Euskadiko Filmategiak 14 film klasiko proiektatuko ditu udazkenean
Pelikulok, tartean euskarazko lau film ertain zaharberritu, Gasteizen, Donostian, Bilbon, Iruñean eta Donibane Lohizunen ikusi ahalko dira.
"Zergatik panpox", proiektatuko den filmetako bat
Klasikoak Euskadiko Filmategiaren zikloak hamalau film emango ditu, urritik abendura, Donostian (Tabakalera), Bilbon (Bizkaia aretoa), Gasteizen (Artium museoa), Iruñean (Golem Baiona) eta Donibane Lohizunen (Le Sélect).
Zikloa asteazkenean, urriak 1, hasiko da, Gasteizen; Notoriuous (Alfred Hitchcock, 1946) film ikonikoa emango dute, Ingrid Bergman eta Cary Grant protagonista dituena.
Aurrerago Ohayo Yasujiro Ozuren filma (1959, azpidatziak euskaraz) emango dute, baita The Party (Blake Edwars, 1968) Peter Sellers aktorea protagonista duen komedia eta Örökbefogadás (Márta Mésszáros, 1975) Berlingo Urrezko Hartzaren irabazlea ere.
Ikusgai egongo dira, halaber, El amor brujo (Francisco Rovira Beleta, 1967) eta Freaks (Tod Browning, 1932, euskarazko azpidatziak), bi-biak Begoña del Tesok eta Jose Luis Rebordinos Zinemaldiko zuzendariak aurkeztuak.
Programan, Kameradschaft (Georg Wilhelm Pabst, 1931), Trotacalles (Matilde Landet, 1951) eta Más allá del olvido (Hugo del Carril, 1956) ere badaude.
Euskarazko film ertainak
Euskal zinemak ere gehitu ditu lan zaharberritu batzuk klasikoen zerrendara: Ehun metro (Alfonso Ungría, 1985), Hamaseigarrenean aidanez (Anjel Lertxundi, 1985), Zergatik panpox (Xabier Elorriaga, 1985) eta Oraingoz izen gabe (José Julián Bakedano, 1986). Laurak ere proiektu aitzindariak izan ziren euskarazko zinemagintzan, eta EITBren eta Filmategiaren ekimenez zaharberritutako bertsioak ikusi ahalko dira.
Programa hau izango da: Ehun metro + Hamaseigarrenean aidanez (11-02 Donibane Lohizune, 11-22 Bilbo, 12-03 Gasteiz, 12-04 Iruñea eta 12-05 Donostia) eta Zergatik panpox + Oraingoz izen gabe (11-23 Donibane Lohizune, 11-26 Bilbo, 12-10 Gasteiz, 12-11 Iruñea eta 12-12 Donostia).
Amaitzeko, Guipúzcoa dokumentala (Pío Caro Baroja, 1979) erakutsiko dute, Euskadiko Filmategiak digitalizatutako lana, lurraldearen milurtekoa ospatzeko ekitaldien barnean; mila urte dira aurten, lurraldearen izena lehenbizikoz idatzita agertu zenetik.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskadiko Filmategiak ondareari eta emakumeen zinemagintzari eskainiko die Euskal Zinema zikloa
Datozen hiru hilabeteetan Gasteizen, Donostian eta Bilbon egingo den zikloan, Itzalak argitzen estreinatuko dute, besteak beste, 1980ko hamarkadaren erdialdean ekoitzitako lau film ertainen zaharberritze lanei buruz Koldo Almandozek eta Gorka Bilbaok egin duten filma.
Alejandro G. Iñarritu: "Bilbon egotea benetan sinbolikoa da niretzat"
Hotz zaplada batez hartzen du bisitaria, EITBren Bilboko egoitzaren 5. platoan, “Carne y arena” Alejandro Gonzalez Iñarritu mexikar zuzendariak sortutako errealitate birtualeko “esperientziak”.
“Palestine 36” filmak irekiko du Giza Eskubideen Donostiako Zinemaldia
Apirilaren 23tik 30era 23. edizioa egingo duen jaialdiko pelikuletan hizpide hartuko dituzte, besteak beste, emakumeek erlijioetan duten zeregina, larrialdi klimatikoa, prekarietatearen feminizazioa eta pertsona transek landa giroan duten egoera.
Piztu ziren argi gorriak Hernaniko eskalextrikean
"Argi Gorriak" telesailaren zortzi ataletan, krudela oso da komedia, bizitza nola. Zortzi atal horietan, algarak izozten dizkizute gidoilariek eztarrian.
Stephen Colbertek "Eraztunen jauna" sagako film berria idatziko du, lehen liburuan oinarrituta
Film berria, Eraztunen jauna: eraztunaren komunitatea liburuko lehen kapituluetan oinarrituko da, Peter Jacksonen zinema-egokitzapenean sartu ez ziren kapituluetan, hain zuzen ere.
Martxoak 3 Elkarteak Paul Laverty sarituko du Langilearen Inguruko Zinema Astean
Arkabia Gasteizko aretoa izango da jaialdiaren egoitza, eta eskoziar gidoilaria, Ken Loachen ohiko lankidea, itxiera galan izango da. Zikloan, Estibaliz Urresolak eta Irati Gorostidik ere hartuko dute parte, eta, besteak beste, The Old Oak, Cuerdas eta Contadores ikusi ahalko dira.
Fant zinema jaialdiak Eugenio Mira zuzendaria sarituko du
Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren Film Laburren Sail Ofizialak 19 lan proiektatuko ditu, horietako hamar euskal ekoizpenak. Fantasiazko zinemaren jaialdiaren 32. edizioa maiatzaren 8tik 16ra egingo dute.
Crossover jaialdiak Donostia telesailen hiriburu bihurtuko du aste honetan
Bederatzigarren edizioak estreinaldiak, topaketak eta larunbatera arteko jarduerak bilduko ditu, euskarazko programazio zabalarekin.
Chuck Norris hil da
Aktorearen ibilbidea arte martzialei lotuta dago. 90eko hamarkadan, Walker Texas Ranger telesailak arrakasta eman zion.
Iñarritu: "Kamera ikusleari eman diot eta bakoitzak esperientzia ezberdina biziko du"
Alejandro Gonzalez Iñarritu zinemagile mexikarrak "Carne y arena" instalazioa aurkeztu du EITBren Bilboko egoitzako 5. platoan. Zuzendariak espazio honetan sortzen diren sentsazio eta bizipenak azaldu dizkigu.