Estreina
Gorde
Kendu nire zerrendatik

“Popel”, nazien biktimen errautsen bila

Oier Plazak František Suchýren eta haren semearen historia bildu du gaurtik aurrera zinemetan ikusi ahalko den dokumentalean: nazien 2.000 biktimaren errautsak ezkutatu zituzten, hildakoon gizatasuna gordetze aldera. 

"Popel" (errautsak) Oier Plazaren filmaren fotograma bat. Kote Camachok egin ditu animazioak.
"Popel"eko animazioak Kote Camachoren lana dira

Popel (errautsak) Oier Plaza gernikarraren dokumentala gaur iritsiko da, Barton Films banatzailearen eskutik, zinema aretoetara. Benetako irudiak eta Kote Camachoren animazioak uztartzen dituen 90 minutuko lanean, František Suchý Strašniceko (Praga) errausketa labeko zuzendariaren historia kontatzen du.

El impostor eleberria irakurri ostean, Unai Eguía irakasleak ikerketa bat abiatu zuen, Enric Moner Hradišteko nazien eremura deportatutako errepublikano katalanarekin zer gertatu zen argitzeko asmoz. Aldi berean, Gestapok erbestean harrapatutako Anjel Lekuona osaba ikertzen ari da Antón Gandarias. Haien bideak gurutzatu, eta beren ikerketek Pragara eramango dituzte.

Horrela ezagutuko dute František Suchýren eta haren semearen historia. Euren bizitzak arriskuan jarri zituzten, nazismoaren 2.000 biktimaren errautsak salbatzeko: biktimen izen-abizenak ezkutuan jaso zituzten, horien errautsen ordez bestelako errautsak entregatu zituzten eta biktimon hondarrak toki seguruan gorde zituzten.

Euskal Herriaren, Frantziaren eta Txekiako Errepublikaren arteko koprodukzio hau Donostiako Zinemaldian proiektatu zuten, eta EITBren parte-hartzea du.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X