lehiaketa eta haur zein helduentzako film luzeak egongo dira, baita kontzertuak ere, adin nagusitasuna ospatzeko. Michaël Dudok de Witt herbeherear zuzendariak jasoko du ohorezko saria, eta Begoña Vicariok, EITB saria.

Animdeba jaialdiak "The red turtle" proiektatuko du
"The red turtle" Michaël Dudok de Witten filma proiektatuko dute Animadeban

Animadeba animazioaren nazioarteko jaialdiak 18. edizioa ospatuko du aurten, irailaren 3tik 6ra. Edizio honetako ohorezko saria Michaël Dudok de Witt herbeherear zuzendariak (Father and Daughter, The Red Turtle…) jasoko du, “bere estilo poetiko eta liriko bereizgarriagatik ezaguna”.

Gainera, EITB galan (irailak 5, 22:00etan), Begoña Vicario bilbotar zinemagileak Euskal Herriko animaziozko zinema ikusarazi eta saritzeko sortu zen EITB saria jasoko du. Galan, Vicarioren hainbat film labur emango dira, eta Sara Azurza musikariak kontzertua egingo du.

Aurten, 1.410 film labur jaso ditu Animadebak, 128 herrialdetatik, eta horietatik hautatutako 20 lanek hartuko dute parte lehiaketan, hamarna Sail Ofizialean eta EHU Zuzendari Berriak sailean.

Animadebarekin bat, Primeran plataformak bilduma bereziak osatuko ditu 18 urte hauetan zahar jaialdian izan diren euskal ekoizpenak erakusteko: Sultanaren ametsa, Etorriko da (eta zure begiak izango ditu)…  

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

'Azken agurra'ren lehen irudiak: Koldo Almandozen film berriaren trailerra estreinatu dugu

Euskaraz filmatutako dramedia existentzialistak bizitza eta heriotza ditu ardatz, ironia, samurtasuna eta umorea uztartuz. Iñigo Azpitarte eta Izaro Nieto dira protagonistak, hileta zibilak antolatzen dituen enpresa baten jabea eta bertan praktikak egiten dituen gaztea hurrenez hurren. 'Azken agurra' Zinemaldiko Sail Ofizialean, Proiekzio Berezien barruan, aurkeztuko da, eta Koldo Almandozen hirugarren film luzea da, Sipo Phantasma eta Oreina lanen ondoren. Garabi Films eta Txintxua Films ekoiztetxeen koprodukzioa da, Frakasa Films AIEren bitartez, eta Eusko Jaurlaritzaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren, EITBren babesa eta partaidetza izan du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X