Zinemako sarrerak 3,5 euroan Hegoaldean, azaroaren 3tik 6ra
Lau egunez, sarrerak merkeago erosi ahalko dira, bai Internet bidez, bai txarteldegietan.
"Los domingos" da egun horietan zinema-aretoetan egongo den filmetako bat.
Zinemaren Jaiaren 25. edizioa Araba, Bizkai, Gipuzkoa eta Nafarroara iritsiko da azaroaren 3an, astelehena, hilaren 4an, asteartea, 5ean, asteazkenarekin, eta azaroaren 6an, osteguna.
Lau egun horietan, ikusleek 3,5 euroko prezio berezian ikusi ahalko dituzte zinema-aretoetako film guztiak. Sarrerak asteazkenean, urriak 29, jarriko dira salgai, Internet bidez, bai zinemen beren webguneetan, bai sarrerak saltzeko ohiko webguneetan eta lehiatiletan.
Zinemaren Jaia Zinema-banatzaileen Espainiako Federazioak (FEDICINE), Espainiako Zinemen Federazioak (FECE) eta Espainiako Kultura eta Kirol Ministerioak antolatzen dute, Zinematografiaren eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuaren (ICAA) bitartez, Espainiako Zinematografia Arteen eta Zientzien Akademiaren, Zinemaren Estatuko Elkartearen (AECINE), Zinematografia Banatzaile Independenteen Elkartearen (ADICINE) eta Espainiako Zinema Zientzien Elkartearen laguntzarekin.
Egun horietan, zinemetan Maspalomas (Aitor Arregi eta Jose Mari Goenaga), Karmele (Asier Altuna), Los domingos (Alauda Ruiz de Azua), La sospecha de Sofía (Imanol Uribe), Decorado (Uniko) eta Los tigres (Kowalski Films) ekoizpenak egongo direla espero da.
Iparraldean, Fête du Cinema ekainaren 29tik uztailaren 2ra izan zen; sarrerak 5 euroan egon ziren salgai.
Zure interesekoa izan daiteke
Michaël R. Roskamen 'Le Faux Soir' filmarekin emango diote amaiera Zinemaldiari
II. Mundu Gerran Belgikako Erresistentziaren operazio batean gertatutakoa azaltzen duen filma lehiaketatik kanpo proiektatuko da irailaren 26an, Kursaalen, palmaresa iragarri ondoren.
Fatih Akinen "Ghost Song" filmak inauguratuko du Zinemaldiko Sail Ofiziala
Zuzendari alemaniarraren film berriaren mundu mailako estreinaldiak irekiko du irailaren 18an Donostiako Zinemaldiaren 74. edizioko Sail Ofiziala. Inaugurazio ekitaldiaren ondoren, Kursaal Auditorioan proiektatuko da filma, eta Akinek Urrezko Maskorra lortzeko lehian parte hartuko duen lehen aldia izango da.
Los Javis, Araujo, Dhont edo Hamaguchiren film berriak eskainiko dituzte Zinemaldiko Perlak sailean
Guztira 16 film luze proiektatuko dira Perlak sailean eta guztiak, Olivier Nakache eta Eric Toledanoren 'Juste une illusion' izan ezik, Donostia Hiria Publikoaren Saria eskuratzeko lehiatuko dira.
Zinemaldiko Belodromoko saioetarako sarrerak salgai daude dagoeneko
Donostiako belodromoak 'Karateka' eta 'Muguruza FM 40 Tour' filmen mundu mailako estreinaldiak hartuko ditu, baita 'Go! azen' telesailaren denboraldi berriaren lehen atala ere.
Hayden Panettiere aktorea hil da, 'Scream' eta 'Heroes'-eko protagonista, 36 urte zituela
Aktorearen ordezkariak baieztatu du albistea, baina oraingoz ez dute jakinarazi zergatik hil den.
Zinemaldiak Urrezko Maskorra lortzeko lehian arituko diren sei film gehiago iragarri ditu
Jesse Eisenbergen eta Fred Cavayeren lanak, besteak beste, aurretik iragarritako hamar izenburuei batuko zaizkie Zinemaldiko Sail Ofizialean.
Leihoa irekita izan arren, pantailarik ez
Werner Herzog, Donostia saria
Zuzendari, gidoilari, ekoizle eta aktore alemaniarrari Zinemaldiko ohorezko sari ospetsuenetako bat emango diote. Herzogek inaugurazio-ekitaldian jasoko du saria, eta bere azken filma aurkeztuko du: Bucking Fastard.
Manolo Solo espainiar aktorea hil da
Andaluziar aktoreak, "Cerrar los ojos" eta "Una quinta portuguesa" flimen protagonistak, 62 urte zituen.
Hamalau zinemagilek beren lehen edo bigarren filmak aurkeztuko dituzte New Directorsen
Javier Giner barakaldar zuzendariak “Esta soledad” bere estreinako pelikula aurkeztuko du Zinemaldiaren atal honetan.