Zinemaz gozatzen 600 urte eta gero
Badira sei mende ijitoak, erromaniak, motxaileak, buhameak, gure lur hauetara etorri zirela, eta izatez, izaeraz, nortasunez nomadak izan arren, hemen finkatu eta hemengotarrak bilakatu. Aurten ari dira etorrera hori ospatzen. Izan ere, 1425eko urtarrilaren 12an ijito multzo bat sartu zen Aragoin, Santiagora pelegrin. Bertako erregeak, Alfonso V.a Bihotz-handiak, Zaragoza zeharkatzeko baimena sinatu zuen buhameen ordezkaria zen Egiptoko Joan buruzagiarekin.
Betidanik izan dira presente ijitoak zineman. Ez ahaztu, azken ikerketen arabera, ondorengoek baieztatuta, Charles Chaplinek berak bazuela odol ijitoa zainetan. Ez ahaztu Emir Kusturicaren hainbat pelikularekin. Gogoratu Aljerian jaiotako Tony Gatlif zuzendariarekin, erromania bera ere. Beti islatu ditu Tonyk bere herriaren arima, bere muina, bere tristezia eta alegrantziak, bere musika eta jazarpenak. Zine jaialdiak korritu izan ditu (Donostiako Zine eta Giza Eskubideena ere), behin eta berriro epaileen eta ikusleen sariak jasoz. Izenbururik? Corre, gitano, Exils, Latcho Drom, Transylvania…
Aurten betetzen dira 600 urte bertaratu zirenetik. Aurten, duela egun gutxi, Bizkaiko ekoizle eta egilea dugun Lara Izagirreren El regalok saria beraganatu du Berlinen. Berlinen?! Bai, badira 9 urte bertan Ake Dikhea izeneko topaketa egiten dutela. Hitz bi horiek ikusten? esan nahi dute erromaniz. Junta horrek zinemaren bitartez nahi du ijitoen errealitatea ezagutzera eman.
Zinema
Lara Izagirreren "El regalo" film laburrak lehen saria eskuratu du Berlinen, Ake Dikhea zinema-jaialdian
Lara aspalditik dabil Bilboko komunitate ijitoarekin harremanetan, bertako emakume fin, ausartekin konpromiso serioa hartua. Apirilean erakutsi zuen Donostian Empoderío lana, Bilboko Otxarkoaga auzoko neska zirt edo zartakoekin buruturiko zinema tailer aparta, bikain, suzkoa. Apirilean, Victoria Eugenia antzokiko agertokira egin zuten salto bertan parte hartu izan zuten hainbat emakume apartak. Izar moduan ibili ziren eszenarioan. Beste emakume ijito askoren bozeramaile. Ez zuten bilorik ahoan. Ez gaztelaniaz, ez euskaraz, ez kaloz mintzo zirenean.
Empoderío horretan aurkitzen dugu orain egun gutxi Berlinen aitortza izan duen El regaloren abiapuntua, aitzakia. Amugek Euskadiko Emakume Ijitoen Elkartea behin eta berriro salatzen duen bezala, nahikoa da ijito itxura izatea besteek, betikoek, payo kabroi batzuek, lapurra edo gaizkilea zarela pentsatzeko, eta denda batean sartzen bazara, alde egiteko eskatzeko. Bestela, Poliziari deituko.
Horixe gertatzen da Lara eta besteen laburrean, Aurora Cortés Claveriak, Samara Jiménez Vegak, Desirée Claveriak adorez antzezturiko honetan. Neskato baten urtemuga da. Adarbakardun kamiseta nahi du opari. Bilboko zentrora doaz senideak erostera; erraz asko antzemango duzuen saltoki batera sartzen dira. Kamiseta eskatu eta bertakoek ez dagoela esan. Baina, hor, apaletan ikusten dute Otxarkoagako erregina hiruk. Joateko diete dendariek, eta ertzainak deitu. Ertzainek miatu egiten dituzte hirurak, lapurrak direlakoan… Ezer aurkitzen ez badute ere, ez pentsa inork barkamenik eskatzen dietela…
Betikoa, bai. Alta, bueltatuko dira Otxarkoagara, eta, han, izango ditu neskatoak bere zorionak. Ez baitago emakume ijito bat menderatuko dutenik.
Betetzen dira aurten 600 urte erromaniak gurekin daudela. Eta 279 pasa dira Sarekada Handia delako hartatik. Orduantxe, Fernando VI.a erregeari eta Ensenadako Markesari zera otu zitzaien: emakume ijitoak eta gizon ijitoak atxilo hartu, betiko. Baina ez junto. Banandurik. Horrela ezingo ziren ugaldu eta etnia osoa desagertuko zen… Ez zuten lortu, eskerrak, baina eraginiko mina, beldurra, kalteak, izugarriak izan ziren.
Horren inguruan burutu du dokumental nahitaezkoa Pilar Tavora intelektual, artista, sortzaile markaz fuerakoak, La gran redada izenekoa. Ari dira zinemaldietan zein filmategietan erakusten. Ari dira Justizia eta Erreparazioa eskatzen. 600 urte eta gero, zinema arma.
Hirugarren proposamena, Donostiako Zinemaldian parte hartu zuen Flores para Antonio. Bertan, ijito peto-petoa zen Antonio Flores sortzaile erabatekoa omentzen dute senideek. Bere buruaz beste egin zuen Lola Floresen semea eta Lolita eta Rosarioren anaia zen musikari bikainak. Ezagutu ez zuen Alba alabak baditu oraindik erantzunik ez duten hamaika galdera….
600 urte igaro dira. Zutik diraute. Zineman gozo. Zineman harro. Zineman borrokan.
Zure interesekoa izan daiteke
Fatih Akinen "Ghost Song" filmak inauguratuko du Zinemaldiko Sail Ofiziala
Zuzendari alemaniarraren film berriaren mundu mailako estreinaldiak irekiko du irailaren 18an Donostiako Zinemaldiaren 74. edizioko Sail Ofiziala. Inaugurazio ekitaldiaren ondoren, Kursaal Auditorioan proiektatuko da filma, eta Akinek Urrezko Maskorra lortzeko lehian parte hartuko duen lehen aldia izango da.
Los Javis, Araujo, Dhont edo Hamaguchiren film berriak eskainiko dituzte Zinemaldiko Perlak sailean
Guztira 16 film luze proiektatuko dira Perlak sailean eta guztiak, Olivier Nakache eta Eric Toledanoren 'Juste une illusion' izan ezik, Donostia Hiria Publikoaren Saria eskuratzeko lehiatuko dira.
Zinemaldiko Belodromoko saioetarako sarrerak salgai daude dagoeneko
Donostiako belodromoak 'Karateka' eta 'Muguruza FM 40 Tour' filmen mundu mailako estreinaldiak hartuko ditu, baita 'Go! azen' telesailaren denboraldi berriaren lehen atala ere.
Hayden Panettiere aktorea hil da, 'Scream' eta 'Heroes'-eko protagonista, 36 urte zituela
Aktorearen ordezkariak baieztatu du albistea, baina oraingoz ez dute jakinarazi zergatik hil den.
Zinemaldiak Urrezko Maskorra lortzeko lehian arituko diren sei film gehiago iragarri ditu
Jesse Eisenbergen eta Fred Cavayeren lanak, besteak beste, aurretik iragarritako hamar izenburuei batuko zaizkie Zinemaldiko Sail Ofizialean.
Leihoa irekita izan arren, pantailarik ez
Werner Herzog, Donostia saria
Zuzendari, gidoilari, ekoizle eta aktore alemaniarrari Zinemaldiko ohorezko sari ospetsuenetako bat emango diote. Herzogek inaugurazio-ekitaldian jasoko du saria, eta bere azken filma aurkeztuko du: Bucking Fastard.
Manolo Solo espainiar aktorea hil da
Andaluziar aktoreak, "Cerrar los ojos" eta "Una quinta portuguesa" flimen protagonistak, 62 urte zituen.
Hamalau zinemagilek beren lehen edo bigarren filmak aurkeztuko dituzte New Directorsen
Javier Giner barakaldar zuzendariak “Esta soledad” bere estreinako pelikula aurkeztuko du Zinemaldiaren atal honetan.
Eta sirenek kantu ez bazuten egin?!
Sirenen isiltasunaren kontra (edo alde) egin behar izan zuten borroka The Odissey filmaren musikaz arduratu zirenek, Suedian jaiotako Ludwig Göransson musikari hiru Oscar sariduna buru zela. Erabaki sendoak, ezin utzizkoak hartu zituzten. Lehengo eta kasik garrantzi handienetakoa: orkestrarik ez zen izango.