Euskal zinemak gala handia ospatuko du, inoiz baino euskal ekoizpen gehiago jaso dituen Zinemaldian
Sara Cozar eta Joseba Apaolaza aktoreek aurkeztuko dute Victoria Eugenia antzokian egingo den gala. Asier Altunak eta Telmo Esnalek Zinemira saria jasoko dute, eta Sara Fantovak EITBren Egile Berriak saria.
Asteartean, irailak 23, Victoria Eugenia antzokiak Euskal Zinemaren Gala Handia hartuko du, Donostiako Zinemaldiko programazioaren barruan, EITBren eskutik. Hitzordu berezia izango da, Zinemaldiaren historian euskal ekoizpen gehien aurkezten ari diren urtean.
22:15etik aurrera ikusi ahal izango den galan, Asier Altunak eta Telmo Esnalek (Txotx!, Aupa Etxebeste, Agur Etxebeste) Zinemira saria jasoko dute, Donostiako Zinemaldiak eta EPE-IBAIAk (Euskal Herriko Ikus-Entzunezko Ekoizle Burujabeen Elkartea) emana, Aupa Etxebeste filma Zinemaldi honetako bertako New Directors sailean estreinatu zela 20 urte bete direnean.
GIDOI + SGAE Euskal Herriko Gidoigile Onenaren Saria Borja Cobeagak jasoko du, Los aitas filmaren gidoiagatik; EAB Bultzada Saria, interpretazio lana aintzatesteko eta bultzatzeko saria, Miren Gaztañagak bere aktore ibilbideagatik; EZAE Saria Arantxa Echevarriaren La infiltrada filmarentzat izango da, Euskadin arrakastatsuena izan den euskal produkzioko filma izateagatik
Victoria Eugenian izango dira Lara Izagirre, Ivan Miñanbres, Marian Fernández, Arantzazu Calleja, Kepa Errasti, Diego San José, Mikel Pagadi, Aitor Eneriz, Fran Lasuen, Jone Laspiur, Alizia Otxoa, Koldo Zuazua, Alfonso Benegas, Iban Garate, Ramon Agirre, Estibaliz Urresola, Paul Urkijo, Koldo Olabarri, Nerea Mazo, Jon Plazaola, Aitziber Garmendia; "Desagertuta", "Go!azen" eta "Irabazi Arte" telesailetako ekipoak; Erika Olaizola, Ainhoa Etxebarria, Telmo Irureta, Amancay Gaztañaga, Süne, Janus Lester Nerea Torrijos, Miren Arzalluz, Eder Aurre, Mikel Urmeneta…
Gala 19:00etan hasiko da, eta 22:15etik aurrera ikusi ahalko da, streamingez.
Zure interesekoa izan daiteke
Urkijok, "Hiru olatuak" filmari buruz: "Egin dudan pelikularik handiena da"
Patrick Stewart 'Star Trek' unibertsoko aktore ospetsua hil da
"La bola negra"-k Oscarra(k) lortuko bal(it)u…
Bilbo zinemaren ikuspegi berriekin beteko du Zinebik, ikus-entzunezkoaren formula nagusien aurrean
Ione Hernandezek "Hermanas" aurkeztu du Semincin
Fantasiazko eta beldurrezko zinemak Donostia beteko du astebetez, urriaren 30etik aurrera
Paul Urkijo “Hiru olatuak” thriller psikologikoa filmatzen hasi da