“Frankenstein” izango da Zinemaldiaren film sorpresa
Donostia Zinemaldiaren 73. edizioko film sorpresa Frankenstein izango da, Mary Shelleyren klasikoaren bertsio berria. Guillermo del Toro zinemagile mexikarrak zuzendu du, eta Oscar Isaac, Jacob Elordi euskal jatorriko aktore australiarra, Christoph Waltz eta Mia Goth ditu protagonista. Bihar (ostirala) proiektatuko dute Antzoki Zaharrean, 21:45ean, eta Victoria Eugenia antzokian, 22:30ean; larunbatean, Belodromoko pantaila erraldoian ikusi ahalko da, 18:00etan.
Frankenstein doktorearen historia kontatzen du Veneziako zinema jaialdian esterinatu zen filmak: zientzialari bikain baina egozentriko horrek izaki bat sortuko du esperimentu izugarri batean, eta, azkenean, hondamendia ekarriko die bai sortzaileari eta bai zorigaiztoko sorkuntzari.
Cronos (Zabaltegi, 1994) filmarekin debuta egin zuenetik, film txalotu ugari zuzendu eta ekoitzi ditu Del Torok, hala nola El espinazo del diablo (2001), El laberinto del fauno (2006), Mimic (1997), Hellboy (2004), Pacific Rim (2013), Crimson Peak (2015) eta The Shape of Water (2017). Azken horrek Oscar sarietarako hamahiru izendapen lortu zituen eta lau Oscar sari irabazi, tartean, film onenarena eta zuzendari onenarena.
Donostiako Zinemaldiak 2019an berreskuratu zuen film sorpresa bat programatzeko tradizioa eta, harrezkero, film hauek eman ditu: Joker (Todd Phillips, 2019), Sportin’ Life (Abel Ferrara, 2020), Spencer (Pablo Larraín, 2021), Blonde (Andrew Dominik, 2022), The Killer (David Fincher, 2023) eta Joker: Folie à Deux (Todd Phillips, 2024).
Zure interesekoa izan daiteke
Michaël R. Roskamen 'Le Faux Soir' filmarekin emango diote amaiera Zinemaldiari
II. Mundu Gerran Belgikako Erresistentziaren operazio batean gertatutakoa azaltzen duen filma lehiaketatik kanpo proiektatuko da irailaren 26an, Kursaalen, palmaresa iragarri ondoren.
Fatih Akinen "Ghost Song" filmak inauguratuko du Zinemaldiko Sail Ofiziala
Zuzendari alemaniarraren film berriaren mundu mailako estreinaldiak irekiko du irailaren 18an Donostiako Zinemaldiaren 74. edizioko Sail Ofiziala. Inaugurazio ekitaldiaren ondoren, Kursaal Auditorioan proiektatuko da filma, eta Akinek Urrezko Maskorra lortzeko lehian parte hartuko duen lehen aldia izango da.
Los Javis, Araujo, Dhont edo Hamaguchiren film berriak eskainiko dituzte Zinemaldiko Perlak sailean
Guztira 16 film luze proiektatuko dira Perlak sailean eta guztiak, Olivier Nakache eta Eric Toledanoren 'Juste une illusion' izan ezik, Donostia Hiria Publikoaren Saria eskuratzeko lehiatuko dira.
Zinemaldiko Belodromoko saioetarako sarrerak salgai daude dagoeneko
Donostiako belodromoak 'Karateka' eta 'Muguruza FM 40 Tour' filmen mundu mailako estreinaldiak hartuko ditu, baita 'Go! azen' telesailaren denboraldi berriaren lehen atala ere.
Hayden Panettiere aktorea hil da, 'Scream' eta 'Heroes'-eko protagonista, 36 urte zituela
Aktorearen ordezkariak baieztatu du albistea, baina oraingoz ez dute jakinarazi zergatik hil den.
Zinemaldiak Urrezko Maskorra lortzeko lehian arituko diren sei film gehiago iragarri ditu
Jesse Eisenbergen eta Fred Cavayeren lanak, besteak beste, aurretik iragarritako hamar izenburuei batuko zaizkie Zinemaldiko Sail Ofizialean.
Leihoa irekita izan arren, pantailarik ez
Werner Herzog, Donostia saria
Zuzendari, gidoilari, ekoizle eta aktore alemaniarrari Zinemaldiko ohorezko sari ospetsuenetako bat emango diote. Herzogek inaugurazio-ekitaldian jasoko du saria, eta bere azken filma aurkeztuko du: Bucking Fastard.
Manolo Solo espainiar aktorea hil da
Andaluziar aktoreak, "Cerrar los ojos" eta "Una quinta portuguesa" flimen protagonistak, 62 urte zituen.
Hamalau zinemagilek beren lehen edo bigarren filmak aurkeztuko dituzte New Directorsen
Javier Giner barakaldar zuzendariak “Esta soledad” bere estreinako pelikula aurkeztuko du Zinemaldiaren atal honetan.