Mende laurden, Bidasoan zinema eta historia lotzen
"Tautavel: Vivir en Europa antes de Neandertal" Sail Ofizialean proiektatuko da, asteartean 19:00etan
Azaroaren 10etik 15era, Irungo Amaia kutur zentroak FICAB Bidasoko Nazioarteko Zinemaldi Arkeologikoaren 25. edizio hartuko du, nola Sail Ofizialeko filmak (hogei film jatorrizko bertsioa, gaztelaniazko azpidatziekin), hala Hezkuntza Sailekoak (zazpi film jatorrizko bertsioan, euskarazko apidatziekin).
Aizpea Goenaga Oiasso Museoaren zuzendaria da zinema jaialdiaren zuzendaria, eta Jesus Cimarrok, Giulia Prunetik, Juan Manuel Garcia-Ruizek, Ana Belén Marinek eta Mertxe Urteagak osatuko dute epaimahaia aurten.
Orotara, sari hauek banatuko ditu jaialdiak: Zinemaldiko sari nagusia (2.000 euro), Ikusleen sari berezia (1.000 euro), Genero-ikuspegiaren EITB saria (1.000 euro), Hezkuntza saileko saria (750 euro) eta Dibulgazio zientifikoko Arkeolan saria (sari ekonomikorik ez).
Ohi bezala, filmak doan emitituko dira FESTHOME plataforman ere.
25. edizioa “ospakizuna” da, Goenagaren hitzetan, “baina baita konpromisoaren eta etengabeko ekintzaren erakusgarri ere: iraganetik ikasten jarraituko dugu, oraina ulertzeko eta etorkizuna eraikitzeko”.
Zure interesekoa izan daiteke
Michaël R. Roskamen 'Le Faux Soir' filmarekin emango diote amaiera Zinemaldiari
II. Mundu Gerran Belgikako Erresistentziaren operazio batean gertatutakoa azaltzen duen filma lehiaketatik kanpo proiektatuko da irailaren 26an, Kursaalen, palmaresa iragarri ondoren.
Fatih Akinen "Ghost Song" filmak inauguratuko du Zinemaldiko Sail Ofiziala
Zuzendari alemaniarraren film berriaren mundu mailako estreinaldiak irekiko du irailaren 18an Donostiako Zinemaldiaren 74. edizioko Sail Ofiziala. Inaugurazio ekitaldiaren ondoren, Kursaal Auditorioan proiektatuko da filma, eta Akinek Urrezko Maskorra lortzeko lehian parte hartuko duen lehen aldia izango da.
Los Javis, Araujo, Dhont edo Hamaguchiren film berriak eskainiko dituzte Zinemaldiko Perlak sailean
Guztira 16 film luze proiektatuko dira Perlak sailean eta guztiak, Olivier Nakache eta Eric Toledanoren 'Juste une illusion' izan ezik, Donostia Hiria Publikoaren Saria eskuratzeko lehiatuko dira.
Zinemaldiko Belodromoko saioetarako sarrerak salgai daude dagoeneko
Donostiako belodromoak 'Karateka' eta 'Muguruza FM 40 Tour' filmen mundu mailako estreinaldiak hartuko ditu, baita 'Go! azen' telesailaren denboraldi berriaren lehen atala ere.
Hayden Panettiere aktorea hil da, 'Scream' eta 'Heroes'-eko protagonista, 36 urte zituela
Aktorearen ordezkariak baieztatu du albistea, baina oraingoz ez dute jakinarazi zergatik hil den.
Zinemaldiak Urrezko Maskorra lortzeko lehian arituko diren sei film gehiago iragarri ditu
Jesse Eisenbergen eta Fred Cavayeren lanak, besteak beste, aurretik iragarritako hamar izenburuei batuko zaizkie Zinemaldiko Sail Ofizialean.
Leihoa irekita izan arren, pantailarik ez
Werner Herzog, Donostia saria
Zuzendari, gidoilari, ekoizle eta aktore alemaniarrari Zinemaldiko ohorezko sari ospetsuenetako bat emango diote. Herzogek inaugurazio-ekitaldian jasoko du saria, eta bere azken filma aurkeztuko du: Bucking Fastard.
Manolo Solo espainiar aktorea hil da
Andaluziar aktoreak, "Cerrar los ojos" eta "Una quinta portuguesa" flimen protagonistak, 62 urte zituen.
Hamalau zinemagilek beren lehen edo bigarren filmak aurkeztuko dituzte New Directorsen
Javier Giner barakaldar zuzendariak “Esta soledad” bere estreinako pelikula aurkeztuko du Zinemaldiaren atal honetan.