Zinemaldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Alauda Ruiz de Azuaren ‘Los Domingos’ filmak jaso du Feroz saria

Barakaldoko zuzendariak filmaren "konplexutasuna" nabarmendu du, eta eskerrak eman dizkie komunikabide eta kazetariei saria berari emateagatik.

Alauda Ruiz de Azuaren ‘Los domingos’ filmak jaso du Feroz saria

Alauda Ruiz de Azua, 2025eko Zinemaldiko Feroz sariarekin. Argazkia: EITB Media

Alauda Ruiz de Azua bizkaitarraren Los Domingos filmak jaso du 2025eko Zinemaldiaren Feroz saria.

Barakaldoko zuzendaria pozik agertu da, eta filma konplexua dela azpimarratu du: "Egiten ausartu naizen istoriorik konplexuena da".

Gainera, Ruiz de Azuak eskerrak eman dizkie komunikabideei zinemaren eta ikusleen arteko "zubiak eraikitzeagatik", baita euskal zinema eta zinemagileei emandako ikusgarritasunagatik ere.

"Kulturak gero eta gehiago borrokatu behar du burua ateratzeko, eta eskerrak eman nahi dizkizuet egiten duzuen lanagatik eta zuen profesionaltasunagatik", esan du zuzendariak.

Alauda Ruiz de Azuaren ‘Los domingos’ filmak jaso du Feroz saria

Zure interesekoa izan daiteke

"Cada día nace un listo" Arantxa Echevarriaren pelikularen teaser kartela.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Horrelakoa da “Cada día nace un listo”, Arantxa Echevarriak “La infiltrada”ren ondoren egin duen filma

Pelikula, “satira garratz bat”, Malagako zinema jaialdiko Sail Ofizialean aurkeztuko dute, lehiatik kanpo, maiatzaren 22an zinema aretoetan estreinatu aurretik.   Cada día nace un listo, Arantxa Echevarría bilbotar zinemagilearen film berria, Malagako zinema jaialdian estreinatuko dute; martxoaren 6tik 15era egingo dute jaialdia.   Echevarriak eta Patricia Campok idatzia, Hugo Silva, Susi Sánchez, Dafne Fernández, Jaime Olías, Ginés García Millán, Diego Anido, Markos Marín, Marina Ostolaza, Sofía Otero eta Javier Tolosa dira aktoreak, eta Belen Rueda, Pedro Casablancek eta Gonzalo de Castrok ere hartu dute parte. EITBren parte-hartzea du Lazona Zinemaren eta Lamia Produccionesen ekoizpenak. Echevarriaren seigarren film luzea da Cada día nace un listo (2026), Carmen y Lola (2018), La Familia Perfecta (2021), Chinas (2023), Políticamente Incorrectos (2024) eta La infiltrada (2024) lanen ondoren.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X