Jose Mari Goenaga eta Aitor Arregiren 'Maspalomas' filmak jaso du Gehituk emandako Sebastiane Saria
Epaimahaiaren ustez, filmak "ikusezintasunera kondenatuta egon den belaunaldi bati begietara begiratzera behartzen du"
'Maspalomas' filmaren fotograma bat
Jose Mari Goenagak eta Aitor Arregik zuzendutako Maspalomas filmak irabazi du Gehitu Euskal Herriko gay, lesbiana, transexual eta bisexualen elkarteak Donostia Zinemaldiaren barruan urtero ematen duen Sebastiane saria.
LGBTIQA+ pertsonen balioak edo errealitateak hobekien islatzen dituen filma saritzea du helburu, eta 26 urte dira banatzen dutela. Maspalomas Zinemaldiko Sail Ofizialean ari lehiatzen da.
Pelikulak Vicenteren istorioa kontatzen du. 76 urteko gizon hau Maspalomasen bizi da, bikotekidearekin hautsi ondoren, beti egin nahi izan duen bizitza egiten. Ustekabeko istripu baten ondorioz, Donostiara itzuliko da, alaba bizi den hirira, eta, adinekoen egoitza batean bizitzen hasten denean, armairu barrura itzuli beharko du.
Sebastiane sariaren edizio honetako epaimahaiaren ustez, "ikusezintasunera kondenatuta egon den belaunaldi bati begietara begiratzera behartzen du" film honek, eta gogorarazten digu "denok praktikatzen dugula eta sexua garela, baina ezin gaitezkeela gure sexualitatera murriztu".
Halaber, horien esanetan, filmak agerian uzten du "isiluneei eusteak, isiltzen denari ez ezik, guztiei egiten diela kalte".
Sebastiane saria ostiralean eman dute, Gros auzoko Bidassoa Taproom aretoan, eta filmeko zuzendariek eta Jose Ramon Soroiz aktore nagusiak jaso dute Samantha Hudson eta Jorge Muriel epaimahaikideen eskutik.
Sebastiane Latino saria ere ematen du Gehituk. Aurten Diego Cespedesen La misteriosa mirada del flamenco filmari egokitu zaio.
Zure interesekoa izan daiteke
Michaël R. Roskamen 'Le Faux Soir' filmarekin emango diote amaiera Zinemaldiari
II. Mundu Gerran Belgikako Erresistentziaren operazio batean gertatutakoa azaltzen duen filma lehiaketatik kanpo proiektatuko da irailaren 26an, Kursaalen, palmaresa iragarri ondoren.
Fatih Akinen "Ghost Song" filmak inauguratuko du Zinemaldiko Sail Ofiziala
Zuzendari alemaniarraren film berriaren mundu mailako estreinaldiak irekiko du irailaren 18an Donostiako Zinemaldiaren 74. edizioko Sail Ofiziala. Inaugurazio ekitaldiaren ondoren, Kursaal Auditorioan proiektatuko da filma, eta Akinek Urrezko Maskorra lortzeko lehian parte hartuko duen lehen aldia izango da.
Los Javis, Araujo, Dhont edo Hamaguchiren film berriak eskainiko dituzte Zinemaldiko Perlak sailean
Guztira 16 film luze proiektatuko dira Perlak sailean eta guztiak, Olivier Nakache eta Eric Toledanoren 'Juste une illusion' izan ezik, Donostia Hiria Publikoaren Saria eskuratzeko lehiatuko dira.
Zinemaldiko Belodromoko saioetarako sarrerak salgai daude dagoeneko
Donostiako belodromoak 'Karateka' eta 'Muguruza FM 40 Tour' filmen mundu mailako estreinaldiak hartuko ditu, baita 'Go! azen' telesailaren denboraldi berriaren lehen atala ere.
Hayden Panettiere aktorea hil da, 'Scream' eta 'Heroes'-eko protagonista, 36 urte zituela
Aktorearen ordezkariak baieztatu du albistea, baina oraingoz ez dute jakinarazi zergatik hil den.
Zinemaldiak Urrezko Maskorra lortzeko lehian arituko diren sei film gehiago iragarri ditu
Jesse Eisenbergen eta Fred Cavayeren lanak, besteak beste, aurretik iragarritako hamar izenburuei batuko zaizkie Zinemaldiko Sail Ofizialean.
Leihoa irekita izan arren, pantailarik ez
Werner Herzog, Donostia saria
Zuzendari, gidoilari, ekoizle eta aktore alemaniarrari Zinemaldiko ohorezko sari ospetsuenetako bat emango diote. Herzogek inaugurazio-ekitaldian jasoko du saria, eta bere azken filma aurkeztuko du: Bucking Fastard.
Manolo Solo espainiar aktorea hil da
Andaluziar aktoreak, "Cerrar los ojos" eta "Una quinta portuguesa" flimen protagonistak, 62 urte zituen.
Hamalau zinemagilek beren lehen edo bigarren filmak aurkeztuko dituzte New Directorsen
Javier Giner barakaldar zuzendariak “Esta soledad” bere estreinako pelikula aurkeztuko du Zinemaldiaren atal honetan.