Ione Hernandez bere lehen film luzea filmatzen ari da, Emma Suarez eta Elena Anaya aktoreekin
Zinemagile eta antzerkigilearen lehen film luzeak baten semeak bestearen alabari egindako sexu-eraso bati aurre egin beharko dioten bi ahizparen istorioa du kontagai.
Ione Hernandez Hermanas filmatzen ari da egunotan, fikziozko bere lehen film luzea. EITBren parte-hartzea duen pelikulan, bi ahizpa aurkeztuko dizkigu Hernandezek; errealitate berari egin beharko diote aurre, nork bere egoeratik. Beren seme-alaben artean indarkeria sexualeko gertakari bat izango da, eta ahizpen oinarri etikoak eztabaidan jarriko dira, horietako batek salaketa jarriko du eta.
Emma Suárez eta Elena Anaya dira Gariza etxeak (Lara Izagirre eta Garazi Elorza) beste hainbat eragilerekin batera ekoitzi duen filmaren bi aktore protagonistak, eta Bizkai eta Madrilgo hainbat tokitan ari dira filmatzen, bost astean.
Uda batean, Sofia lehengusina adingabeari sexu-erasoa egitea egotziko diote Lucas 18 urteko gizonari. Chelok, Sofiaren amak, ilobaren aurkako salaketa jartzeak iraganeko mamuak eguneratuko ditu, eta familiaren alde baten integritatea babesteko beste aldea mintzearen minak azaleratuko ditu.
Hernandezen hitzetan, “pelikula honen jatorria benetako auzi bat da, eta hedabideen izenburuetara iristen ez diren sexu-erasoen aurreko nire kezka. Familiartean gertatzen dira, isiltasunak inguratuta, froga eta lekukorik gabe, eta askotan beldurrak eta lotsak kontatzea eragozten dute”.
Zure interesekoa izan daiteke
Michaël R. Roskamen 'Le Faux Soir' filmarekin emango diote amaiera Zinemaldiari
II. Mundu Gerran Belgikako Erresistentziaren operazio batean gertatutakoa azaltzen duen filma lehiaketatik kanpo proiektatuko da irailaren 26an, Kursaalen, palmaresa iragarri ondoren.
Fatih Akinen "Ghost Song" filmak inauguratuko du Zinemaldiko Sail Ofiziala
Zuzendari alemaniarraren film berriaren mundu mailako estreinaldiak irekiko du irailaren 18an Donostiako Zinemaldiaren 74. edizioko Sail Ofiziala. Inaugurazio ekitaldiaren ondoren, Kursaal Auditorioan proiektatuko da filma, eta Akinek Urrezko Maskorra lortzeko lehian parte hartuko duen lehen aldia izango da.
Los Javis, Araujo, Dhont edo Hamaguchiren film berriak eskainiko dituzte Zinemaldiko Perlak sailean
Guztira 16 film luze proiektatuko dira Perlak sailean eta guztiak, Olivier Nakache eta Eric Toledanoren 'Juste une illusion' izan ezik, Donostia Hiria Publikoaren Saria eskuratzeko lehiatuko dira.
Zinemaldiko Belodromoko saioetarako sarrerak salgai daude dagoeneko
Donostiako belodromoak 'Karateka' eta 'Muguruza FM 40 Tour' filmen mundu mailako estreinaldiak hartuko ditu, baita 'Go! azen' telesailaren denboraldi berriaren lehen atala ere.
Hayden Panettiere aktorea hil da, 'Scream' eta 'Heroes'-eko protagonista, 36 urte zituela
Aktorearen ordezkariak baieztatu du albistea, baina oraingoz ez dute jakinarazi zergatik hil den.
Zinemaldiak Urrezko Maskorra lortzeko lehian arituko diren sei film gehiago iragarri ditu
Jesse Eisenbergen eta Fred Cavayeren lanak, besteak beste, aurretik iragarritako hamar izenburuei batuko zaizkie Zinemaldiko Sail Ofizialean.
Leihoa irekita izan arren, pantailarik ez
Werner Herzog, Donostia saria
Zuzendari, gidoilari, ekoizle eta aktore alemaniarrari Zinemaldiko ohorezko sari ospetsuenetako bat emango diote. Herzogek inaugurazio-ekitaldian jasoko du saria, eta bere azken filma aurkeztuko du: Bucking Fastard.
Manolo Solo espainiar aktorea hil da
Andaluziar aktoreak, "Cerrar los ojos" eta "Una quinta portuguesa" flimen protagonistak, 62 urte zituen.
Hamalau zinemagilek beren lehen edo bigarren filmak aurkeztuko dituzte New Directorsen
Javier Giner barakaldar zuzendariak “Esta soledad” bere estreinako pelikula aurkeztuko du Zinemaldiaren atal honetan.