EUSKAL KOPRODUKZIOA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

"Subsuelo" zinema aretoetara iritsi da, Seminciko sariaren bermearekin

Fernando Francok zuzendu duen euskal koprodukzioak gidoi onenaren saria jaso zuen Valladolideko zinemaldian, Francok berak eta Begoña Arosteguik idatziz egindako lanari esker.

La actriz Julia Martínez en "Subsuelo"
"Lurpea"

Ostiralarekin, azaroak 7, Fernando Franco espainiar zuzendariaren (La consagración de la primavera, La herida) laugarren film luzea, Subsuelo, Hegoaldeko zinema aretoetara iritsiko da.

Filmak Gidoi Onenaren Miguel Delibes Saria jaso berri du Seminci Valladolideko zinema jaialdian, atal horretan Francok berak eta Begoña Arosteguik (La consagración de la primavera, Yo, El cambio de rueda) egindako lanagatik .   

Marcelo Lujanen eleberrian, bezala, Eva eta Fabian adin nagusitasunera iristear dauden bi neba-arreba bikiren istorioa kontatzen du Subsuelok. Udako gau batean, istripu tragiko batean nahasiko dira. Gorabehera zehatzak, ordea, ez daude argi, eta neba-arrebek eta Mabel amak bakarrik ezagutzen dituztela dirudi.

Zure interesekoa izan daiteke

"Cada día nace un listo" Arantxa Echevarriaren pelikularen teaser kartela.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Horrelakoa da “Cada día nace un listo”, Arantxa Echevarriak “La infiltrada”ren ondoren egin duen filma

Pelikula, “satira garratz bat”, Malagako zinema jaialdiko Sail Ofizialean aurkeztuko dute, lehiatik kanpo, maiatzaren 22an zinema aretoetan estreinatu aurretik.   Cada día nace un listo, Arantxa Echevarría bilbotar zinemagilearen film berria, Malagako zinema jaialdian estreinatuko dute; martxoaren 6tik 15era egingo dute jaialdia.   Echevarriak eta Patricia Campok idatzia, Hugo Silva, Susi Sánchez, Dafne Fernández, Jaime Olías, Ginés García Millán, Diego Anido, Markos Marín, Marina Ostolaza, Sofía Otero eta Javier Tolosa dira aktoreak, eta Belen Rueda, Pedro Casablancek eta Gonzalo de Castrok ere hartu dute parte. EITBren parte-hartzea du Lazona Zinemaren eta Lamia Produccionesen ekoizpenak. Echevarriaren seigarren film luzea da Cada día nace un listo (2026), Carmen y Lola (2018), La Familia Perfecta (2021), Chinas (2023), Políticamente Incorrectos (2024) eta La infiltrada (2024) lanen ondoren.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X