Trailerra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

"Aro berria" filmaren trailerra

"Aro berria" Irati Gorostidiren filma
18:00 - 20:00
"Aro berria"

Abenduaren 12an iritsiko da zinema aretoetara Irati Gorostidi zuzendariaren lehen film luzea, Donostiako Zinemaldiko New Directors atalean epaimahaiaren aipamen berezia jaso eta gero. 

EITBren parte-hartzea duen filma ur-kontagailuen fabrika bateko langileen batzarrarekin hasten da: azkenean aurrera egingo ez duen greba bat eztabaidatuko dute. Desengainatuta, inkonformistenek eremu intimoagoetara bideratuko dituzte errotiko transformaziorako dituzten nahiak. Batzuek, fabrika utzi, eta mendietako komunitate isolatu batean integratuko dira, non dozenaka gaztek bilaketa bizia egingo duten, esperientzia katartiko partekatuen medioz.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

“Argi gorriak” seriea martxoaren 20an estreinatuko da Primeran plataforman

Itziar Ituño protagonista duen komedia garratza ordu erdiko zortzi atalez osatuta dago. Martxoaren 18an hiru atal estreinatuko dituzte, Kursaalen. Alex Merino, Alejandra Arróspide eta Alberto Gastesi dira seriearen sortzaileak, eta Gastesik berak zuzendu du. Antzeztaldea Iñigo Gastesi, Yangxi Chen, Iñigo Rodríguez, Klara Badiola, Miren Gaztañaga, Sara Cozar, Ziyi Yang, Guiomar Puerta, Aitor Beltran eta Jon Lukas Puertas aktoreek osatzen dute. Elena Mugika izeneko bikoizketako aktorearen rola betetzen du Itziar Ituñok. Bere urterik sutsuenak atzean utzita, errutinan murgilduta bizi da. Baina iktusa izan duen eta heriotza-mehatxu arriskutsu batean nahastuta dagoen senar ohiaren itzulerak dena aldatuko du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X