"Los domingos" eta "Maspalomas", Forque sarietarako izendatuta
Alauda Ruz de Azuaren eta Jose Mari Goenaga eta Aitor Arregiren filmek hiruna izendapen dituzte EGEDA Ikus-entzunezko Ekoizleen Eskubideak Kudeatzeko Espainiako Erakundeak banatzen dituen sarietan.
Forque Espainiako ikus-entzunezko industriaren sarien 31. edizioko film eta profesional izendatuen zerrenda iragarri dute, abenduaren 13an Ifema udal jauregian banatuko dituzten sariei begira.
Los domingos eta Maspalomas euskal filmak daude izendatuenen artean: hiru sari irabazteko hautagai dira biak. Sordak bakarrik lortu ditu izendapen gehiago, lau ataletan baita finalista. Gainera, Dekoratua Uniko bilbotar estudioaren ekoizpena, Irusoinek koproduzitutako La misteriosa mirada del flamenco film luzea eta Eloy de la Iglesia. Adicto al cine Gaizka Urrestiren dokumentala ere izendatuta daude sarietarako.
Fikziozko Film Luze Onenaren saria jasotzeko hautagaiak hauek dira: 'Los domingos' (Alauda Ruiz de Azúa), 'Maspalomas' (José María Goenaga eta Aitor Arregi), 'Sirât' (Oliver Laxe) eta 'Sorda' (Eva Libertad).
Angela Cervantes (La Furia), Miriam Garlo (Sorda), Nora Navas (Mi amiga Eva) eta Patricia López Arnaiz (Los domingos) dira emakumezko aktore onenaren sarirako izendatuak; gizonezkoen atalean, berriz, Alberto San Juan ('La cena'), Álvaro Cervantes ('Sorda'), José Ramón Soroiz ('Maspaloma' s) eta Mario Casas ('Muy lejos') dira saria eramateko hautagaiak. Serieen sailean, gainera, Javier Camara aktorea izendatu dute, Yakarta Diego San José donostiarraren lanean egin duen paperagatik.
Urteko film latinoamerikar onenaren saria lortu nahi dute 'Belén' (Dolores Fonzi), 'La misteriosa mirada del flamenco' (Diego Céspedes, Irusoin euskaldunak ekoitzia), 'La ola' (Sebastian Lelio) eta 'Papeles' (Arturo Montenegro ) filmek.
2025eko Film Dokumental Luze Onenaren kategorian 'Todos somos Gaza' (Hernán Zin), 'Eloy de la Iglesia. Adicto al cine '(Gaizka Urresti),' Flores para Antonio '(Isaki Lacuesta eta Elena Molina) eta' Tardes de soledad '(Albert Serra) daude.
Animaziozko film luze onenaren atalean, bestalde, 'Bella' (Manuel H. Martín eta Amparo Martínez Barco), 'Dekoratua' (Alberto Vázquez, Uniko bilbotar etxearen ekoizpena), 'El tesoro de Barracuda' (Adrián García) eta 'La luz de Aisha' (Shadi Adib) dira hautagaiak.
Azkenik, Film Labur Onenaren sarirako 'Ángulo muerto' (Cristian Beteta), 'El cuento de una noche de verano' (María Herrera) eta 'Una cabeza en la pared' (Manuel Manrique) aukeratu dituzte, eta Zinearen eta Balioen Hezkuntzaren sarirako, berriz, 'Enemigos' (David Valero), 'Los domingos' (Alauda Ruiz de Azúa), 'Maspalomas' (José María Goenaga eta Aitor Arregi) eta 'Sorda' (Eva Libertad).
Zure interesekoa izan daiteke
Michaël R. Roskamen 'Le Faux Soir' filmarekin emango diote amaiera Zinemaldiari
II. Mundu Gerran Belgikako Erresistentziaren operazio batean gertatutakoa azaltzen duen filma lehiaketatik kanpo proiektatuko da irailaren 26an, Kursaalen, palmaresa iragarri ondoren.
Fatih Akinen "Ghost Song" filmak inauguratuko du Zinemaldiko Sail Ofiziala
Zuzendari alemaniarraren film berriaren mundu mailako estreinaldiak irekiko du irailaren 18an Donostiako Zinemaldiaren 74. edizioko Sail Ofiziala. Inaugurazio ekitaldiaren ondoren, Kursaal Auditorioan proiektatuko da filma, eta Akinek Urrezko Maskorra lortzeko lehian parte hartuko duen lehen aldia izango da.
Los Javis, Araujo, Dhont edo Hamaguchiren film berriak eskainiko dituzte Zinemaldiko Perlak sailean
Guztira 16 film luze proiektatuko dira Perlak sailean eta guztiak, Olivier Nakache eta Eric Toledanoren 'Juste une illusion' izan ezik, Donostia Hiria Publikoaren Saria eskuratzeko lehiatuko dira.
Zinemaldiko Belodromoko saioetarako sarrerak salgai daude dagoeneko
Donostiako belodromoak 'Karateka' eta 'Muguruza FM 40 Tour' filmen mundu mailako estreinaldiak hartuko ditu, baita 'Go! azen' telesailaren denboraldi berriaren lehen atala ere.
Hayden Panettiere aktorea hil da, 'Scream' eta 'Heroes'-eko protagonista, 36 urte zituela
Aktorearen ordezkariak baieztatu du albistea, baina oraingoz ez dute jakinarazi zergatik hil den.
Zinemaldiak Urrezko Maskorra lortzeko lehian arituko diren sei film gehiago iragarri ditu
Jesse Eisenbergen eta Fred Cavayeren lanak, besteak beste, aurretik iragarritako hamar izenburuei batuko zaizkie Zinemaldiko Sail Ofizialean.
Leihoa irekita izan arren, pantailarik ez
Werner Herzog, Donostia saria
Zuzendari, gidoilari, ekoizle eta aktore alemaniarrari Zinemaldiko ohorezko sari ospetsuenetako bat emango diote. Herzogek inaugurazio-ekitaldian jasoko du saria, eta bere azken filma aurkeztuko du: Bucking Fastard.
Manolo Solo espainiar aktorea hil da
Andaluziar aktoreak, "Cerrar los ojos" eta "Una quinta portuguesa" flimen protagonistak, 62 urte zituen.
Hamalau zinemagilek beren lehen edo bigarren filmak aurkeztuko dituzte New Directorsen
Javier Giner barakaldar zuzendariak “Esta soledad” bere estreinako pelikula aurkeztuko du Zinemaldiaren atal honetan.