"Gaua"
Gorde
Kendu nire zerrendatik

“Gaua”n ez galtzeko koordenadak: pelikularen materiala primizian

Paul Urkijoren hirugarren film luzea ostiralean, hilak 14, iritsiko da zinema-aretoetara. Lehenago, Urkijok berak pelikularen gako batzuk eman dizkigu primizian, gauean murgiltzeko mapa modura erabil ditzagun.

“Gaua”n ez galtzeko koordenadak .
Paul Urkijoren hirugarren film luzea ostiralean, hilak 14, iritsiko da zinema aretoetara. Lehenago, Urkijok berak pelikularen inguruko gako batzuk eman dizkigu, gauean murgiltzeko mapa modura erabil ditzagun.
"Gaua". Argazkia: David Herranz .

Gaua gauekoentzat, eguna egunekoentzat: hori aldarrikatzen du Gaua Paul Urkijoren film berriak; bada, Gaua, ostiraletik aurrera, denontzat izango da, gautar zein eguneko. Barikuan, azaroak 14, iritsiko da zinema-aretoetara Paul Urkijo Alijoren (Gasteiz, 1984) hirugarren film luzea, aurreko asteetan Sitgeseko zinema-jaialdiko eta Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Donostiako Asteko publikoek gozatu eta gero.

Errementari eta Irati filmen sortzailea gaueko unibertsoan murgildu da oraingoan, XVII. mendean, sorgin-ehizaren garaian, Euskal Herriko mendietan girotutako istorio bat kontatzeko. Kattalin senarrarengandik ihesi ari da, eta hiru emakume topatuko ditu bide horretan; harraska batean daude, elkarri istorioak kontatzen, eta Kattalinek kontakizun horietako protagonista bihurtu dela ikusiko du, ezustean.

EITBren parte-hartzea duen pelikula ikusi aurretik jakitun egoteko, Paul Urkijok berak hainbat gako eman dizkigu, filma gehiago gozatzeko. 

PRIMIZIAN

Paul Urkijo: “Txikitan jaso nituen gaueko istorio guztien multzo bat da ‘Gaua’”

Gaua pelikula epikoaren zuzendariak azaldu duenez, “Inkisizioak sortu zituen gezurrak hartu, geureganatu, elikatu eta haien kontra jaurtitzeko” egin dute filma. “Bide argitsutik joateko esaten digute, baina batzuetan bide horretatik aldendu behar zara, beldurrak eta iluntasuna zeharkatu, zoriontasunera eta askatasunera iristeko, nahi dugun modukoak izateko”.

Arabar zuzendariak eta Iñake Irastorza, Ane Gabarain eta Elena Irureta aktoreek EITBren parte-hartzea duen ekoizpenaren zertzelada batzuk aletu dizkigute bideo esklusibo honetan. Filmatze “gogor eta luzearen” sekretu batzuk eman dizkigu Yune Nogueiras protagonistak ere: “Paulekin lan egiteko ametsa bete dut”.  

Paul Urkijo Yune Nogueiras eta Erika Olaizolarekin "Gaua" filmatzen
18:00 - 20:00

Eta, hurrengo bideoan, luze eta zabal mintzatu zaigu filmaren elementu mitologiko ugariez. 

PRIMIZIAN

Paul Urkijo: “Euskal izaki mitologikoak modu eder eta epikoenena erakutsi nahi nituen”

Gaua filmean berritzen eta omentzen diren izaki eta kondaira mitologikoez mintzo zaigu Paul Urkijo, EITBrentzat primizian: Gaueko, Inguma, Mateo Txistu, Akerbeltz... Aita Barandiaranek jasotako objektu eta kondairak, sorginkeria uxatzeko erritualak, sorginkeriarekin lotutako esaldi eta elezaharrak... Urkijok euskal tradizioa arakatu du bere hirugarren film luzean.

Haien errepasoa egin eta, konjurua oker esan zuen gizona hegaz nola jarri zuen ulertzeko trukoa argitu digu, esate baterako.

Paul Urkijo: “Euskal izaki mitologikoak modu eder eta epikoenena erakutsi nahi nituen”
18:00 - 20:00

Zure interesekoa izan daiteke

"Cada día nace un listo" Arantxa Echevarriaren pelikularen teaser kartela.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Horrelakoa da “Cada día nace un listo”, Arantxa Echevarriak “La infiltrada”ren ondoren egin duen filma

Pelikula, “satira garratz bat”, Malagako zinema jaialdiko Sail Ofizialean aurkeztuko dute, lehiatik kanpo, maiatzaren 22an zinema aretoetan estreinatu aurretik.   Cada día nace un listo, Arantxa Echevarría bilbotar zinemagilearen film berria, Malagako zinema jaialdian estreinatuko dute; martxoaren 6tik 15era egingo dute jaialdia.   Echevarriak eta Patricia Campok idatzia, Hugo Silva, Susi Sánchez, Dafne Fernández, Jaime Olías, Ginés García Millán, Diego Anido, Markos Marín, Marina Ostolaza, Sofía Otero eta Javier Tolosa dira aktoreak, eta Belen Rueda, Pedro Casablancek eta Gonzalo de Castrok ere hartu dute parte. EITBren parte-hartzea du Lazona Zinemaren eta Lamia Produccionesen ekoizpenak. Echevarriaren seigarren film luzea da Cada día nace un listo (2026), Carmen y Lola (2018), La Familia Perfecta (2021), Chinas (2023), Políticamente Incorrectos (2024) eta La infiltrada (2024) lanen ondoren.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X